2016/11/07

Emakumeen aurkako indarkeria, eguneko 24 orduetan



Genero indarkeria emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten duen indarkeria oro da, bai fisikoa, bai sexuala, bai psikologikoa (mikromatxismoak), bai egiturazkoa, bai ekonomikoa,  bai sinbolikoa.

Emakumeok, emakume izate hutsagatik, uneoro jasaten dugu indarkeria, batez ere indarkeria sinbolikoa eta mikromatxismoak.

Indarkeria sinbolikoa biktimentzeko ikusiezina da. Indarkeria sinbolikoaren ondorioz biktimek haientzako onak ez diren jarrerak "natural" gisa onartze dituzte, gauzak horrelakoak direlako eta ezin direlako beste moduan izan. Irantzu Varelak Emakumeen kontrako indarkeria sinbolikoa artikuluan dioen bezala: "Matxismoak hil, pobretu eta lelotu egiten du. Matxismoak hiltzen duela gutxik jartzen du ezbaian. Pobretzen duela ez dugu horren garbi, nahiz eta pobreen %70a emakumea izan. Eta ezinezko litzateke matxismoak hiltzea eta pobretzea lelotuko ez bagintu. Gizonek emakumeen eskubideen kontura pribilejioak dituzue, eta matxismoak sinestarazi nahi digu hori naturala dela."



Mikromatxismoa Luis Boninok proposatutako kontzeptua da, maila sotileko tratu txarrak izendatzeko. Mikromatxismo hauek jarrera leunagoak eta egunerokoak izango lirateke, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien oinarrian daudenak. Izan ere, mikromatxismoak ugariak dira, era guztietakoak. Pertsona batek egindako erasoa izan daiteke, baina egungo jendarteak emakumeen aurka zuzenean egindakoa ere izan daiteke. Mikromatxismoak abusu psikologikoak izatera heldu daitezke behin eta berriro erabiliz gero.

Gure jendartean egunerokoan bizi dugun mikromatxismoaren adibideetako bat :


Egoera hau hainbat aldiz bizi izateaz gainera, ondorengo indarkeria egoerak ere bizi izan ditut:
  • Auzoko batzarrera bideen egoeraren inguruan hitz egitera joatean, nire iritzia kontuan ez 
    hartzeaz gain ondorengoa esan didate: hurrengo batzarrera aitari etortzeko esan.
  • Gasolindegian, kotxeari gasolina botatzean zer gertatuko eta gasolindegikoa (gizona) niri laguntzera korrika etorri zait. Bitartean garrasi ere egin dit: “Lasai, eskuak zikinduko dituzu”. Ez ote dute ba nire eskuek gasolina botatzeko balio? Ordaintzeko orduan, niretzako galdera ea haurra, ama, aita… nola dabiltzan. Nire atzeko gizonezkoari ordea: “lan askorekin zabiltzate enpresan?” Argi geratu da, besteen eskuek lanerako balio duten bitartean, nireek zaintzarako balio dutela.
  • Gela batera idazkaritzako aulki handia eraman behar dela entzutean, aulkia eramando dudala adieraztean ondorengoa erantzun didate: "lasai egon, gizonezkoren bat etortzean eramango du". Nik, ordea, aulkia hartu dut. Baina, buelta hartu orduko eskolan ditugun bi gizonezkoak ondorengoa esan didate: "Lasai, guk eramango dugu"
Egoera hauek hainbat eskolatan gertatzen dira. Pasa den urteko ikastarokideak, Sol Antolinek, egindako GENERO INDARKERIA LEKU GUZTIETAN postean ere ondorengoa irakurri daiteke:



"Irakasle gelan batean Heziketa fisiko irakasle mutil bat (gaztea) ordenagailuan lan egiten zegoen, oso pozik bere lana ondo geratzen zen eta, berak komentatuta ozenki, lana amaituta inprimatu nahi zuen baina arazoren bat izan zuen eta honako esaldia bota zuen: "los ordenadores como nosotros, bien. Las impresoras como las mujeres lentas y torpes" (gaztelaniaz esan zuen)."

Gure gelatako neskek, indarkeria egoera hauek eta beste hainbat egunerokoan jasaten dituzte. Honen adibideetako bat, pasa den urtean Beldur Barik Lehiaketako txapelduna izan zen 40 golpe bideoa.


Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko aukera paregabea, BELDUR BARIK programa izan daiteke. Honen arira, pasa den urtean gazte talde batekin burututako "NORA BEGIRA?" bideoa.




    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina