Astean
landutakoaren laburpen gisa, bi ideia:
1)
Emakumea,
emakumearen bizipena, emakumearen ekarpena, emakumearen lana, emakumearen
emozioa, emakumearen presentzia, alboratua izan da gizonek idatzi duten “historia
ofizialean”. Huts handi horrekin isiltasuna
eta itsutasuna eraginez. Bazterkeria. Estereotipoen habitat naturala errotuz. Naturak marraztutako ezberdintasunak
bereizkeri bilakatuz. Eta, hortik, gizonarekiko mendekotasuna lortuz.
2)
Emakumeon
mendekotasun hori sinetsi egin dugu denok, neurri batean. Horrela eratu dira
gure barne eta kanpo egiturak. Autoritatea, boterea, instituzioak, izen
bereziak. Elikatu dugu dikotomia hau. Konplexuekin bizi izan gara. “Gure tokian
mantendu nahi izan gaituzte”. Mugatuak. Autoritate eta botererik gabe. Gure identitatea
garatzeko aukerak bilatzeko indar gutxirekin. Beldurrez. Gure bigarren mailako
posizioa onartuz. Egitura patriarkalak eta sexistak iraunaraziz, isilpean.
Erronka, hezkidetzan, kate hori haustea:
a)
Emakumearen
presentzia areagotzea. Historian zehar izan duena ikusaraztea eta gaur egun
duena mahai gainean jartzea. Estatistikak atera. Emakumezkoen zifrak ikasi,
ogibide, lanbide ezberdinetan. Gizartearen sostengu diren funtzioak baloratu,
zaintza esaterako. Emakumeak betetzen dituen lan guzti horiek azaleratu.
Eragiten dituzten sufrimenduak, kalteak, gaixotasunak eta oztopoak nabarmendu.
Berdintasunak ekarriko lituzkeen onurekin alderatu. Eredu osasuntsua behin eta
berriz marraztu.
b)
Klaseetako
ordezkariak hautatzeko orduan, neskak animatu. Bultzatu. Erabakiak hartzen
diren guneetan sartzea ahalbidetu.
c)
Tradizionalki
mutilentzat erreserbatu diren ikasketak eta ogibideak neskentzat badirela
sinestarazi. Horiek ikastera animatu. Neskak ahaldundu, euren gaitasunak goraipatu,
gizonenak baztertu gabe. Berdintasuna bilatuz, proaktiboak izanik.
Baina, beti ere, txanponaren bi aurpegiak uztartzean osasuna galdu gabe. Ez
dugu orain arteko den dena egiten eta eremu publikoan %100 egoten aritu behar.
Super womanak ez ditugu eraiki behar. Ez da osasuntsua. Rol zaharrak utzi egin
behar ditugu. Gure burua maitatu eta exijentzia antzuetatik alde egin. Ez du
ezertarako balio gizartean gure espazio publikoa lortzea etxean, gero, mari
errauzkiƱeren papera hartzen badugu!!!!!
Iazko edizioko
ekarpen bat: #Aida
eta Itsaso, Emakumeak
protagonista
Emakume aitzindari bat: nire amama Pantxike. Bere neba arrebetatik neska bakarra.
Oso azkarra, baina eskolara joateko eskubiderik gabe, aukerarik gabe. Familia
aberats batean internatu eta umeak zaintzen, etxea garbitzen, bere herritik
kanpo. Gabez, ikasi egin zuen, gau eskolan. Etxe hartatik atera eta
kontrabandoan ibili zen dirua irabazi eta bere familia sortu ahal izateko.
Langilea, indartsua, transgresorea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina