2017/01/23

PARTAIDETZA PAREKIDEA

PARTAIDETZA PAREKIDEA
  



                           PAREKIDEA
    HEZKIDETZAILEA
                       SORTZAILEA
                    GAITASUNA
                         ARAUTUA
           ESKUBIDEA
                       ERALDATZAILEA
                                ELKAR-LANA
                            MOTIBATZAILEA
           ANITZA
                                  ANTOLAKETA








       Partaidetzaren esanahia Parte hartuz elkarteak honela definitzen du: “Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.

        


                                           

Parte hartzeak hainbat eskubide sustatu eta hainbat eginbehar eskatzen ditu eta parte hartzea indibiduala (modu pertsonalean egiten dena) edo kolektiboa (pertsona talde batek elkarrekin lan egiten du helburu komun batzuekin) izan daiteke. Bestalde, parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da eta garatzeko baldintza batzuk hartu behar ditugu kontuan (Equipo Claves-en arabera) :

1.- Parte hartzen jakitea: Hori gauzatzeko ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izatea.
2.- Parte hartu ahal izatea: Parte hartzean oinarritutako diagnostikoaren eta plangintzaren ikuspegietatik eraikitzeko, erabakiak hartzeko eta horiek kudeatzeko aukera emango duten foroak sortzea.
3.- Parte hartu nahi izatea: Motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra, …  pertsona bakoitzak dituen ideia , interesekin lotuta dago.

         Dena den, partaidetzan aritzeko eta partaidetza parekidea izateko sexu genero estereotipoek mugak jartzen dituzte hemen ere. Egia da azken urte hauetan emakumeen partaidetzak eremu ezberdinetan  gora egin duela baina oraindik partaidetza parekatua izateko estereotipo horiekin, sistemak ezartzen dituen rolekin apurtzea beharrezkoa da, emakumeen presentziaz eta ekarpenaz jabetzea, eremu publikoetan emakumeak bistaratzea, emakume-ereduak zabaltzea, … . Hala ere, parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da eta horretarako parte hartzen irakatsi, parte hartzeko aukerak eman eta parte hartzera motibatu egin behar da.






       

Nire ingurunera mugatuz, hau da , hezkuntza eremura, gure eskolan
Ikasleen Partaidetzarako Antolaketa sortu dugu. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeen artean honako hau dugu : Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta gizarte justuago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen gizabanako gisa bete-betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa”. Beraz, eskolari dagokio ikasleak partaidetzarako prestatzea, dagozkien eginkizunetan parte hartzeko behar dituzten modu eta mekanismoak eskainiz. Hori da hain zuzen, Ikasleen Partaidetzarako Antolaketarekin (IPA) lortu nahi duguna, dagozkion ardurak eskainiz, ikasleria eskolako bizitzaren eragile aktibo eta protagonista bilakatzea. Hau da, ikaslea, partaidetza aktiboa gara dezan hezitu behar dugu, betiere, bizi duen genero-sozializazioa kontuan hartuz eta honek inposatzen dituen arauak, genero estereotipoak apurtuz.








Iazko post hau aukeratu dut , euskarri eta baliabide ugari eta erabilgarriak eskaintzen dituelako :

         Eta azkenik ingurune hezitzailean erabiltzeko baliabide bat honako hau da aukeratu dut :

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina