2016/10/30

SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN.

         Sexu-genero sistemari buruz, lehen pentsatzen nuena eta orain uste dudana, nahiko paretsu daude. Egia da, guk banatzen ditugula pertsona, bi taldeetan (gizon-emakume), eta guk ematen dizkiogula genero bakoitzari dagozkion ezaugarriak, horrela erakutsi eta trasmititu zaigulako txiki txikitatik.
Baina kontziente izan behar dugu, guzti honek, SEXISMOA ekarri digual, honekin batera DOMINAZIO-MENPEKOTASUN harremana eta emakumearen aurkako GENERO INDARKERIA, besteak beste.Eta argi eduki behar dugu guzti hau aldatu daitekeela. Gu ari bait gara mundua eraikitzen, eta guk eraiki ditzazkegu bide berriak…nahiz eta zaila izan, hortan jardun behar dugu.
Guzti hau esan eta gero, iazko Maialen Arregirekin, erabat ados nagoela esan behar dut. Berak egiten duen ekarpenarekin bat egiten dudalako, eta jartzen dituen bi argazkiak oso esanguratsuak direlako.
Gaur egun nire ikasleak, oso txikiak dira, baina beti esaten dudan bezala ez dira inozoak. Eta hasi egingo dira, eta gizarte honen partaide ere badira. Gu gara beraien eredu, guk esaten duguna, esateko era…Ipuin klasikoak inoiz, beste era batera entzun behar dituzte , printzesak izan behar du, gazteluaren jabea, indartsua, herensugerarekin borroka egiten duena… eta printze ahula salbatzen duena. Baina baita ere, printzesa edo eta printze terminoak entzun beharrean, izen propioak entzun ditzazke.
Pertsonai asexualen ipinak ere badaude, adibidea Argitxo iratxoarenak, (euskararekin lotuta dago gainera),horrelakoak ere entzun behar dituzte.
Eremu hezitzaileetan landu beharrezko erronken artean…
         Jarrera sexitak ekiditzea
         Textu liburuetan historian zehar egon diren emakume garrantzitsuak ere azaltzea.

         Esteretipo femenino zein maskulinoa sakonki aztertzea eta positiboak drien balioak, konpetentziak, eta gaitasunak edozeinen eskura jartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina