Hausnarketa:
Hitz
egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta munduaren kontzepzioaren araberakoa da azken
batean gure hizkuntza; biek elkar eragiten dute, batak bestea islatzeaz gain
batak bestea aldatzen laguntzen du. Hizkuntzaren bitartez emakume edo gizon
izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan eta zein baldintzetan
besterik beste transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo
gaindituz.
Hizkuntza sexistaz hitz
egiten dugu komunikazioan emakumeak subjektu bezala agertzen ez direnean eta
agertzekotan, gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo
minduta agertzen direnean, hau da, hizkuntza
sexista genero estereotipoak eta misoginia transmititzen dituen
hizkuntza da.
Baina, hizkuntza sexista da ala erabilera da
sexista? Galdera honi erantzuteko, bi iritzi nabarmentzen dira.
Batetik, Amaia Alvarez Uriak honela dio: “lehenengo iritziaren arabera harreman dialektikoa dago arauaren eta
erabileraren artean, hau da, hizkuntzaren bi aldeek dute zeresana eta hauek
biak kontuan izan behar dira sexismoa gaindituko bada.” Bestetik bigarren iritziaren arabera
honakoa esaten du: “kultura/errealitatea
da sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko da eta,
honen ondorioz, ez dago hizkuntzan aldaketarik egin beharrik edo, behintzat, ez
da lehentasunen arteko eginbeharra hizkuntzaren sexismoarena. Azken iritzi hau
da zabalduena eta honen harira egin dira gaur egun ezagutzen ditugun gomendio
asko; hauen arabera erabilera da sexista (hizkuntza-sistema ez da sexistatzat
jotzen)”.
Erabilera
ez-sexistarako arau orokorrak hiru
izan litezke: genero kutsadura saihestea, maskulinoa orokortzaile gisa ez
erabiltzea eta euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.
Hizkuntza
hezkidetzailea, ez sexista eta inklusiboa, pertsona guztiak aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde
guztiak integratzen dituena, aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz pertsona
guztiak baloratzen dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena,
bizimodu ezberdinak aipatzen dituena, esaldiak positiboz adierazten disuena eta
era baketsua erabiltzen duena. Hizkuntza hezkidetzailea hizkuntza justuagoa da,
eta erabiliz gero, igorlearen eta jasotzailearen ongizatea hobetzen da.
Leloa:
Iazko kideen post- bat:
Gaurkoan
asko gustatu zaida neta gomendatzen dizuedan ikastarokidearen post-a Maialen
Arregi-rena da: Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan hausnartzen.
Hizkuntza ez sexista gida bat gomendatu:
Hautatu
dudan gida Amelia Barquín-en “Euskararen erabilera ez sexista” da.
Ikastetxe/ jendartean lantzeko erronkak, besteak beste:
-Hiztunen artean kontzientzia sortzea.
-Komunitatean erabiltzen den hizkuntzaren inguruko
hausnarketa egitea genero erabileraren inguruan.
-Dokumentu guztien hizkuntza erabilera zaintzea.
-Eremu formal nahiz ez formalean hizkuntza
erabilera zaintzea; umorea erabiltzen denean, egiten diren txisteek har
dezaketen forman, etab.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina