2016/11/28

LEGEAK ETA INDARREAN DAUDEN ARAUAK



Guri gustatuko litzaigukeena baino mantsoago doala lege aldaketa ezin ezeztatu. 

Baina ezin ukatu, ezta ere, azken hamarkadetan jendarteko bizitza arautzen duen legedian izandako aurrerapausoak, hezkidetzari begira. 

Mari Jose Urruzolaren hitzek oso ondo laburtzen dute egoera hau:  “Emandako pausoen ebaluaketak akatsak zuzentzen lagunduko du, hutsuneak betetzen  eta, batez ere, Eskola Mistotik Eskola Hezkidetzailera gradualki hurbiltzeko eman behar diren pauso berriak definitzen”.



Beste aldetik, kasu honetan ere (aurreko batean Celia Amorósek esaten zuenaren harira), ondo dago historia ezagutzea non gauden kokatzeko. Gure aitzindariek, babes instituzionalik gabe eta oztopoz betetako bideari ekinez, 70eko eta 80ko hamarkadetan egindako lanari esker hasi zitzaion lekua egiten hezkidetza kontzeptuari ikastetxeetan. 

Ondorengo hamarkadan, materiala sortzeko eta esku hartze estrategiak garatzeko asmoz martxan jarritako hezkidetza mintegiei eustez aparte, gradu-ondoko ikasketa propioak garatzen hasi ziren, hezkidetza izanda ardatz. Zenbat lan! Eta ze gutxi heldu den ikastetxeetara.

Ni orain konturatu naiz noizean behin entzun izan dudala hainbat kontakizun esperientzia hauei buruz, baina beti ekimen isolatu modura, pertsona baten erronka balitz bezala, ez ikastetxerena  edo jendarterena, ez kolektibo guztiarena baizik eta bat edo bi emakumerena. 

Si estas normas te la resbalan, BUSTI ZAITEZ!



1.- Aste honetako jarduera zehatzean zentratuz, Legedia aldatzeak duen garrantzia oso garbi ikusten dela “Hezkuntza sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” argitaratu zenetik dagoen mugimendua ikusita. Ez da nahikoa, baina emakumeok liderra eramandako aldarrikapenak babes instituzionala izateak asko lagundu dezake indarrak batzen eta hezkidetzaren begirada zabaltzen ikastetxe guztietan.
Boterea duten eragileen aldetik zenbat oztopo eta zenbat maltzurkeria egon diren hezkidetzari mugak jartzeko kontutan hartuta. Maria Jose Urruzolaren “Guía de Chicas” liburuaren kontra, adibidez 

2.- Legediarekin lotutako eta berdintasun errealaren bidean ditugun erronka nagusiei buruz, bat nator irakurgaian aipatzen den ideiarekin, hau da, “irakasten denaren hezkidetzarako izaera bermatzea” izan beharko lukeela gure ardura nagusia: estereotipo sexistak baztertu curriculumetik, historian eta zientzian emakumeek izan duten garrantzia azpimarratu, gaitasun afektiboak garatu, hizkuntza zaindu (ez bakarrik hiztegi sexista ekidin egiteko baizik eta komunikazio era guztietan sexismoa eta estereotipoak baztertzeko: irudiak, adibideak, esamoldeak, ea.), eta ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko aurreiritzi gabeko orientazioa txertatu.


Ildo honetatik, bideo bat uzten dizuet, “reflexiones para profesionales de la enseñanza”, interesantea iruditu zaidalako.





3.- Zer lortu dela gure inguruan hezkidetzaren harira sortutako legediari esker? Zorionez, gauza bat baino gehiago baina zerbait azpimarratzekotan, genero indarkeriaren aurka emandako urratsak uste dut direla garrantzitsuenak. Ez dira hainbeste urte “normaltzat” jotzen zirela epaitegietan emakumeak beraien bikotekideengandik jasotako jipoiak, zigorrik gabeko jokabideak bihurtuz. Gaur egun legediaren aldaketarekin batera jendartean zabaldu den kontzientziazioak egoera honi buelta ematea lortu dute. Orain falta da beste pauso bat, garrantzitsuagoa: jipoitutako, bortxatutako, mehatxatutako emakumerik ez egotea.



4.- Araututako xedeen artean, “Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua” (201/2008, abenduak 2) hautatu dut, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan batez ere, baina baita Lehen hezkuntzako azken hiru edo lau mailatan, ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabide bezala, diskriminazioa dakartenak aipatzen dituelako modu testualean, orientazio sexualarekin erlazionatutako irainak barne, alde batetik, eta “… pertsona horren sexua dela eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki edozein jokabide izatea, eta horren helburua pertsona horren duintasunari erasotzea edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea”, bestetik. Giroarekiko aipamena iruditzen zait aurrerapauso bat, giroan ezkutatzen direlako ondoren arazo larriak eta indarkeria agresiboagoa bihurtzen diren jokabideak.



Ondoren datorren“Aitatxo maittia” bideoak erakusten duen bezala?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina