Ikasi eta desikasi
"Emakumeak emakume izate hutsagatik
"Emakumeak emakume izate hutsagatik
jasaten
dituzten tratu txar psikologikoak,
abusuak,
agresio fisikoak eta ustiapen sexualak dira"
Zoritxarrez ohikoa bihurtzen ari da ia egunero genero indarkeriaren
inguruko gertaera baten berri izatea gure bizitzan. Aipagarria azken
egunetako genero indarkeria interneten jarri eta honako hau
ateratzea: Baina zer ari da gertatzen? Genero indarkeriari buruzko urriko albisteak
Genero indarkeriaren erabilera bortizki errotua dago gure gizartean
eta datuak beldurgarriak dira:
Mundu mailan OME-ren arabera emakumeen %35ak
pairatzen dute biolentzia.
Europan, urte betean, 62 milioi emakumeetik
gora indarkeria mota ezberdinak sufritu zituzten.
Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016an ia 4000
emakumeek jasan zuten genero indarkeria.
Bizi dugun patriarkatua nagusi denetik emakume eta gizonen
arteko botere desberdintasuna, kultura eta natura dikotomiaren
barruan oinarritu da eta hori irakatsi nahi izan digute. Baina argi
jakin beharra dago, hori ez dela horrela. Botere desberdintasuna ez
dela naturalki ezta biologikoki sortua; gure hazkuntzan zehar
eraiki eta ikasi egiten dugula baizik. Hori horrela, Josebe
Iturriozek azaltzen digu argi eta garbi: "hipokresia handia
dago; izan ere gizarteak berak ekoizten du banaketa hori eta gero
salatu egiten du gizarteak ekoiztutako hori, bortxaketak edo
erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei
indarkeria erabiltzen, ez naturak".
Gure egunerokotasunean kontuan izan behar dugu, genero indarkeria
ikasia dela eta jendarteratzen garenean mezulari asko ditugula
inguruan: familia, eskola, aisialdia, telebista, hedabideak,
sinesmenak... Baina askotan ez gara horretaz konturatzen, arreta
handiagoa jarri behar dugu haurrekin gaudenean zer esaten dugun, nola
jokatzen dugun, zer jartzen dugun telebistan...
Horrez
gain, indarkeriaren barruan aurki ditzakegun indarkeria
mota ezberdinak asko
dira. Askotan ez gara kontziente, edo ni ez nintzen guztiz
kontziente, zenbat mota desberdin dauden.
Normalean
eraso fisikoak,
psikologikoak
edota sexualak izaten
dira lehenak identifikatzen ditugunak, eta askotan horiei bakarrik
erreparatzen diogu. Baina
kontuan izan behar dugu, ekonomikoa,
egiturazkoa eta
sinbolikoak
ere eragin zuzena dutela. Azken hauetatik, indarkeria
sinbolikoa azpimarratu
nahiko nuke, izan ere oharkabean azkarren pasatzen den indarkeria
dela iruditzen baitzait. Indarkeria sinbolikoaren inguruan
informazioa bilatzen ari nintzela, oso ipuin interesgarria aurkitu
dut eta bertan indarkeria
mota honen nondik norako batzuk erakusten dizkigu. Ipuinaren
izenburua, El
Maltrato "sutil"
da, uste dut izenburuak berak asko esaten duela.
Gai honen inguruan geroz eta
kontzientzia handiagoa hartzen ari da gizartea eta zenbait musikarien
letran ere ikus daiteke. Euskal Herrian ere ez gera atzean geratzen
eta genero indarkeriaren
kontrako
abestiak ere aurki ditzakegu.
Horren adibideetako bat Sorkun taldearen "Gizaki hauskorra"
abestia da:
Aurreko urteetako zenbait post begiratzen aritu naiz eta horietako bi
gustatu zaizkit, bata Aurora Azkuerena eta bestea Maiterena.
Aurorarenetik "Egun on Printzesa" laburmetraia aipatu
nahiko nuke. Maitasun erromantikoa lantzeko bideo egokia irudi
baitzait ikasleekin. Bertan ematen eta ikusten diren egoerak
errealitatearekin bat datozenak dira gazte eta ez hain gazteen artean
eta ahalik eta azkarren landu behar direnak. Bestetik, Maitek
indarkeriaren guruan egiten duen hausnarketa asko gustatu zait eta
bertan atxikita dituen bideo eta abestiak erabilgarriak suertatu
zaizkit.
Amaitzeko, hezkuntzak zer egin handia dauka genero indarkeria
lantzeko orduan. Txikitatik hazi-hezi behar ditugu txikiak
berdintasunean, eta horretarako patriarkatuarekin amaitu behar dugu.
Min handia egiten ari zaigu gizartean eta hezkidetzaren helburua
eskolaren laguntzaz horiei aurre egitea da. Horretarako ezinbestekoa
da eskolak konfiantzazkoak eta segurtasun handiko espazio bihurtzea;
eta eskolek bertan eraso sexistarik ez onartzea eta kanpoan
gertatutako egoerei beharrezko arreta eta zaintza eskaintzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina