2016/12/12

Ezkutukoa ikusaraziz, baloratuz



Aste honetan, emakumeen ekarpen eta presentziaren inguruan jardun dugu. Zergatik? Emakumeen ekarpenak ikusezinak izatea historian zehar eman den eta oraindik ematen den fenomenoa delako. Patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan ematen da tamalez.

Historian zehar, zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterketa hori babestu izan dute. Horrela hainbat eskubide eta askatasun ukatuz. Ondorengoak dira patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beraien ekarpenak ikusezin bilakatzeko: androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzaren jabetza kentzea.


Beraz bada garaia emakumeen presentzia eta protagonismoa aldarrikatzeko. Ahalduntze prozesu horretan funtsezkoa da emakumeei beraien protagonismoa, autoritatea eta boterea aitortzea. 


Euskal emakume aitzindari bat aukeratzearen lana ez da erraza izan, milaka aukera daudelako, baina nire hautua Mailen Lujanbio izan da. Izan ere, bertsolaritza gizonezkoarekin lotu izan da, gure kultura tradizionalean, herriko taberna eta plazak gizabanakoz bete izan dira.

Debekuak debeku salbuespenak egon dira. Esaterako, ba omen zen XIX. mendean plazetan ibiltzen zen Joxepa izeneko hondarribiar bat bertsotan biziki ongi egiten zuena. Bestalde, 1853. urtetik aurrera Antoine d` Abbadiek lore-joko izenburupean ekimen ugari jarri zituen martxan, bat bateko bertso saioak zirela tarteko. 1895. urtean bertso txapelketa bat antolatu zen Ezpeletan, eta emakumezko bat suertatu zen garaile: Kanboko Marie Argain.
Maialen Lujanbio Zugastirekin itzuliz, 2009tik 2013 arte, bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, gaur egun txapeldun ordea delarik. Aipatzekoa da txapela lortu duen lehen emakumea dela. Hona hemen elkarrizketa batean berak jaurtiriko baieztapenak.
“Historikoki bere garrantzia baduela iruditzen zait emakume batek txapela irabazteak. ... Balore sinbolikoa badauka, horrek esan nahi duelako badaudela emakumeak eta, batek txapela jantzi duenerako, atzetik beste mordo bat badaudela. Esan daiteke nolabaiteko mugarri bat dela, tendentzia bat hausten duela”. 


Iazko ikastaro kideak egindako ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoarekin geratzen naiz:   http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/izendatzen-ez-dena-ez-da-existitzen.html   Lehenik eta behin, bere izenburuak arreta deitu zidalako irakurtzeaz gain; izendatzen ez dena ez da existitzen. Indar handia duten hitzak dira, gogorrak baina aldi berean errealitatearen isla direnak. Horrez gain, testuan aipatzen dituen Marcela Lagardaren hitzak ere gogora ekarriko nahiko nituzke, genero memoria.  

 Historiaren denbora luzeak gure bizitzen denbora laburrean egon behar du. Iragana deskubritzen ez badugu, emakumeen iragan politiko hori deskubritzen ez badugu, umezurtz egongo gara, feminista klasikoek aipatzen zuten bigarren mailako generoaren partaide izateak sortzen duen umezurtzaren zentzu horretan; bistatik kenduak, ezabatuak, isilduak, izan direlako, erreferenterik gabekoak, eta oraindik ere gu historia patriarkala ikasten ari gara”.


Aurreko guztia kontuan izanik, eremu hezitzailean aurrera eramateko erronka ugari begi bistatzen ditut:
  • ·         Emakumeen ekarpenak, bai historikoak zein gaur egungoak ezagutaraztea eta baloratzea.
  • ·         Emakumeek eginiko hainbat ekarpenen ezkutaketa lortzeko erabiltzen diren estrategiak identifikatzea eta azaleratzea (androzentrismoa, sexismoa eta ezagutzen jabetza kentzea). Gure ikasgela eta ikas materialen hausnarketa sakona egitea, estrategia horiek kontuan izanik.
  • ·         Emakumeak erreferente izatea ikasgelako egunerokotasunean.
  • ·         Komunitate osoaren inplikazioa eta elkarlana.

· 
  

Esteka interesgarriak: 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina