Berdintasunaren inguruko legediari dagokionez, nabaria da
azken urte hauetan eman diren aurrerapausuak. Legeen bitartez, gizarteak dituen
arazo estrukturalei aurre egiteko beharrezkoak
diren neurriak arautzen dira,
derrigortasunaren esparruan kokatuz. Honen baitan kokatzen ditugu azken
urteetako hezkuntza legedien multzoa. Lege hauek babesa eskeintzen diote hezkuntza sisteman berdintasun eta prebentzio arloan eman nahi diren aurrerapausuei.
Aurrerapausuak eman direla eta hezkuntza legeetan hezkidetzak duen garrantzia ikusita, eztabaida legeen eta
hauen baitan eskeintzen diren baliabideen arteko harremanean dago. Hezkidetzan sinetsi eta lan egiten dugunon
erronka gako honetan kokatzen da. Hezkidetza egitate bihur dezaketen legeak
izatea funtsezkoa da bai, baina baliabideez hornitu ezean, intentziora baino ez
da mugatzen. Nere ingurunean begiratuta, guraso bezala eskolako hezkidetza
batzordean parte hartzen dudanean, egun oraindik dauden zailtasunak agerikoak
direla ikusten dut.
Heziberri 2020 eta Hezkuntza-sisteman
hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planean argi eta garbi adierazten da gure ikasleen
heziketa integrala bermatu ahal izateko hezkidetzan oinarritutako hezkuntza
ereduaren garrantzia. Baina
errealitatean gai hau landu ahal izateko
eskura ditugun baliabideak oso eskaxak dira.
Hezkidetzaren inguruko legeak izateari esker lortu duguna
honen beharrezkotasunaz ohartzea izan da. Legediaren esparruan kokatuta,
hezkidetza gure heziketa ereduaren ardatz nagusienen artean kokatzen dugu.
Baina hau nahiko ez denaren sentsazioa ere badago eta aurrera begira
berdintasun errealaren ERRONKA nagusiak honakoak lirateke:
- - Egitura
publikoei, marko legalaren barne, baliabideak erreklamatu. Hezitzaile guztiek eredu hau barneratu ahal
izateko ezinbestekoa da sentsibiliazioa eta formazioa.
- - Konpromisoa eta
inplikazioa. Ezin da hezitzaileen inplikazioa erreklamatu instituzioen
konpromisorik gabe. Konpromiso diogunean, udal, mankomunitate, diputazio eta
halakoek hezkuntz sistemari behar dituzten baliabideen hornitzeaz ari gara.
- - Ebaluazioa.
Hezkidetza legeak gure eskoletan nola asimilatzen eta barneratzen diren
ebaluatzeko gaitasuna izatea.
- - Esperientziak
konpartitu. Berdintasun eta prebentzio arloan, eta hezkidetza planaren barne egiten
diren ekimenak konpartitu, denon eskura dauden tresnak direlako.
Legediaren atal honetan esanguratsua
iruditu zait Euskal
Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide
eta betebeharren Dekretua (201/2008, abenduak 2a). Bertan gizartean eta eskolan azken urteetan emandako errealitate
aldaketa aipatzen da. Aldaketa honen
baitan, bizikidetza mailan ikasleekin
ematen diren arazoak “zigorraren
“ eremutik ateratzen dira, ikasleen
hiritar gaitasuna lantzeko gai den eredua
definituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina