ETA BEGIAK ITXI ZITUEN… Etxaniz Rojo. Begiak itxi eta kitto liburutik.
Gaupasa egin ondoren, goizeko trena hartu eta etxera joatea oso gauza arrunta da. Hamaika aldiz egindako bidaiak. Batzuk kotxerik ez dutelako. Beste batzuk, alkohol gehiegi edango dutelakoan, kotxea etxean utzi dutelako. Nola edo hala, goizeko tren horietan era askotako jendea elkartzen da, nahiz eta beraien artean hitz bakar bat ere ez esan. Gehienetan erdi hutsik doazen bagoi horietan, mozkortia eta langilea, parrandazalea eta mendizalea elkarren aurrean esertzen dira. Ohetik altxatu berritan lanera doana, eta “lana” egin ondoren ohera doana. Berehala ahaztuko zaizkigun aurpegi arruntak… edota hain erraz ahaztuko ez zaizuna, baldin eta niri gertatu zitzaidana gertatzen bazaizu.
Bera Tolosako apeaderoan sartu zen. Goizeko 6ak inguru izango ziren. Iruna ailegatzeko ordu eta laurden falta zitzaidan eta nire begiek, aspaldiko partez, ohea besterik ez zutela ikusi nahi esaten zidaten. Hala ere, bera bagoian sartu zenean berehala “esnatu” nintzen, nire aurreko eserlekuan eseri baitzen.
Bagoia erdi hutsik zegoen.
Eseri zenean “kaixo” lotsati bat baino ez zuen esan eta nik “epa” erantzun.
Oso polita zen.
Oso polita zen.
Bere janzkeragatik lanetik ez zetorrela erraz asko ikusten bazen ere, ez zeukan gaupasazlale guztioi geratzen zaigun “ohe-bat- behar-dut- erdi-mozkortuta- nago-ta” aurpegi hori. “Nondik ote dator?” pentsatu nuen.
Bagoiaren beste puntan bidaia oso musuka eman zuen bikotea Anoetako geltokian jaitsi zen gu biok bakarrik utziz.
Ni baino 10 urte helduagoa izango zen, 30 urte inguru.
Begiratzen hasi nintzaion. Hala ere begira nengoela konturatu bezain laster beste aldera begiratzen nuen erabat lotsatuta. Berehala ohartu nintzen kanpoko iluntasunak leihatila ispilu bihurtzen zuela, beraz, zuzeneko begiradak eta “ispiluak” eskaintzen zidan aukera tartekatzen hasi nintzen nire azterketa egiteko.
Eta ikusten nuena oso gustuko nuen.
Soineko beltza zeraman leporaino, mahukarik gabekoa. Atzetik lotzen diren horietako bat, alegia. Ez zeukan eskoterik. Ilea, “Pulp fiction” pelikulan ateratzen den neskarena bezalakoa, hots, zoragarria. Ezpainek, gorri leun batez magotuak, edonor zoriontasunaren mundura eramateko sortuak ziruditen. Bere begiak marroiak ziren. Oso handiak. Begirada marroi horri eustea, ezerosoa izateaz gain ez zitzaidan batere erraza suertatzen. Dena dela, oso erakargarriak ziren.
Hori guztia ikusita, neure buruari debekatu egin nion lepotik bera ikusten nuena aztertzen jarraitzea, ordurako bero samar bainengoen, baina, askotan gertatzen den legez nire begiek ez zidaten jaramon handirik egin.
Ez zuten nahi izan.
Eta begietatik jaistean, zerekin eta bularrekin egin zuten topo, eta nire begi maltzurrek hortik azterketa sakon bat egin arte ez mugitzeko erabakia hartu zuten. Erabaki honek urduritasun zein antsia handia sortarazi zizkidan, bera titiei begira nengoela konturatuko zela ziur bainengoen. Handiak ziren. Akaso soineko estuegia. Formak oso ondo markatuak zeuden. Bikainak. Titi punta pare horrekin zer egin pentsatzen hasi nintzen eta ideia dezente bururatzen zitzaizkidanez, beste alde batera begiratzea behartu nuen neure burua.
Baina ezinezkoa izan zen.
Orduan triangelu perfektua asmatu neun, “bularrak-begirada- ispilua” eta angelu ezberdinetatik begiratzeari ekin nion. Baina nire begiek triangeluaren goiko angelutik bueltatxo bat eman eta bere begiradarekin topo egitean, urduri jarri ninduen zerbait aurkitu zuten. Bera ere antzeko “azterketa” bat egiten ari zen eta jada bere begiradak ez zuen alde egiten. Azterketa bukatzeko pixka bat beherago jo behar izan nuen. Hankak gurutzatu zituenean, gona luzeak zango sendo bat utzi zuen agerian. Honen gainean, belaunean, eskularri luze pare baten barruan atzamarrak jolasten hasi ziren, eria behin eta berriro emeki mugituz eta nire irudimena lehertaraziz. A zer nolako laztan goxoak egingo zituzten atzamar trebe horiek.
Eta bat – batean… begiak itxi zituen.
Jarraian mingainak ezpain gorriak leunki miazkatu zituen eta lehen gurutzatuak zeuden hankak ez zeuden hain gurutzatuak. Eserlekuan egokitu zen. Belaunean jolasten aritutako hatzek beste jolas bat bilatu zuten, bai eta aurkitu ere. Nire begirada harrituaren aurrean, soineko beltz horren gainetik titiburuak laztantzen hasi ziren. Eta zin degizuet: oraindik harritu egiten nau une horretan, ene bihotzaren taupada izugarriak entzun ez izanak.
Bera bagoian sartu bezain pronto, holako neska puska batekin nire etxeko ohean egingo nituzkeen milaka lizunkeria bururatu zitzaizkidan eta une horretan, berriz, pentsatutakoa gauzatzen ari zenean, ea bagoia hutsik zegoen jakitea besterik ez zetorkidan burura.
Hutsik zegoen.
Bitartean ezarrera egokiagoa lortzen saiatu zen. Lortu zuenean, eskularri beltzak kendu, lurrera bota, eta bere eskuineko eskuak beherako bidea hartu zuen. Ezkerrekoa, berriz, soinekoaren barnealdea miatzera abiatu zen. Eskuin eskuak pixkanaka gona gora eraman zuen, belaunak agerian utziz. Hala ere, bere izter sendoak ikusteko ez zuen ia lanik egin behar izan: oinak nire eselekuan jarri zituen eta gona erraztasunez jaitsi zen, ene gorputza bi hanka luze horien artean utzita.
Kuleroak gorriak ziren.
Bere atzamarrek ondo asko zekiten egin beharrekoa, eta baso beltz horretan sartzeko hartu behar zuten bidea laguntzarik gabe aurkitu zuten.
Eta masturbatzen hasi zen.
Bitartean ni han nengoen, zer egin ez nekiela. Bera nirekin jolasten ari zen eta nik ez nekien festa pribatua zen edota gonbidaturik onartuko zuen. Dena den, gauza bat oso argi zegoen: ez zuen festa bukatutzat eman nahi.
Kuleroak kendu zituen.
Eta atzamarren artean, gaueko lehenengo izar distiratsua balitz bezala, altxo bat agertu zen, oso desiragarria iruditu zitzaidana. Atsedenik hartu gabe, hatz trebe horiek aurkitu zutenarekin jolasten jarraitu zuten, eta ez zen denbora gehiegi pasa lehenengo plazer hasperenak botatzeko. Nik jada ezin nuen gehiago jasan.
Baina nire gonbidapena iritsi zen.
Eskuin eskuaz jo eta su ari zen. Ezkerrekoa niregana luzatu zuen eta, hitzik ahoskatu gabe, “etor hadi hona” esan zidan. Berehala ulertu nuen. “Honek ez du laguntzarik behar, argi dago, baina orain arte nirekin aritu da jolasten eta dagoeneko bukatu da jokoa”.
Belauniko jarri nintzen eta izterrak musukatzen hasi nintzaion. Begirada gora zuzendu nuen, aurpegirantz. Berak irribarretsu begiratu zidan eta berriro itxi zituen begiak. Oraingo honetan ere ez zuen ezer esan behar izan, begirada horrek dena baitzuen. Beraz, begiak jaitsi eta izter miragarri horiekin jarraitu nuen. Handik gutxira, nire ezpainak beste leku batera zuzendu nituen. Hor, baso beltz horretan murgildu nintzen beldurrik gabe eta hain ondo aritutako atzamarrak kendu zituen. Lan erdia egina zegoen eta niri zegokidan bukatzea.
Nire mingaina, atsegin handiz, klitoriaren inguruan jolasten hasi zen. Bitartean berak ez zuen denbora alferrik galdu nahi; beraz, lehen libre utzitako eskuak titiak laztantzera dedikatu ziren, hasieran emeki eta gero bortizki. Nik, bai mingainez bai hatzez egiten nizkion laztanak gero eta gusturago hartzen zituen. Noizbehinka, plazer espasmo batek eraginda, zangoak lixten zituen azkar eta bortizki, baina berehala zabaltzen ziteun berriro, gonbidatuak bere losintxa eta musu goxo horiekin jarrai zezan.
Plazer espasmoak eta oihu txikiak.
Hauek sarriagotzen hasiak ziren. Lehertzeko moduan zegoen. Jadanik ez zen sartzen bere eserlekuan. Eserlekua txiki-txikia geratu zitzaion. Gorputz eder hori kontrolik gabe mugitzen zen. Une horretan bidaiariren bat sartu izan balitz ere ez ginen konturatuko, ez baikenuen tutik ikusten. Bere eskuek ez zioten uzten nire buruari lorategi zoragarri horretatik alde egiten eta, orduan nire ezpain zoriontsuek lorategiko lorerik ederrena xurgatu zuten azkenengo aldiz.
Oihu luze batez bukatu zen. Orgasmo baten ondorengo isiltasuna nagusitu zen. Trenaren traka-traka- traka eta gure arnasa besterik ez nuen entzuten.
Zutitu eta eseri egin nintzen. Pozik. Izerditan blai eta ahoa lehor-lehorra. Kuleroak jantzi zituen.
Ez zuen ezertxo ere esan. Egia esanda, ez zen beharrezkoa. Hurrengo geltokian altxatu eta aterako bidea hartu zuen. Ziurrenik ez zen bere geltokia izango. Baina jaitsi aurretik irribarretsu begiratu eta, azkenengo aldiz, begirada zoriontsu baten bidez, esan behar zidan guztia hitzik gabe adierazi zidan. “Eskerrik asko, neskatxa”.
Eta begirada hori ikusi nuenean, ni ere munduko emakumerik zoriontsuena sentitu nintzen.
...
IRRIFAR ERDIA (Maialen Lujanbio Zugasti, 2003-09- 21, Argia)
Bertso munduan teoria betekada gehiegizkoa dugula zioen Unai Iturriagak. Teoriak egiteari utzi eta sentsazioak kontatzeari ekin nahi nion nik. Bizitza plazaz plaza pasatzeak zer pentsatu ematen du eta. Bizitza kalez kale emateak bezalaxe. Azken batean, bertsolaritza gizartearen maketatxo bat da, errimatuz errimatuz mintzo dena.
Sentsazioak dira; pare bat txikikeria, garrantzitsu.
2001.eko Txapelketa Nagusia zen, final laurdenak Etxarrin. Niri egokitutako gaiak, gutxi-gehiago, honela zioen: "Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira, seme-alabek bakarrik ez joateko esaten dizuten aren. Gaur aldapan gora zoazela, ondoezik sentitu zara". Buruan istorio bat irudikatu, ikusi, eta bertsotara ekartzen saiatu nintzen. Ondo joan zen. Entzuleei kontaketa iritsi zitzaielakoan geratu nintzen.
Handik egun batzuetara, neska batek esan zidan ikaragarri gustatu zitzaizkiola aitonaren bertsoak. Nik ez nion ulertu. «Aitonaren bertsoak», esan zidan ozenago. Nik ulergaitz, buruarekin ezetz. «Bai, aitonarenak, Etxarrikoak». «A! jubilatuarenak!» atera zitzaidan; izan ere, ez zen aitona, amona zen.
Nire buruan amona zen; gona urdin-ilun klasikoa, seme-alabaren baten kamiseta eta kirol zapatila zuri-zuriekin mendian gora.
Sentipen arraroa utzi zidan, jende zenbaiten eta nire istorioak ez zirela guztiz bat ohartzeak, nahiz eta mezuak bi kasuetan berdin balio zezakeen.
Baina, pentsatzen nuen nire baitan, zer arrazoi zuen nire lagun hark, 'jubuilatu' entzun eta aitona bat imaginatzeko, kantari ari zena, eta lehen pertsonan gainera, neska bat baldin bazen?
EreƱozun, antzekorik gertatu zitzaidan. Gaiak zioen: 'Irazu, zu enpresa burua zara eta zu Maialen bere enpresako langilea. Errenta aitorpena egin duzue eta nagusiari dirua jasotzea tokatu zaio, langileari aldiz, ordaintzea'. Aipamen generikorik gabe zihoan saioa baina azkenaldera Irazuk "nere kontura mantentzeituzu/ bost ume eta senarra" kantatu zidan. Eta bihotzean zerbait hautsi zitzaidan, krak! Atzean eseri arte ez nuen arrazoia deszifratu. Gero konturatu nintzen, ni, inkonszienteki gizonezko bat interpretatzen aritu nintzela.
Baina, pentsatzen nuen nire baitan, zer arrazoi nuen nik, "enpresako langile" entzun eta gizon bat imaginatzeko, kantari ari nintzena, eta lehen pertsonan gainera, neska bat baldin banintzen?
Neure buruaren kontzientziarik ez nonbait...
Horra bistara atera buruaren sakoneneko geruzatako fosilak. Urteetako sedimentuak.
Azkenaldian arduratzen eta amorrarazten nauen jokaera, biolentoa, injustua eta korapilotsua da.
Bertso afarietan-eta gertatu ohi da. Saioa bukatze aldera, jendea banan bana aipatu eta zirikatzeko ohitura hartu dugu, mahai bueltari jarraituz. Bata halako dela, bestea honako; bataren tripa, bestearen bibotea; hau eta hura. Mahaiaren hurrenkeran ordea, emakumeak tokatzen direnean, halako bertigo batek, txanda-pasa egitera bultzatzen gaitu sarri. Emakumeak aipatu ere ez (laudorioren bat, izatekotan). Ez da, noski, mespretxuz egindakoa; ezintasunez baino.
Sinetsi, bertsolariarentzat ere sentipen gogorra dela ezin asmatu hori. Baina umore tonuan emakume ezezagun bat publikoan zirikatzea arrunt lan gaitza zaigu: ezaugarri fisikoak, lanbidea, juerga edo maitasun kontuak... kontuz, beti oso kontuz.
Gizarteko tabu eta lotsek, emakumeekiko 'korrekzio' behar gaizto horrek, geure barre eragin nahiak eta kontestuko konplizidadeak baino indar gehiago dute.
Egia da, horrelako afari giroetan, ezaugarri fisikoen eta burla txikien bidez lortzen dela nagusiki (gehiegitan) umorea. Akaso umore landuago bat garatzeko aukera izan liteke, bai emakumezko, bai gizonentzat. Edonola ere, ezintasun hau, gizartearen prejuizio eta presioen ondorio izatea da arduratzekoena.
Emakumeari edo edozein pertsonari egin dakioken anputazio gordinena, umorea, barrea ukatzea da. Berarekin, berataz, beretzako... eta deklinabideko kasu guztietan, ezin barrerik ere egina. Algara, irria, zirika, ukapen latzegiak dira. Gaixotasun larria gizarte itxuraz osasuntsu baterako. Irrifar erdia baino ez dakigu egiten.
Bertsolaritza gizartearen maketa izaki, delako normaltasun horretara bidean, txikikeria hauek ematen dute zer pentsa. Formak, eta kanpoko geruzak aldatu badira ere, geure burmuinek tranpako hondo bikoitza dute.
...
Badut lagun aspaldiko bat, oso ere aspaldikoa eta oso ere laguna. Hegazkin pilotua
da bera, baina ez nolanahikoa, elitekoa baizik. NATOrako egiten du lan aspaldi honetan.
Gerra – hegazkin modelo berriak testatzea, probatzea da nire lagunaren lanbidea.
Hegazkina hartu, hegaldi bihurriak egin, hegazkina airean behartu, eta gero txostena idatzi
eta nagusiei eman: zer dagoen ondo, zer hobetu beharra dagoen…
Haren lanbidea hori dela eta, bost bat urte neramatzan, neure lagunaren berririk
gabe. Orain urrena berriz, kalean topo egin genuen. Eta, nire harridurarako ume batekin
zegoen. Hiru bat urteko umea zen, zoragarria. Nik ez nekien laguna ezkondu zenik, ezta
ezkontzekotan egon zitekeenik ere, eta horregatik harritu nintzen. Umea berea al zuen
galdetu nion, hark baietz. Izena ere galdetu nion, galdetzen hasita. “Amarena, iguala”,
erantzun zidan lagunak.
Orduan, nik, goxo goxo, zera esan nion umeari:
- Zatoz osaba Joxerrarekin Nekane!
Izugarri ongi konpondu izan nahiz beti adin horretako umeekin, eta nire lagunaren
alaba ere berehala zen nire alboan.
Baina hori da gutxienekoa, kontua da umearen izena Nekane zela.
Eta galdera berriz, honako hau: nola arraio jakin nuen nik hori?
Joxerra Garzia. Jendaurrean hizlari. Alberdania 2008
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina