2016/11/27

LEGEAK BAI ETA BALIABIDEAK NON?



Berdintasunaren inguruko legediari dagokionez, nabaria da azken urte hauetan eman diren aurrerapausuak. Legeen bitartez, gizarteak dituen arazo estrukturalei  aurre egiteko beharrezkoak diren  neurriak arautzen dira, derrigortasunaren esparruan kokatuz. Honen baitan kokatzen ditugu azken urteetako hezkuntza legedien multzoa. Lege hauek babesa eskeintzen diote  hezkuntza sisteman  berdintasun eta prebentzio  arloan eman nahi diren aurrerapausuei.

Aurrerapausuak eman direla eta hezkuntza legeetan hezkidetzak  duen garrantzia ikusita, eztabaida legeen eta hauen baitan eskeintzen diren baliabideen arteko harremanean dago.  Hezkidetzan sinetsi eta lan egiten dugunon erronka gako honetan kokatzen da. Hezkidetza egitate bihur dezaketen legeak izatea funtsezkoa da bai, baina baliabideez hornitu ezean, intentziora baino ez da mugatzen. Nere ingurunean begiratuta, guraso bezala eskolako hezkidetza batzordean parte hartzen dudanean, egun oraindik dauden zailtasunak agerikoak direla ikusten dut.  

 Heziberri 2020 eta Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planean  argi eta garbi adierazten da gure ikasleen heziketa integrala bermatu ahal izateko hezkidetzan oinarritutako hezkuntza ereduaren garrantzia.  Baina errealitatean gai hau landu  ahal izateko eskura ditugun baliabideak oso eskaxak dira.





Hezkidetzaren inguruko legeak izateari esker lortu duguna honen beharrezkotasunaz ohartzea izan da. Legediaren esparruan kokatuta, hezkidetza gure heziketa ereduaren ardatz nagusienen artean kokatzen dugu. Baina hau nahiko ez denaren sentsazioa ere badago eta aurrera begira berdintasun errealaren ERRONKA nagusiak honakoak lirateke:


-         -  Egitura publikoei, marko legalaren barne, baliabideak erreklamatu.  Hezitzaile guztiek eredu hau barneratu ahal izateko ezinbestekoa da sentsibiliazioa eta formazioa.

-       -  Konpromisoa eta inplikazioa. Ezin da hezitzaileen inplikazioa erreklamatu instituzioen konpromisorik gabe. Konpromiso diogunean, udal, mankomunitate, diputazio eta halakoek hezkuntz sistemari behar dituzten baliabideen hornitzeaz ari gara.

-         - Ebaluazioa. Hezkidetza legeak gure eskoletan nola asimilatzen eta barneratzen diren ebaluatzeko gaitasuna izatea.

-       -   Esperientziak konpartitu. Berdintasun eta prebentzio arloan, eta hezkidetza planaren barne egiten diren ekimenak konpartitu, denon eskura dauden tresnak direlako.


Legediaren atal honetan esanguratsua iruditu zait Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua (201/2008, abenduak 2a).  Bertan gizartean eta  eskolan azken urteetan emandako errealitate aldaketa aipatzen da.  Aldaketa honen baitan, bizikidetza mailan ikasleekin  ematen diren arazoak  “zigorraren “ eremutik ateratzen dira,  ikasleen hiritar gaitasuna lantzeko gai den eredua  definituz. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina