Hemen nago, bai, orain arte erakargarriak ez zaizkidan egin
sareetan “jausten”. Nork esango zidan 2016. urte hasieran!
Unibertsitateko ikasketak hasi nituenean zabaldu nuen
Facebook-eko kontu bat, baina hor dago erabat abandonatuta, zabaldu eta
berehala baztertu nuelako, ez niolako interes handirik ikusten. Are gehiago, aspertu
egin nintzen sare honetan hasi bezain laster. Gero lagun batzuk Instagram gora
eta Instagram behera hasi zirenean, berriro piztu zitzaidan sareei buruzko
kuriositatea, baina Facebook-in gertatu zitzaidan bezala, berehala aspertu nintzen
honekin ere.
2016ko udaran, matrikula egin ondoren, Ikastaro honek
bultzatuta eraman dut aurrera nire hirugarren hurbilketa, Twitterren ere arituz. Eta orain beste
ikuspegi batetik hausnartzen hasi naiz, lokalizatu ditut toki batzuk interen
handikoak izan daitezkeenak, eta nik uste nuena baino balio gehiago izan
dezatela pentsatzen hasi naiz. Ziberaktibismoa, adibidez, kontzeptu berria
niretzat, ikuspuntu interesgarria iruditu zait: sare sozialak eztabaidak
zabaltzeko, informazioa partekatzeko, elkartzen gaituzten ideien inguruko
proposamenak bateratzeko eta abar, agian abar luze bat.
Hala ere, oraingoz pauso motelak ematen ari naiz, patxadaz
hartu nahi dut gaia, poliki, nire burua piszinara bota gabe. Beste aldetik,
aurrean tokatu zaidan egoera honi etekina ere atera nahi nioke, agian hasieran
pentsatzen nuena baino askoz gehiago ikasi dezaket sare sozialetan murgilduz.
Ikusiko dugu ze inpresioarekin gelditzen naizen ikastaroa
bukatu ondoren.