FEMINISMOA
ARDATZ
1.-Zertan
hobetu du feminismoak nire bizitza?
1.-Emakumeenganako diskriminazioaren arrazoiak ulertzeko gakoak eman
dizkit feminismoak. Noiztik eta zergatik gailentzen da egun sistema
patriarkatua? Zer dela-eta gizonezkoek hainbeste pribilegio? Zergatik
Emakumeen Nazioarteko Eguna?... Nire baitan sortutako galdereei
erantzuten jakin du feminismoak. Beraz, ideologia aldetik osatuago
nago eta aberatsagoa naiz.
2.-Dimentsio handiko arazoa den genero-indarkeriaren inguruan, nire
jarrera aktiboagoa izaten lagundu dit feminismoak.
3.-Irakaskuntza dut zaletasun eta ogibide. Eta kezkatzen nau
ikastetxetan genero kontzientziari behar adinako garrantzirik ez
ematea, ikaskuntza-prozesuan ikaslea eragile nagusia ez izatea,
hezkidetzan prestatu beharra ez ikustea, espazioak berrantolatzeari
garrantzirik ez ematea, estereotipoen transmizioen inguruko
hausnarketei lehentasunik ez ematea...
Hezkidetzan trebatzearen premiaz kontziente izateak eta prestakuntza
aldetik urratsak emateak irakasle hobea izaten lagundu nau.
2.-Iazko post-en artean, Haizea Egigurenena aipatuko nuke.
Batetik, Euskal herriko mugimendu feministaren kronika jasotzen duen
lehen euskarazko liburuaren berri ematen duelako; eta, bestetik,
emakumearen aldeko borroka abertzaletasunetik egin behar denaren
garrantzia azpimarratzen duelako.
3.-Hurrengo
bi urteei begira, hezitzaile bezala bi gai “feminista” hauek
jorratuko nituzke:
- Mikromatxismoak: egunero gertatzen diren jarrera matxistak direlako.
- Maskulinitate hegemoniko eta feminitate subordinatuen ereduak kolokan jarri, eta beste eredu positiboak erakutsi.
4.-Emakume
feminista baten ekarpena:
JULE GOIKOETXEA MENTXAKA (
Donostia, Gipuzkoa, 1981 )
Estatu formala lortzearen aldekoa da; izan ere, estatua ahalmen handiena duen instituzio multzoa da, eta bere egitekoa da “birsortzea”. Julerentzat estatua berez ez da ez ona ez txarra, gakoa da zer ideologiak duen hegemonia estatu horren barruan. Horregatik egin behar den lehen gauza da, bere hitzetan, hegemonia feminista bat sortzen joatea, ahalik eta eremu gehienetan, estatu formala lortzen denean askoz indar handiagoa izango duelako ideologia feministak. Zeren nagusi den ideologiaren arabera, estatu horrek birsortuko du ongizate gehiago guztiontzat edo gizon zuri aberatsentzat. Horrenbestez, feminismotik egin behar da euskal estatugintza. Feminismoa delako egun dagoen ideologia iraultzaileena, kritikoena eremu guztietan (soziala, kulturala, ekonomikoa, politikoa...), eta feminismoa delako egungo mugimendu integratzaileena.
Gure
sistemak publiko eta pribatuaren araberako sistemak dira. Irauli
behar dena publiko eta pribatuaren arteko diferentzia hori da, eta
eraldatzeko proposamen hori feminismotik dator; beste ezein
ideologiak ez duelako proposatzen hori deseuztatzea, ezta
sozialismoak ere. Aldatzen bada egitura hori, zeinaren bidez gauza
batzuek pribatuak diren eta besteak publikoak, orduan apurtuko da
patriarkatuaren egitura, Eta ez patriarkatua bakarrik, gehiago
sakonduta baita sistema liberalen egitura ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina