2016/04/17

Laster arte!


emakumeak borrokan bilaketarekin bat datozen irudiak













22 aste, ai ene!, ez da urte erdia ere, baina gai honekin urteetan aritu izan banintz bezala sentitzen dut, eta halaxe da, gaiak, urteak daramatza nire barnean, hau, lehendik hasitako prozesu baten jarraipena besterik ez da izan, eta batez ere jarraituko duen prozesu baten “garaia” izan da.

Garai GOGORRA, denbora asko eskaini behar izan diodalako nire bizitzan denborarik gutxien dudan une batean, EMANKORRA, aukera asko, eragiteko momentu eta arlo ezberdin ugari ikusarazi dizkidalako, eta neurri batean ETSIGARRIA ere izan den garai bat, aukerak bezain beste erronka aurkitu ditudalako eta zer egin handia dagoela ere ikusi dudalako.

Dena dela, doinuz triste xamarra den baina mezuan indar handia duen Berri Txarrak taldearen “Eskuak” abestiarekin oroituko dut garai eta gai hau.


Hainbat aldiz esan dugun bezala eduki ugari eta guztia prozesatzeko eta barneratzeko tarte gutxi!! Hori da oro har daukadan irudipen nagusia, baina badakit ni bezalaxe jende gehiago dagoela lan honetan eta gero eta gehiago izango garela, beraz... AURRERA!! EKIN LANARI ETA HEZKIDETZAREN BIDEAN TOPATUKO GARA!!