Mendeetan zehar eta gaur egun
oraindik, emakumeak objektu bezala begiratu izan dituzte zientzia sozialek zein
komunikabideek haiei ahotsik eman gabe eta oraindik ere, ukatzen zaie
existentzia soziala. Alegia, begirada
soziala, mediatikoa, akademikoa beti egon da gizonezkoongan zentratua. Hori
dela eta, gizonezkoak emakumeak baino gehiago direla uste izan dute, emakumeei
bere askatasuna ukatuz. Beraz hori kontuan izanik esan
daiteke, gaur egun modu sistematizatuan jasaten ditugula emakumeok
mikromatxismoa eta gizarteko edozein esparrutan presente dagoela; kalean,
etxean, lantegian, garraio publikoetan etab. Ausartuko nintzateke esatera, tamalez
emakume guzti guztiek jasan dituztela noizbait abusu txikiak, jazarpenak edota
presioak.


Horrez gain ohartu naiz, mutilak iruzkin
lizun gehiago egiten dituztela taldean doazenean. Eta nik hori, maskulinitatearekin lotzen dut; hau da,
mutilen etengabeko lehiakortasunarekin. Otxotorenak (2014) aipatutakoa
plasmatuz, esan daiteke mutilek etengabe demostratu behar dutela zer ez diren,
eta kasu honetan, ez neska ez homosexualak ez direla, aditzera eman nahi dutela uste dut. Hori dela eta neskak
iruzkin lizunekin josten dituzte. Norbere segurtasun eza hurkoarekin ordainduz,
hurkoa erasoz.
Beraz, hori guztia kontuan izanik
ohartu naiz, zaila egiten zaigula gure kulturaren presioa ikustea, hori dela
eta onartu egiten dugu nahiz eta honek ondoeza sortu gugan. Gizartearekin kritikoak izan daitezen eta
beraien nortasun zein gorputza askatasunez gara dezaten. Horretarako ondorengo erronkak funtsezkotzat jotzen ditut:
- Komunitate osoan genero indarkeriaren gaineko kontzientzia bermatu, formazioa eskaini, irizpideak, laguntza, errekurtsoak aurre egiteko.
- · Ikasleak berdintasunezko harremanak izan ditzaten esku-hartzeak egin (curriculum ezkutua, dinamikak).
- · Gizarteak bidaltzen dituen mezuen kontzientzia hartu eta horiek aurrean jarrera kritikoa izatea. Nondik datoz? Zein da nire jarrera mezuen aurrean?
- · Hezitzaileok eredu izan.
Aurreko urteko ekarpenei dagokionez, http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/honako-hauxe-da-genero-indarkeria.html aukeratu dut. Eskoletan indarkeria lantzeko hainbat estrategia interesgarri plazaratzen dituelako, eta horrez, gain estrategiak adibidez josten ditu etapa bakoitzerako proposamenak eginez.
Ondorioz,
finean
kontuan izan behar dena da, nondik
datorren mikromatxismo hau eta ohartu guztiak bizi eta hezi garela beratan.
Gizarte patriarkatuaren ondorioa da. Eraikia da, desereraiki daiteke !!
soluzioak
aurkitzen ditugu arazoak sortzen dituen kalteak minimizatzeko, baina ez dugu
arazoarekin errotik mozten
Maitasun erromantikoaren inguruko kantu batekin usten
dizuet, ea nik bezain beste atsegin duzuen.
Bibliografia:
·
Jimeno,
B. ( 2012). “Mujeres y violencia”. Kontsulta: 2016/11/04. Iturria: http://www.pikaramagazine.com/author/beatriz-gimeno/
·
Otsotorena,
M. (2014). Mikromatxismoa. Bizikidetza: generoa eta harremanak, HUHEZI,
Eskoriatza, 2014-11-26.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina