Simone
de Beauvoir handiaren hitzek, “Ez dira emakume jaiotzen, emakume
izatera iristen baizik”, “Dena hezkuntza eta ohitura kontua da”,
sexu eta genero kontzeptuak bereizteko bideak garatu zituen. Hain
zuzen ere, aste honetan landutakoa oso baliagarria izan da niretzat:
batetik, sexu-genero sistema dela-eta, inguruan entzun, ikusi eta
gertatzen denaz kontzientzia hartzen lagundu didalako; eta, bestetik,
hezkidetza-eskola baten premia agerian geratu zaidalako, beste behin.
Gizon-emakumeem
arteko harremanak behatuz gero, bat konturatzen da sexu-genero
sistema sakonki txertatua dagoela gure bizitzetan; alegia, botere
harremanetan egituratutako egitura sozialak daudela. Nola iritsi gara
horraino? Hainbat balio eta portaeren barneratze-prozesu baten bidez,
berezkoak eta naturalak balira bezala geureganatu ditugu agerian
dauden estereotipo, rol eta arau. Ideia horiek irakurtzerakoan,
kolonizazio kontzeptua datorkit burura, hots, besteen lurraldeak
mendean hartzea indarkeria erabiliz. Simone de Beauvoirek esaldi
ospetsuen artean dago bat hau dioena: “Gizakia izatez gaiztoa da,
bere ontasuna eskuratutako kultura da”.
Halere,
azpimarratuko nahiko nuke zenbait aurrerapauso ematen ari direla.
Gizonezkoen autoritatea egun ez da hain sakratua, eta hainbat etxetan
negoziatzeko kultura zabaltzen ari da: asko hitz egiten da, etxeko
lanak banatu egiten dira, elkar laguntzen dira... Halaber, gero eta
emakume gehiago moldatzen dira gizonezkorik gabe. Eta gizonezko asko
boterea galtzen ari dira ez daudelako, ez direlako, edota
seme-alabekin komunikatzeko gai ez direlako, ezta eurekin emozionalki
uztartzeko ere. Egun, errespetua eta maitasuna irabazi egin behar
dira; eta askok ez dakite nondik hasi.
Iazko
ekarpenei begiratuta, Anduren hitzek zer pentsarazi eman didate;
berak dio ez dagoela ados sexua eraikuntza denaren baieztapenarekin:
“Sexua
zerbait biologikoa da. Bizidun guztiek espeziea iraunarazteko bideak
harrigarriki anitzak ditugu. Gizakion kasuan umetokian garatuko den
obulu eta espermatozoide baten elkarketa behar da, eta horretarako
eme baten umetokia eta obulua behar dira eta ar baten espermatozidea.
Hori biologia hutsa da. Arrak edo emeak gara eta kasu gutxi batzuetan
sexualizatze prozesu horrek beste bideren bat hartzen du, eta ez da
posible izaten sexua kanpokaldeko organo sexualei erreparatuta
zehaztea. Interesexualidadeaz ariko ginateke orduan. Hau aintzat
hartuta ezin dut ulertu sexua erainkuntza kultural bat dela
baieztatzea”.
6.
mailako ikasleekin hezkidetza inguruan honako erronkak landuko
nituzke orain arte egindakoa oinarri hartuta:
1.-Estereotipo
femeninoak zein maskulinoak sakonki aztertu, irakurketa kritikoak
eginez. Horretarako filmak, bideojokuak, publizitatea,
komunikabideak, testu liburuak, ingurua... aztertu.
2.-Ikastolako
kanpo eremuko banaketa dela-eta hausnarketa egin, eta berdintasunean
nahiz aniztasunean oinarritutako proposamenak landu.
3.-Azaroaren
25 eta martxoaren 8a data esanguratsuen inguruan, genero indarkeria
eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna landu, sexu-genero
sistema abiapuntutzat hartuta.
4.-Edozein
pertsonarentzako positiboak diren balioak eta gaitasunak nesken zein
mutilen eskura jarri.
5.-Hainbat
familia ereduren berri eman, aniztasun sexuala oinarri hartuta.
Usoa S.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina