ANESTESIARIK EZ!! GENERO INDARKERIAK BETE BETEAN
EMATEN DIGU!!
Genero
indarkeriaren inguruko albiste mordoek anestesiatzen gaituzte… jakin badakigu genero
indarkeria hortxe dagoela,… baina horenbeste gertaerei aurre egiteko… ez
sufritzeko ez sentitzeko… anestesiatzen gara… Eta anestesiaturik gaudenez,
ekimen gutxi ematen dira genero indarkeriaren kontra… “Batzuei gertatzen omen zaie…”
Horrelakoren bat, gertu izan arte…
Nire
hezkuntz eremua hezkidetzailetzat badut ere, indarkeriaren aurkako sustapenak
ez ditu egiten. Zeharka lantzen den gai bada ere, gaiari ez zaio, behar duen
garrantzia ematen. Eta hori hain zuzen ere, izango litzateke erronka nagusiena.
EAEn gutxienez ematen diren emakumeengako erasoak salatzeko atsedenaldian,
irakaslego osoa eta ikasleen elkartaratzea egingo balitz ikastetxe guztietan,
pil pilean egongo zen gaia litzateke, ez genuke arruntatzat hartuko… Ikasleen
egunerokotasunean, garrantzitsua den gai bat dela, barneratuko zuten…
Gaur eguneko
jendartean, oraindik ere emakume izateagatik, horregaitik soilik, persona bat
erahila izan daitekeela pentsatzen dudanean… Oilo azala jartzen zait eta
zirrara batek gorputza zeharkatzen nau… Beste garai batean nagoela ematen du, ku
kux klan -en garai hura… etortzen zait burura… eta sinesgaitza iruditzen zait…
Genero
indarkeria izeneko gai honetan, azaltzen diren datuak suntsitzaileak dira, eta zerrendatzen
direnean emakumeen aurkako indarkeriak (sinbolikoa, psikologikoa,ekonomikoa,
mikromatxismoa, fisikoa eta sexuala) emakume guztiok pairatu izan dugula indarkeria
azpimarratu dezaket, eta ez baten soilik, horietakoren bat, ziur behin baino
gehiagotan sufritu izan ditugula. Horrelakoak nabarmentzeak, hotzikarak sorrerazten dizkit.
EMAKUME GUZTIOK!!!
Aste
honetan, beste hainbatetan antzerakoak suertatu diren bezala, EAEn emakume
gazte bat loturik eta mozaldatuta agertu da; Madrilen hamasei urteko neska bat
erahila izan da bere logelan bertan… Albisteak ez dute duda izpirik uzten
sartzen, hementxe dauzkagu adibide ezberdinak, non azalarazten diren
emakumeenganako indarkeria…
Ageriko
adibideak dira… baina milioka pairatzen ditugu egunero, iragarkien sexismoa, indarkeri
ekonomikoa (ez soilik familia barruan eman daitekeena, lan baldintza
kaxkarrenak eta soldata baxuenak emakumezkoenak dira…), indarkeri
estrukturala (tratu txarrak jasan
dituzten emakumeak gainera erruduntzat jotzen denean), indarkeri ideologikoa
(atera dituzten legeak, bai zaintza parteakatuaren inguruan bai alokairuzko
sabelen aldeko ekimenak adibidez) ,
azken hau indarkeri sinbolikoa bilakatuz era berean…
Hurrengo
bideoak, higuingarriak direla ohartarazten dizuet…
Eta bi bideo
diren arren, bien artean lotura dago…
Aurreko
ikasturteko post bat aukeratzekotan Maiterena
aukeratzen dut. Guztiz bat egiten dut, eta Irantzu Varelaren bideoa brutala da.
Datuz gainezka, indarkeri sinbolikoaren analisia ezinhobea eginez, umorez,
matxismoa larru gorritan utziz…
Bukatzeko,
honako kanta hau, kateak
deuseztu, apurtzera… animatzen duena… Aldarrikatzen duen moduan “bizitza bukatzen dela, ametsak xahutu egiten
direla…”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina