Ikastaroaren
hasierako hitzak dira honakoak:
“Hezkidetza
dela-eta, etxeko lanak jarri dizkiot neure buruari. Egia esan,
gaiaren inguruan urrats gutxi eman ditugu ikastolan, eta
zuzendaritzatik irakasleoi ikastaroaren berri iritsi zitzaigunean,
lehendabizi gaitegia gainbegiratu nuen. Segituan konturatu nintzen
asko nuela ikasteko”.
Eta
bai ikasi ere. 3 hitzekin definitu beharko banu ikastaroa, honako
adjektiboak erabiliko nituzke: hezigarria,
sakona
eta ederra.
Zenbat gauza desikasteko, zenbat ikasteko! Zenbat buruhauste! Zenbat
gozamen! Asteburuetan aritu naiz lanean eta, egia esan, gogorra izan
da larunbat eta igande guztiak hipotekatuta
izatea; baina merezi izan du, bai horixe!
“Hezkidetzaren
alde egitean garrantzitsua da konplizitateak eta sinergiak biltzea”.
Eta
hori da egin duguna ikastolan. Hezkidetza taldea osatu dugu, eta
aurten aurrerapauso handiak eman ditugu. Hasieran aurreikusitako
helburuak gainditu egin ditugu, beraz, oso-oso harro gaude egindako
lanaz. Halere, egindakoa hasiera besterik ez da izan.
Ikastaroaren
2. jardueretako behaketak egiten gozatu dut gehien: “Usoa, aste
honetan, zer egingo dugu etikan? Dilemak landuko ditugu?
Mikromatxismoak antzeztuko ditugu? Bideoak ikusiko ditugu? Behaketak
egingo ditugu?”. Ikasleekin hurbileko errealitatea zuzenean
begiratzea eta hausnartzea plazera izan da.
Diozue
zuen asmoa izan dela hezkidetzaren inguruko hainbat gairen inguruan
inarrostea eta, oinarrizko gakoak argi utzi ondoren, sakontzeko
bideak eskaintzea. Bada, nigan behinik behin, bete-betean asmatu
duzue! Horrenbestez, 22 aste hasiera baino ez dira izan; gure artean
mugitu den guztia barneratzeko eta prozesatzeko 250 ordu baino
askozaz ere gehiago behar baitira.
Bide-lagun
izan zareten guztioi muxu bero bana.
Izan
untsa eta eskerrik asko bihotz-bihotzez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina