2016/10/31

SEXU-GENEROA GAINDITZEAZ BAT, EGITURA SOZIAL HIERARKIKOA DESEGIN



1.- Mari Jose Urruzolaren hitzak azpimarratu nahi ditut hasierako gogoetarako, berak esaten duena iruditzen zaidalako aldi berean oso sinplea eta oso sakona. Erraz ulertzeko modukoa eta gogoetarako pentsamendua zabaltzen duena: “Neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske hestean datza (hezkidetza), bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien rolak kontuan hartu gabe”. Buelta asko eman dizkiot esaldiari, inportantea iruditzen zait testuaren edukiari, nahiz eta konplikatua iruditu heziketa hori aurrera eramateko pausoak argi izan eta sendo eman. Baina oso posible dela pentsatzen dut eta lorpenari begira berehala bidean jartzeko modukoa. 

Eta zu, zer zara, neska ala mutila?


2.- Ikastaro honen aurreko urteko post bat aukeratzen jarri naizenean, Itsasok dionarekin gelditu naiz: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/sexu-genero-sistemari-buruz-hausnartzen_2.html  Mendebaldean mundua dikotomien arabera ulertzen ikasi dugu, zuria/beltza, eguna/argia, handia/txikia… eta logika horretan sortuak izan dira arra/emea, emakumea/gizona, femeninoa/maskulinoa… bezalako binomioak. Eraikuntza sozial eta kultural bati erantzuten diotela konturatu gabe barneratzen ditugu, ezaugarri naturalak balira bezala. Mundua ulertzeko modu hau ideologiaz kargatuta dago, inguratzen gaituen oro sailkatuta egotea eskatzen du. Pentsaera hori da genero zapalkuntzak emateko erabiltzen dena, baina baita, arraza, kultura, etnia, hizkuntza eta herriak zapaltzeko erabili izan dena ere. Gustatu zait zein ondo uztartu dituen dikotomia edo binarismo markatuenak genero ikuspegiarekin batera. 

Beheko irudian ikusten den bezala, A ZE BETEKADA, ez?


3.- Itsasori esker ezagutu dut BELDUR BARIK  programa, oso tresna interesantea iruditzen zait ikasleen eskura hausnartzeko baliabide bezala erabiltzeko hasieran, eta errealitatean eragiteko proposamenak aurkezteko aukera segidan.  


4.- Zer esan ikas-irakas prozesuan lantzeko erronken inguruan? Hainbeste dira, sailkatu beharko genituzkela lehentasuna eta posibilitateen arabera.
  • Nik uste dut, esaterako, ikastetxearen helburuen artean nabarmen agertu beharko litzatekela pertsonak pertsona bezala eta bere osotasunean hazteko ahalegina.
  • Oso inportantea ere bai, antolaketan erne ibiltzea sexu-generoa indartzen dituen baliabide eta jokabideak detektatzeko eta bereziki gela barruan sexu-generoan oinarritutako estereotipoak urratsez urrats gainditzen joateko ikasleekin, ez erreprimituz baizik eta beraiekin landuz eta eredu hezigarriak emanez. Batez ere espazioaren eta baliabideen banaketan.

  • Eta hirugarren erronka bezala, erabiltzen dugun hiztegia aztertzea, hizkuntzaren bitartez errotzen laguntzen ditugulako menpekotasunak eta zapalkuntzak ekartzen dituzten binarismoaren kategoria sinboliko hauek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina