Historian zehar hezkuntza sistema garatzen joan da eta momentu ezberdinetan eskola eredu ezberdinak egon dira. Lege testuetan formalki onartzen bada ere hezkuntza hezkidetzailea izan behar dela, aitzitik, praktikan eta eraginkortasunean, ikusiko dugun bezala, gaur egun eskola mistoa dirau, praktikan eskola ez baita oraindik hezkidetzailea.
Euskal-Herriari dagokionez, ezin dugu ahaztu estatu frantseseko eta estatu espainoleko legediak aplikatzen zaizkigula, nahiz eta askotan EAEn estatuko beste erkidego autonomikoekin hainbat aspektuetan edo elementuetan ñabardurak izan. Momentu honetan EAEn emakume eta gizonen aukera eta tratu berdina arautzeko lege ugari ditugu.
Baina hezkuntza sisteman noiz eta nola parte hartzen dute neske?
Historikoko XVIII.garren mendearen erdialdean, gaur egungo hezkuntza sistemaren oinarriak Europan eraikitzen hasten da. XX.garren mendeko lehen erdialdean, Estatu Espainolean emakumezkoak Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Ertainean txertatzen joaten dira hezkuntza sisteman, neska eta mutilei curriculum ezberdinak eskainiz. 1970.garren urtean, Villar Palasi legearen ondorioz, eskola mixto publikoak sortzen dira, baina ez da derrigorrezkoa bilakatzen diru publikoa jasotzen duten ikastetxeetan hezkuntza mixtoa 1985 arte. Beraz, orain dela 30 urte arte eskola mixtoa ez da derrigorrezkoa izango hezkuntza sistema publikoan.
Legediari dagokinez, argi dagoena, legeek bakarrik ezin dutela jendartea eraldatu, bitarteakoak dira eta hauek aurrera eramateko borondate politikoa ezezik baliabideak, aurrekontuak eta plangintza orokor batean integratuak egon behar dira. Eta elementu hauetaz gain, ezinbestekoa da jendartean mugimendu feminista indartsu bat izatea jendartearen aldarrikapenak etengabe bisualizatzeko
Gaur egun, EAEn legeren bat aipatu behar badut 2013ko Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hezkuntza sisteman hezkidetza eta
genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida aipatuko nuke. Bi arrazoi hauengatik:
- Planaren helburua gure hezkuntza sisteman transformazio‐prozesua sustatzea delako,eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egitea, genero‐indarkeriari aurrea hartzea eta, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten lagunduko duelako.
- Eskola komunitatearen (familia, ikasle, administrazio..) parte hartzea sustatzen duelako.
Azkenik amaitzeko nire ustez gure hezkuntza sisteman eskola hezkidetzailea lortzeko oraindik urratsak eman behar ditugu eta hauek izango lirateke erronka nagusiak:
- Inbertsioa ekonomikoak zein giza baliabidetan inbertitzea.Gaur egun plan ugari adosten dira baina horiek aurrera eramateko bitartekoak ez ditugu ipintzen eta horiek gabe planak ezin dute aurrera egin, azken finean plan horiek soilik tresnak edo bitartekoak dira.
- Curriculuma eta material didaktikoa. Curriculumean emakumeen jakintzak eta gizadiaren garapenari egindako ekarpen sozial eta historikoak jaso behar ditu, eta baita zaintzaren ezagutzak barnebildu behar ditu. Gaur egungo eskolan gatazkak modu baketsu batean konpontzeko aukera eskaini behar digu, pertsona guztien eskubideak bermatuz eta aniztasuna balore positibotzat hartuz.Estereotipo sexistak ezabatu eta baita hizkuntza sexista ere.
- Ikastetxe bakoitzeak hezkidetza batzordea sortzea, irakasleak ezezik eskola komunitateko beste kideekin osatuz eta auzo/herrietako talde feministekin elkarlanean.
- Ikastetxean hezkidetzan formatutako pertsona batek eskola mistotik eskola hezkidetzailea sortzeko eman beharreko urratsak plangintzatu, jarraipena egin eta gai horretaz arduratuko dena.
- Formakuntza espezifikoa eta etengabekoa irakasle zein familientzat.
- Gertuko ikastetxeekin esperientziak elkarren artean partekatzeko eta elkarlana sustatu auzo/herrietako talde feministekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina