Aste
honetan jorratu dugun gaian “emakumeen presentzia eta ekarpenak” hausnarketa
sakona egiten da emakumeak historian zehar esparru ezberdinetan izan duen
eragin eskasia. Historian zehar emakumeen pentsamendua ,lana, jakintza,
lorpenak … ikusezinak bihurtu ditu eremu publiko zein pribatuan sistema
patriarkalak. Horretarako mekanismo
desberdinak erabili ditu eta gaur egun ere erabiltzen ditu:
* Androzentrismoa:
Gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da. Emakumeak eta beraiekin
lotzen den guztia baztertzen edota desagerrarazten du.
·
Sexismoa:
Emakume izateagatik jasotzen den
diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak
eta tratu hierarkikoa.
· * Apropiazioa
edo ezagutzaren jabetza kentzea: emakumeena denaren jabe egitea.
Hau dela eta emakumeen lorpen asko gizonek lortuta bezala aurkeztu dira.
Emakumeen
ekarpenei protagonismoa ukatzeak, beren identitatearen garapena oztopatu du.
Emakumeen presentzia ziurtatzeko paradigma-aldaketa beharrezkoa
da non emakumeen presentzia berreskuratu eta bermatzen den; honekin batera patriarkatuaren mekanismoak identifikatzen ,
deseraikitzen eta apurtzen joan beharra dago. Patriarkatuaren mekanismoa
apurtzea ezinbestekoa dela uste dut emakumeen protagonismoa lehen planora
pasatzeko.
Guzti
honekin sentsibilizazioa eta formakuntza ezinbestekoak iruditzen zaizkit .
Orain arte egon den eta oraindik ere dagoen diskriminazioaz ez bagara jabetzen nekez
aldatuko dugu egoera eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar
dugu. Eremu hezitzailean sortzen diren erronka desberdinak hauek izango ziren:
·
Curriculum ofiziala eta
ezkutuaren berrikusketa.
·
Eskola komunitate osoa
sentsibilizatzea emakumeak ikus araztea beharrezkoa dela ulertzeko.
·
Testu liburuen eta material
didaktikoen azterketa egin eta emakumeen presentzia eta ekarpenak txertatu.
·
Emakumezkoek
gizarteari egindako ekarpenak transmititzea, ikustaraztea eta baloratzea.
Iazko
post-etatik honako hau aukeratu dut aste honetako gaia ondo laburbiltzen
duelako: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/gure-esku-dago-paradigma-aldaketa.html
Euskal emakume aitzindari bat aukeratzeko
orduan nire lan eremura mugatu naiz : Mari Jose Urruzola. Emakume
pedagogoa eta feminista beste gauza askoren artean eta hezkidetzarekin eta
berdintasunerako hezkuntzarekin konprometitua eta aholku ugari eman zituena.
Hainbat liburu eta gida idatzi zituen neska eta nerabeentzat, genero
indarkeria, hezkuntza sexuala eta harreman sozialak gaitzat hartuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina