2016/10/31

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Ikaskideek plazaratutako hausnarketak bikainak iruditu zaizkit, horien artean Ane Lenizek plazaratutako leloa hartu eta inguruan plazaratzea ideia aparta dela uste dut: Hezkidetza, ezberdinatasunaren aitortzatik hezten!
Inguruan galdeketak egin ditudanean denetarik topatu dudala aitortu behar dizuet, baina irakasle diren 2 lagunekin izandako solasalditxoa ekarriko dut hona. Hezkidetza kokatzerakoan irakasgaia batekin lotu zuten, ez orokorrean eduki guztietan landu behar den zerbaitekin. Irakasle motibatu eta maitagarri hauek praktikan horrela ikusten zuten. Baina, eztabaida jarraian etorri zen, lehenengo kokapen mugatzaile horretatik zabaltasunera jo genuen eta horrek erronka ezberdinak piztu zituen. Behin da berri galdera hauxe baitzen, eta hori praktikan nola?
Lehendabizi, programazioan dagoen sexismoaren gradua diagnostikatzea oinarrizkoa dela komentatu genuen (liburuen edukietan, espazioaren erabileran, erabilitako tonu edo hizkuntzan...). Ondorioz, hau aztertzea gomendatzen nien, adibidez errealitatean maneiatzen dituzten: eduki androzentrikoak, komunikazio moduak, curriculum ezkutua, partekatzen diren erantzukizunak eta rolak lupaz begiratzea aukera bat izan zitekeen. Azterketa hau egin ostean, metodologian edota programatutako ekintzetan adierazpen, printzipio edota balore sexistak zuzentzeko neurriak txertatzea ondo legokeela komentatu genuen. Hau dena garagardotxo batzuez inguratuta plazer bat izan zen. Gainera, beste hitz modu eta adierazteko era anitzek eguerdi aberasgarria oparitu ziguten.

Bestetik ariketan eskatutakoa jarraian duzue!
Harremanak
Elkarbizitza
Zapaldua
Kontuan hartu
Identitate anitzak
Danon artean
Tinkotasunez erantzun
Zorroztasunez aztertu
Askatasuna

Hezkidetza lantzeko 5 arrazoi:
  • Zapaldua eta zapaltzailearen errolak gainditzen dituen ikas prozesuak eraikitzea.
  • Kontuan hartzen ditu ikastetxeko errealitate ezberdinak eta aniztasuna aberastasun-iturritzat du.
  • Identitate anitzak bultzatu eta plazaratuko ditu, ikasleak genero eraikuntza sexistetatik at hezteko.
  • Biolentzia matxistarekin bukatzeko ezinbestekoa da jarrera eta eraikuntza sexistak aztertzea eta tinkotasunez arbuiatzea.
  • Ikasleen askatasuna eta aukera aniztasuna errespetuz eta genero–baldintzarik gabe eraikitzea.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina