Horretaz gain, 10 ingobernables: Historias de transgresión y rebeldía liburua publikatu berri du. Oso liburu interesgarria.
Aste honetan landutakoa eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak ugari dira. Gutxi batzuk aipatzearren:
- Emakumeen lorpenak aitortzea; egunerokotasunetik hasi eta historiari dagokionean. Ikastetxeetan, adibidez, curriculumean emakumeen ekarpenak txertatzea.
- Emakumeak kudeaketan parte hartzera animatzea: ikastetxearen organoetan besteak beste (ikasle zein irakasleak).
- Gizonek dituzten pribilegioen jatorriak biistan jartzea eta horien inguruan hitz egitea, uko egitearen beharraz kontzientzia har dezaten.
- Patriarkatuak inposatzen dituen mekasnismoak identifikatzea, ondoren desegiten hasteko.
- Ikastetxean eredugarriak diren emakumeen presentzia bermatzea.
Bukatzeko, iazko ikastarokide baten ekarpena gomendatzea: Haizea Careagaren Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruzko hausnarketa. Asko gustatu zait EmaRock proiektua aipatu izana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina