2016/12/17

Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan hausnartzen

Hausnarketa:

Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta munduaren kontzepzioaren araberakoa da azken batean gure hizkuntza; biek elkar eragiten dute, batak bestea islatzeaz gain batak bestea aldatzen laguntzen du. Hizkuntzaren bitartez emakume edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan eta zein baldintzetan besterik beste transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.

Hizkuntza sexistaz hitz egiten dugu komunikazioan emakumeak subjektu bezala agertzen ez direnean eta agertzekotan, gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo minduta agertzen direnean, hau da, hizkuntza sexista genero estereotipoak eta misoginia transmititzen dituen hizkuntza da.

Baina, hizkuntza sexista da ala erabilera da sexista? Galdera honi erantzuteko, bi iritzi nabarmentzen dira. Batetik, Amaia Alvarez Uriak honela dio: “lehenengo iritziaren arabera harreman dialektikoa dago arauaren eta erabileraren artean, hau da, hizkuntzaren bi aldeek dute zeresana eta hauek biak kontuan izan behar dira sexismoa gaindituko bada.” Bestetik bigarren iritziaren arabera honakoa esaten du: “kultura/errealitatea da sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko da eta, honen ondorioz, ez dago hizkuntzan aldaketarik egin beharrik edo, behintzat, ez da lehentasunen arteko eginbeharra hizkuntzaren sexismoarena. Azken iritzi hau da zabalduena eta honen harira egin dira gaur egun ezagutzen ditugun gomendio asko; hauen arabera erabilera da sexista (hizkuntza-sistema ez da sexistatzat jotzen)”.

Erabilera ez-sexistarako arau orokorrak hiru izan litezke: genero kutsadura saihestea, maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea eta euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.

Hizkuntza hezkidetzailea, ez sexista eta inklusiboa, pertsona guztiak aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen dituena, aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz pertsona guztiak baloratzen dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena, bizimodu ezberdinak aipatzen dituena, esaldiak positiboz adierazten disuena eta era baketsua erabiltzen duena. Hizkuntza hezkidetzailea hizkuntza justuagoa da, eta erabiliz gero, igorlearen eta jasotzailearen ongizatea hobetzen da.

Leloa:


Iazko kideen post- bat:

Gaurkoan asko gustatu zaida neta gomendatzen dizuedan ikastarokidearen post-a Maialen Arregi-rena da: Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan hausnartzen.

Hizkuntza ez sexista gida bat gomendatu:

Hautatu dudan gida Amelia Barquín-en “Euskararen erabilera ez sexista” da. 

Ikastetxe/ jendartean lantzeko erronkak, besteak beste:

-Hiztunen artean kontzientzia sortzea.
-Komunitatean erabiltzen den hizkuntzaren inguruko hausnarketa egitea genero erabileraren inguruan.
-Dokumentu guztien hizkuntza erabilera zaintzea.
-Eremu formal nahiz ez formalean hizkuntza erabilera zaintzea; umorea erabiltzen denean, egiten diren txisteek har dezaketen forman, etab.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina