2016/12/13

EZKUTAKETAN edo IKUSI MAKUSI, ZER IKUSI? EMAKUMEA IKUSI

Emakumeok historikoki eta gaur egun ere ikusiezinak gara. Badirudi etengabe ezkutaketan gabiltzala. Baina, egia esan jolas hau ez dut gustuko.


Sexismoaren eta androzentrismoaren ondorioz, gizonek ondorengo eskubidea hau bereganatzen dute: emakumeena denaren jabe egitea. Hau patriarkatuak emakumeen presentzia gutxiesteko duen mekanismoetako bat da, androzentrismoa eta sexismoarekin batera. Oso lotuta dago patriarkatuaren esentziarekin: emakumeak gizonezkoen propietatetzat hartzea.

Garai batean, emakumeek debekatuta zutenez hainbat eremutan aritzea, bere jakinduria zabaltzeko aukera bakarra gizon batena balitz bezala agertzea zen, edota emakumea bera gizon bezala agertzea.

Ondorengo bideo honetan, gaur egun ere hainbat eremu, kasu honetan futbola, maskulinizatuak direla ikus daiteke eta emakumeak bertan sartu ahal izateko gizon bezala agertu behar dute edo jarrera maskulinizatuak izatera behartuta daude.


Eremu maskulinizatuetan (futbola, heziketa fisikoa...), beste mekanismo batzuen artean naturalismoaren izenean sinesgarritasun eskasa duten ikerketekin justifikatu nahi izaten dira nesken eta mutilen arteko jokaeren desberdintasunak. Sinismen hauek emakumeen presentzia eskasa edo batere ez izatea legitimizatzen dute. Ezberdintasun fisikoak direnak joakaera- eta funtzio- ezberdintasun bihurtzen dituzte, emakumeentzat zein gizonentzat mugen teoria eraikiz, hau da, emea ala arra jaiotze berak badarkatzala gaindiezinezko garapen-mugak. Muga horiek emakumeen eta gizonen arteko harreman desorekatua inddartzen duen sistema patriarkala mantetzena dute helburu.

Hala ere, asko dira desoreka-paradigma hori apurtzen ari diren emakumeak eta parte hartzeko eta erabakitzeko eskubideen alde borrokatzen direnak. Adibidez, Izaro Arbe Izagirre.


Izaro Arbe Izarregik (Markina-Xemein, 1993) zesta-puntan jokatzen du 11 urte zituenetik. Frontoiak gertu-gertutik ezagutu dituen gazteak «normaltasun osoz» hartu zuen erabakia. Neskato hark nebak praktikatzen zuen kirol bera aukeratu zuen, non eta zesta-puntaren paradisuetako batean, Markina-Xemeinen, eta, gorabeherekin bada ere, bide bat egitea lortu du. Orain Xistera proiektuan dihardu buru-belarri, emakumeen kirola sustatzea helburuetako bat duen ekimenean, neska-mutilak entrenatzen eta zesta-punta zabaltzen.

Izarori burututako elkarrizketetan (Salbuespena ez izateko lanean, Xistera zirkuituan lau emakume zesta-puntan jokatzen ikusten ditudanean, oilo larrua jartzen zait, Eskemak apurtu dituen puntista, Urte gutxitan lortu da emakumeen presentzia plazetan, baina oraindik oso maskulinotuta dago), beronek emakumeen presentzia aregotzean duen garrantziaz hitz egiten du. Honetarako emakume erreferenteak izatearen garrantzia ere azpimarratzen da. Baita emakumeok elkar babesteaz ere. Gainera, hau lortzeko hezkuntza ez formaleko Xistera proiektu martxan dauka Izarok.

Ildo honetan, hau guztia hezkuntza formalean lantzeko erronkak:
  • Egunerokoan, emakume erreferenteak goraipatu. Emakumeen ekarpenak ikusarazi, ezagutarazi eta balorarazi hezkuntza komunitate osoari.
  • Emakumeen ekarpenak ezkutatzeko erabiltzen diren mekanismoak identifikatu eta apurtu
  • Emakumeak eta neskak ahalduntzea. Objektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasatzeko. Izaro Arberen herriako horma irudiko leloak dioen bezala: "ez amestu zure bizitzie, bizi zure ametsak"
  • Curriculuma eta materialak aztertu. Berton patriarkatuak emakumeak ikusiezinak bihurtzeko erabiltzen dituen mekanismoak identifikatu eta eraldatu. Emakumeen presentzia eta ekarpenak bermatu.
Bukatzeko, iazko ikastarokideek egindako posten artean ondorengo hau aukeratu dut: "emakumeak gizartean beti egon". Izan ere, barneak mugiarazi dizkit Lourdesek idatzitako esaldi honek: "garai baten belar inguruan asko zekien emakumea sorgina zen, gizona sendagilea; gure gizartean, besteei janari goxoak prestatzen dituen emakumea sukaldaria da, gizona “chef” eta ospe handikoa"




Esaldi honek zergatik mugiarazi ote dizkit barneak?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina