2017/10/22



HEZKI….ZER??????
Gai honen inguruan pentsatzerakoan hainbat gauza datorkit burura. Hasteko, zeinek asmatu du HEZKIDETZA hitza? Emakumea ala gizona izanda ere berdin zait, gai honek jasotzen dituen kontzeptu, ideiak, sentimenduak… ezin dira hain arrotza, arraroa eta pertsonalitate gutxiko hitz horrekin definitu.
Helduak galdu egiten gara, ez dago argi HEZKIDETZA hitzak zer esan nahi duen. Nire ustez, kontzeptua aldatu beharko zen. Gauzak argi eta garbi esan behar dira ezta?  Hitz horrek niretzako ez du inondik inora guztia jasotzen; are gehiago, niretzako konfusioa baino ez du sortarazten.
COEDUCACION Googlen idazterakoan honako hau azaltzen da “ Educación que se imparte juntamente a jóvenes de ambos sexos”.  Interneten ere gauzak ez omen daude argiago. Zaila da ganorazko zeozer topatzea.
Hezkidetza kontzeptua feminismoarekin lotura handia dauka. Baita hezkuntzak ere. Beraz, feminismoa eta eskolara bateratzea, lotzea, ekartzea zentzua dauka.
Datuak nahi duenarentzako estatistika, datu eta lan asko egin dira honen inguruan, eta beharrak ikusita erronka batzuk zehaztu dira.
Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.
●Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera ezaten, askatasuna eta aukera aniztasuna errespetatuz eta genero baldintzapenik gabe.
●Genero ikuspegia eskola porrotari aurre egiteko ekimenetan sartzea, eta hezkuntza jasotzeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta neska eta mutil guztiek hezkuntza sisteman jarraitutasuna izan dezaten bermatzea ere, ikasle guztien aniztasuna aintzat hartuta (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte mailakoa, funtzionala, sexuala, etab.)
Harreman afektibo sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
●Eskola komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Erronka hauek baino gehiago daude, eta ahal dugun moduan eta eskura ditugun estrategiak erabiliz praktikan jartzen saiatzen gara.
Bakoitzak bere betaurreko more propioak ditu jantzita, bakoitzak gauza ezberdinetan fijatzen da eta hori aldatzen saiatzen da.
Borroka honek mila begi, sentimendu, lan, irudimen, elkartasun….ditu. Eta zein ederra da ikustea denak norabide berdinera begira gaudela gure betaurreko moreak jantzita.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina