2017/01/26

Curriculuma, aldaketa beharrean


Aste honetako gaia curriculuma da, eta horrek, curriculumaren inguruan hausnartzera eraman nau arlo ezberdinetan, nahiz eta magisteritza ikasi dudan, beti curriculumarekin lan egitea izan da egin beharrekoa, baina ez dugu aztertu curriculuma bera noiz sortu zen, zein aldaketa jasan dituen… baina nire iritziz, curriculuma oraingo gizarte aldakorrarekin identifikatzen ez den garai batekoa da, eta horregatik, berrikuntza bat egin beharko litzatekeela iruditzen zait.
Aste hontako hiru ideiei dagokienez:
Batetik, gure zientzia historikoki eta gaur egun ere androzentrista izan denez, arlo guztietan, hezkuntza, politika, zientzia, filosofia… gizonek beren mundua islatu dute jakintzetan, eta horrek dugun curriculuma kolokan jartzen du. Batetik, curriculumak eskoletera gizonen mundu ikuskera eramaten du. Bestetik, curriculuma alderdi politikoei lotua egoteak, atzetik dauden interes politikoak erakusten ditu, curriculumak nahi duzun gizartea erreproduzitzeko duen boterea agerian utziz.
Bestetik, curriculumak bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeagoak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua ulertuz.
Azkenik, eta orain aipatutako idea nagusiaren ildotik, beste metodologia eta material batzuekin lan egingo bagenu, haurrekin hizkuntza bera beste modu batera landuko bagenu, filosofiaz hitz egingo bagenu… beste balore batzuetan, kooperatiboagoak eta sozialagoak, heziko genituzkela iruditzen zait, pertsona bakoitza nolakoa den onartuz. Geroz eta gehiago dira gure inguruan eskola alternatiboak eta beraiek erabiltzen dituzten materialak genero roletatik ihes egiten dutela iruditzen zait.

Nire iritziz, historikoki mundua ikusteko modua oztopo handia izan da gaur egun curriculum ez inlkusibo bat zergaitik ez dugun ulertzeko. Ez dugu curriculum hezkidetzailea, ez baita hezkidetzailea izan idatzia izan den kontestua.
Lortu ditugun erronkei dagokienez, hezkuntza kapitalista zalantzan jartzea, eskola mistoa eta hezkidetzailea berberak ez direla ulertzea, ezberdintasunak zein eremutan erreproduzitzen diren identifikatzea eta horren aurrean antolatzen hasi eta  material zein eredu berrien alde egin eta sortzea izan dira niretzat aipagarrienak.
Hau guztia ezinbestekoa izan den arren, aldaketa prozesu bat baita, kontuan eduki behar dugu gizarte justuago batera bidean oraindik ere aurrera pauso asko ditugula emateko, baina aldi beran azpimarratzekoa da mugimendu hauek geroz eta babestuagoak  direla herritarrengandik. Beraz, egiteko bide asko dugun arren, bide onetik goazela esango nuke.
Amaitzeko hemen uzten dizuet lehengo ikasturteko kide baten lana, oso laburpen ona iruditu baitzait:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/baliabide-hezkidetzaileak-eskolan.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina