Aste honetako gaia curriculuma da, eta horrek,
curriculumaren inguruan hausnartzera eraman nau arlo ezberdinetan, nahiz eta
magisteritza ikasi dudan, beti curriculumarekin lan egitea izan da egin
beharrekoa, baina ez dugu aztertu curriculuma bera noiz sortu zen, zein
aldaketa jasan dituen… baina nire iritziz, curriculuma oraingo gizarte
aldakorrarekin identifikatzen ez den garai batekoa da, eta horregatik, berrikuntza
bat egin beharko litzatekeela iruditzen zait.
Aste hontako hiru ideiei dagokienez:
Batetik, gure zientzia historikoki
eta gaur egun ere androzentrista izan denez, arlo guztietan, hezkuntza,
politika, zientzia, filosofia… gizonek beren mundua islatu dute jakintzetan,
eta horrek dugun curriculuma kolokan jartzen du. Batetik, curriculumak
eskoletera gizonen mundu ikuskera eramaten du. Bestetik, curriculuma alderdi
politikoei lotua egoteak, atzetik dauden interes politikoak erakusten ditu,
curriculumak nahi duzun gizartea erreproduzitzeko duen boterea agerian utziz.
Bestetik, curriculumak bi helburu
argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea,
hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona
askeagoak, zoriontsuagoak, hobeagoak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela
iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua
ulertuz.
Azkenik, eta orain aipatutako
idea nagusiaren ildotik, beste metodologia eta material batzuekin lan egingo
bagenu, haurrekin hizkuntza bera beste modu batera landuko bagenu, filosofiaz
hitz egingo bagenu… beste balore batzuetan, kooperatiboagoak eta sozialagoak, heziko
genituzkela iruditzen zait, pertsona bakoitza nolakoa den onartuz. Geroz eta
gehiago dira gure inguruan eskola alternatiboak eta beraiek erabiltzen dituzten
materialak genero roletatik ihes egiten dutela iruditzen zait.
Nire iritziz, historikoki mundua
ikusteko modua oztopo handia izan da gaur egun curriculum ez inlkusibo bat
zergaitik ez dugun ulertzeko. Ez dugu curriculum hezkidetzailea, ez baita
hezkidetzailea izan idatzia izan den kontestua.
Lortu ditugun erronkei
dagokienez, hezkuntza kapitalista zalantzan jartzea, eskola mistoa eta
hezkidetzailea berberak ez direla ulertzea, ezberdintasunak zein eremutan
erreproduzitzen diren identifikatzea eta horren aurrean antolatzen hasi eta material zein eredu berrien alde egin eta
sortzea izan dira niretzat aipagarrienak.
Hau guztia ezinbestekoa izan den
arren, aldaketa prozesu bat baita, kontuan eduki behar dugu gizarte justuago
batera bidean oraindik ere aurrera pauso asko ditugula emateko, baina aldi
beran azpimarratzekoa da mugimendu hauek geroz eta babestuagoak direla herritarrengandik. Beraz, egiteko bide
asko dugun arren, bide onetik goazela esango nuke.
Amaitzeko hemen uzten dizuet lehengo
ikasturteko kide baten lana, oso laburpen ona iruditu baitzait:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/baliabide-hezkidetzaileak-eskolan.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina