Nire
inguruan hezkidetzari buruzko inkestatxoa egin eta gero argi eta garbi
ondoriozta dezaket ez dutela ezagutzen eta ez bakarrik esan dutenagatik, jarri
duten aurpegiagatik baizik. Baten batek, gainera, erresistentzia puntu bat
agerian jarri du “berriro ere gai hauekin” espresioarekin.
Dena
den, hau salbuespena izan da, izan ere, lau gauza “argitu” eta gero,
beharrezkotzat jotzen dute. Ez da harritu nauen erantzuna. Nire jarduna zertan
den azaldu behar izan dudanean, horrelako aurpegiak maiz ikusi ditut. Horregatik,
gaia gizarteratzeak berebiziko garrantzia dauka. Eta horretarako ekintzak egin
behar dira. Arlo akademikoa gainditu (alboratu gabe, noski) eta kalera atera.
Emaitzak oso onak dira.
Akrostikoari
dagkionez, nik ere hamaika zailtasun izan dut azken hizkiekin!! Hona emaitza:
Heziketa
Eraiki
Zubia
Komunitatea
Ikasi
Desikasi
Eskola
Trena
Zintzotasuna
Apaltasuna
Iazko
ikasleen aportazioei dagokionez, oso esanguratsua iruditu zaizkit Olarizu
Etxarteren aportazioetako batzu. Besteak beste Font Vella etxeak ateratako “neska”
eta “mutikoentzako” botilak.
Niretzat
oso esanguratsua da honako irudia ere. Orain arte ikusi dugunarekin, komentario
gutxi behar duela uste dut. Bakarra: ez da irudi zahar bat; duela denbora gutxikoa
da.
Hezkidetzarako
arrazoiei dagokinez:
- Aukera berdintasuna bermatu behar delako, eta
horretarako beharrezkoa da aukeratzeko eskubidea bermatzea.
- Justizia, edo logika? esan beharko nuke? Ezin
dugulako batzuentzako bakarrik gizartea eraiki.
- Egungo desorekak, oraindik ere gizartearen
erdiaren (neskenean) ibilbide akademikoan eragina duelako eta etorkizunean
bere buruaren jabe izateko oso garrantzitsua delako erabateko autonomia garatzea,
honek eskatzen duenarekin. Norberaren buruaren eta bizitzaren jabe
izateko. .
- Gizarte hobeago bat lortzeko, ze
honek Coca Colaren iragarki baten lelo txar bat dirudien arren, honelako
sinpletasunak arrazoi garrantzitsua du bere baitan. Asko egin dela ezin
ukatu, baina nik (eta nire belaunaldikoek) nere baitan jasaten ditudan
patriarkatuaren ondorioak ez ditut nahi nire ondorengoek jasan ditzaten.
- Norberaren indibidualtasuna
garatzeko genero estereotipoetatik at, bakoitzaren ahalmena areagotzeko.
Horrek eragin biderkatzailea izango duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina