Gai honetan ikusi eta
landutakoa oso baliagarria izan zait alde batetik inguruan ditugun kontzeptuak
askoz hobeto ulertzen lagundu didatelako eta bestetik sexu-genero sistema nola
dagoen txertatua gure bizitzetan ikusteko eta ez dela erreza, oraindik, gizartean hain errotuta dagoen dikotomia hori
salatzeko aliatuak bilatzea.
Sexua eraikuntza natural bat da, berarekin jaiotzen
garena, gizakiak eme eta ar bezala definitzen gaituzten ezaugarri fisiko,
biologiko, anatomiko eta fisiologikoak dira. Generoa, berriz, maskulinoa eta
femeninoaren eraikuntza sozial bat da. Pertsonaren bizitza, bere rol
garrantzitsuak, estatusa eta identitatea finkatzen (edo inposatzen) duena;
horrela emakumezkoei eta gizonezkoei nolakoak izan behar duten esaten zaie.
Genero identitatea, sexu-genero estereotipo horien arabera eraikitzen da eta
horiek jarraitzen ez dituena gizartean baztertua izaten da.
Argi dago gizarteko edozein eremutan daudela sexu-genero sistemaren isla diren
ezaugarriak (jokaerak, jarrerak,…) eta sexu-genero sistema hori generoen
arteko hierarkizazioan oinarrituta dago, genero maskulinoari gizartean boterea
duten ezaugarriak esleitzen zaizkiolarik. Horrela generoen arteko menpekotasun
harremana sortzen da non maskulinoa gailentzen zaion femeninoari, hau da,
maskulinoa da zapaltzailea eta femeninoa zapaldua. Baita ere esan daiteke
sexu-genero sistemak, pertsonen garapen integrala galarazten duela, pertsonen
identitatea, arlo soziala, adimena, gorputza
eta emozioak kontutan hartu gabe.
Iazko ikastarokideek egindako
post –en artean, Arantza Leizarena aipatu nahiko nuke, kontzeptuen azalpen
argiak ematen dituelako eta guztiz ados nagoelako berak esaten duenarekin.
Eskola gizartearen oinarrizko erakundea da eta
guzti horren isla zuzena, baina era berean ikuspuntua aldatzeko leku aproposa
da . Dokumentuan dioen bezala
sexu-genero sistema eraikuntza soziala
da eta nahi izanez gero deseraiki ahal da( genero ikuspegia tresna bezala
hartuta) berriro eraikitzeko eta eskolak
ardura handia dauka deseraikuntza horretan. Zaila da hain errotuta dauden
pentsaera eta sinesmenak aldatzea baina hezitzaileon ardura da identitate
anitzak , harreman eredu ezberdinak ,… bultzatzea.
Eskoletan guzti hau lantzeko erronkak asko dira
eta nik honako hauek azpimarratuko nituzke:
- Ikasleak genero estereotipoetatik kanpo heztea.
- Hezkuntza komunitate osoa formatzea, sentsibilizatzea eta inplikatzea.
- Historian zehar egon diren eta gaur egungo emakumeen ekarpenak argitara ekarri eta duten garrantzia eman.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina