Hizkuntza komunikazio tresna garrantzitsua dela
argi dago. Bere bitartez, balioak transmititu eta errealitatea izendatzen zein
interpretatzen ikasten dugu. Beraz, esan genezake, hizkuntzak identitate
indibiduala nahiz kolektiboaren eraikitze prozesuan eragiten duela.
Nolako munduaren kontzepzioa izan, halakoa
gure hizkuntza
Bateak
bestea islatu eta aldatzen laguntzen du. Beraz, Maria Luisa Calerok dien
bezala, hizkuntzak ez du soilik errealitatea azaldu eta interpretatzen, sortu
ere egiten du. Eta tamalez, hizkuntzan ere agerian geratzen da gure gizartearen
ikuspegi androzentrista. Gizarte jarrera sexista. Jendarte patriarkalean
emakumeak diskurtsotik kanporatuak egon dira, eta agertzekotan, gutxietsiak,
menpekotasun rolen menpe. Hori dela eta, funtsezkoa da hizkuntzari eta gure
eguneroko jardunei begirada hezkidetzailea txertatzea. Izan ere, bizi dugun
errealitatea bera da sexista, beraz hori aldatuz gero, hizkuntza – sistema ere
aldatuko da.
Aipaturiko guztia kontuan izanik, erabilera ez- sexistarako arau orokorrak
gogorarazi nahiko nituzke:
- · Genero kutsadura saihestea.
- · Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.
- · Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.
Azkenik, hitzez gain, komunikazioan parte hartzen
duten bestelako adierazpenak ere aipatu nahiko nituzke. Hala nola, hizkuntza ikonografikoa. Irudiek, genero estereotipoak sortu eta
transmititzeko zein diskurtsoaren maskulinizaioan eragiteko tresna oso
indartsuak dira. Horrez gain, gorputz
hizkuntza eta doinua ere kontuan
hartu beharrekoak dira.
Hizkuntza
ez sexisten gidei erreparatuz, ondorengoa gomendatzen dut
eremu hezitzailean lantzeko: euskararen erabilera ez sexista. Amelia Barquín.
EMAKUNDE. 2008
Ondorengo lerroetan, bertatik ateratako mezu
bat plazaratuko dizuet, nire iritziz bertan plasmatzen baita gakoa.
“Baina generoa daukan lexikoa ez da diskriminazioaren
motiborik behinena. Mezuen edukietan adierazten den sexismoa eta emakume eta
gizonen trataera asimetrikoa da diskriminazio ohikoena; horiek euskaran ere
gertatzen dira beste hainbat hizkuntzatan bezalaxe. Posible da, hala ere,
erabilpen egokia egitea arreta apur bat jarriz gero: hizkuntzak parada ematen
digu hiztunoi egoki adierazteko bideak aukeratzeko. Baina horretarako hiztunok
kontzientzia hartu behar dugu eta batzuek generoei buruz daukaten ikuspegia eraldatu
beharko lukete. Gakoa ez dago hizkuntzan, baizik eta atzean dagoen ikuspegian;
hizkuntza ikuspegiaren tresna baino ez da, kasu horretan.”
Iazko
ikastaro kideei erreferentzia eginez, ondorengoa
hautatu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/hizkuntza-ez-sexistaren-inguran.html
. Oso interesgarria iruditu zait berak plazaraturiko datuak, Alvaro García Meseguerren
ikerketa esaterako: “euskararen zama sexista %5 da, ingelesarena %15,
frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80”. Horrez, gain, gaiaren inguruko
ikerketa sakona egiten du (bai euskaraz zein gaztelaniaz) eta euskarri
ezberdinak plazaratzen ditu.
Arestian aipaturiko guztia kontuan izanik,
hori guztia ikastetxean/ jendartean
lantzeko ondorengo erronkak beharrezkoak direla uste ditut:
- · Komunitate osoak, erabiltzen duten euskararen inguruko hausnarketa egitea genero erabilera, gorputz hizkuntza zein tonuari dagokionez.
- · Hiztunek kontzientzia hartzea adierazpena zain dezaten.
- · Geletan, jardueretan eta administrazioan erabiltzen diren material eta dokumentuen hizkuntzari ( ikonografikoa barne) aztertzea.
- · Diskurtsoan emakumeak eta gizonezkoak izendatzea. Mentalitate aldaketa, ikuspuntu aldaketa. Guztion historia, interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenak diskurtsoen objektu bihurtu.
- · Inbertsio erregela praktikan jarri.
- · Kontu handia izan eremu ez formaleko espresioekin: txisteak, bromak, umorea … sexismoa eliminatu.
Euskarri
interesgarriak:
- · https://www.youtube.com/watch?v=G3Aweo-74kY
- · https://www.youtube.com/watch?v=jyVrcM1-9Zs
- · https://www.youtube.com/watch?v=LZyrJ1IKAQI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina