Legeak han eta
hemen ditugu. Hezkuntza sistema, legez josita dago, baita hezkidetzari
dagokionean ere.
Eskoletan, ordea,
lege hauen berririk badugu? Lege hauek aztertu ditugu? Zergatik ez da lege
mailan onartutako berdintasuna errealitatean aplikatzen? Zergatik pentsatzen
dugu hezkidetzari dagokionez gehiena lortuta dagoela, hezkidetza plana eta
arduraduna izan arren eskola mistoan bizi bagara?
Are gehiago, nola
liteke hezkidetza plana duen eskola batean transexuala den haur bat izatea
arazo lez ulertzea? Nola liteke identitate sexuala eta genero identitatea
aniztasunean ez lantzea justifikatzea, eskolan transexualalitatearen “ARAZOA”
ez dutela esanez? Hezkuntza sisteman aniztasuna arazo lez ulertzen dugu?
Beraz, zenbait
eskolatan oraindik hezkidetza plana egon arren eskola mistoan aurkitzen badira
eta beraien ustez berdintasuna ia lortuta badago beraien eskolan, zer lortu da
hezkidetzaren inguruko legediari esker?
Oraindik
parekotasun erreala lortzeko bide luzea badago ere eta legeak hainbat teoria
indartzeko lagungarriak izan arren nahikoa ez badira ere, 2013an idatzi zen “Hezkidetza
eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana”ren ondorioz, orain
arte ikastetxeetan egiten ari zen hezkidetza-lana aintzat hartu da eta berriro
ere hezkuntza zentroen arteko sare-lana berpiztu da Berritzeguneetako mintegien
bitartez.
Hezkuntza
zentroen arteko saretzea ekarri duelako eta eskola mistotik hezkidetza eskolara salto egiteko garaia dela gogorarazi duelako, Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren
prebentzioa lantzeko gida plana niretzat esanguratsua da. Honez gain, Heziberri
2020 ere niretzat esanguratsua da. Izan ere, emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera
berdintasuna lortzeko pausuak ematen jarraitu behar dela errekonozitzen du.
Gainera, bai Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko
gida-planak bai heziberri 2020k eskola mistotik eskola hezkidetzailera joateko
bidean aurrera egiteko eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzeko asmoz,
helburu eta lan ildo zehatzak zehazten dituzte.
Aipatutako guztia kontuan hartuta, eskolan parekidetasun
errealaren bidean, hau da, eskola hezkidetzaile errealaren erronka nagusiak
ondorengo hauek dira:
- Hezkuntza komunitatearen formakuntza, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta konpromisoa.
- Hezkidetzan trebakuntza espezifikoa duen pertsona, hezkidetza plana eta proiektuak aurrera eramateko. Baita, hezkidetza sustatzeko eskola barnean eta kanpoan sortzen diren sareak dinamizatzeko eta parte hartzeko ere.
- Proiektu hezkidetzaileen bultzapena konpromisotik.
- Eskolaren egituran eta zerbitzu estrategikoetan hezkidetza plana sustatzeko arduradunen izendatzea eta hezkidetza batzordearen sorrera. Arduradunak hezkuntza komunitateko errealitatearen ordezkaritza izango dira: bai irakaslea, bai langilea ez irakasleak, bai gurasoak, bai ikasleak. Honez gain, eskola kontseiluan berdintasun ordezkari bat egongo da. Era honetan, hezkuntza zentroaren barnean sarea sortuko da. Sare hau inguruko hezkuntza zentroekin handitu egingo da, berritzeguneen bitartez. Honez gain, udalerriko parekidetasun batzordearen bidez, feminismoa lantzen duten udalerriko elkarte eta erakundeekin ere sarea sortuko da.
- Baliabide eta materialak izatea, hezkidetza plana, proiektuak, hezkidetza sarea… aurrera eramateko.
- Hezkidetza plana ebaluatu, egoerak aztertu, aldaketak neurtu, eta hobetzen jarraitzeko proposamenak egin.
- Curriculumean hezkidetza helburuak txertatu eta beste estereotipo sexistak eta bereizkeriazkoak ezabatu.
- Material ez sexistak sustatzea. Honetarako, materiala aztertuko da eta aldaketak burutuko dira behar izanez gero.
- Genero-indarkeriaren prebentzioa sustatu eta egoeren aurrean esku hartu.
Eskola
hezkidetzailea lortzeko bidean eta erronka hauetara gutxika helduz Lekeitioko Eskola Publikoa ari da. Hona hemen honen adierazle den bideoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina