2017/11/27

Etapaz etapa, helmugarantz goaz!




Eskola hezkidetzaileranzko bidean berdintasunari erreferentzia egiten dioten lege, artikuluak, etapa bat amaitzen denean egoten diren pankarta edo ikurren antzerakoak dira. Ez da erraza izan, pankarta horiek bere lekuan jartzean, historian zehar duela oso gutxi arte emakumeek ez baitute, legelari edo politikari izateko aukerarik izan eta ezin dugu aipatu gabe utzi gaur egun ere, gizonezkoak direla nagusi goi karguetan. Ondorengo bideoak, modu grafikoan adierazten digu ideia hau.


Etapetako, pankartetara itzuliz, idatzita eta finko gelditzen da hortik batzuk igaro direla edo igaroko direla. Bidea markatuta dago. Beraz, lorpenak badira baina ez gara helmugara iritsi. Oraindik atzean gelditu den jende ugari bada,  aldapan gora nekez doazenak, hasi gabe daudenak, atzera begira dabiltzanak, bidetik ateratzen direnak, edo beste bideetan galtzea nahiago dutenak hau denbora galtze hutsa dela pentsatuz, pixkanaka baina oso mantso doazenak ere badira tipi tapa baina gelditu gabe…  Urrun dauden arren, guztiek ikus dezakete zerbait koloretsua zintzilik dagoela nahiz eta praktikan beraiek oraindik ez duten etapa horretatik igarotzeko asmorik ere.Baina, ikusi gaituzte eta entzun gaituzte.

Berdintasun legediek horretarako balio dutela esango nuke, itzalpean borrokan aritu diren feministen ahotsak entzuteko. Izan ere, ez dugu ahaztu behar feminismoaren urte luzeetako borrokari esker lortu dela, bide bat marraztea eta hau eraikitzea harriz harri. Horixe gogorarazten zien Sofía Castañónek Emakumearen aurkako indarkeariaren kontrako estatu paktua eztabaidatzen zuten bitartean.

Lortu dute bide hori nola egin azaltzea, nora iritsi nahi duten erabakitzea eta nola egin pentsatzea, baina itzalpean.  Hori ezin dugu ezkutatu.Klittok itzulitako artikulu baten amaieran, De Migelen zita hau jasotzen da: “Parlamentuetan ordezkaritzarik ez izatea, enpresetako goi karguetan ez egotea, genero indarkeria egotea, edo emakumea zaintzen arduradun izatea, ez dira arazo naturalak: opresioa jabe izan den historia batetik gatoz, eta gai hori berreskuratu eta ezagutu behar dugu”.Horrela beraz, legeek zerbait ikusaraztea lortu badute ere, oraindik ere, bada zer erakutsia.

Marian Morenori egiten dioten elkarrizketa batean berdintasunera bidean ea egungo hezkuntza non aurkitzen den galdetzen diote. Ilegala da erantzuten du. Hau da, bai legeak badira baina ez dira leku guztietan betetzen No cumplimos con las leyes que nos obligan a llevar la igualdad de manera sistemática y global a las aulas. No hay voluntad política”  Legeak idazteak bidearen etapa berri bat lortzea esan nahi badu ere, lege hauek betetzea litzateke hurrengoa eta oraingoz bidean jarraitzen dugu.

Bide honetan, legedi edo artikulu bat aipatzekotan Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Legearen 28. artikulua aipatuko nuke:

Hezkuntza-politika publikoek bultzatu beharreko hezkuntza-ereduek, betiere, helburu hauek izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria-mota oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.

Gure ikastetxeen hezkuntza eredua deskribatu beharko luke, gainontzean ikastetxe ilegalak ditugula esan beharko genuke. Aurrerantz bagoaz ere, oraindik ere ez da emakume eta gizonen benetako parekidetasuna bultzatzen curriculum, antolakuntza eta ikastetxeetan. Irakaslearen edo ikastetxearen baitan gelditzen da, gai hauek landu edo ez erabakitzea. Noski badira, bide honetan burubelarri dabiltzan ikastetxeak eta horren adibidea iazko ikastarokideen artean hautatu dudan, Maite S.k bere sarreran aurkezten digun bideoa.   

Eskola hezkidetzaile eta parekidetasunaren bidean, bi erroka nagusi aipatuko nituzke:

  • Legeetan idatziz agertu diren betebeharrak, errealitatean praktikan jartzen hasi beharko ginateke. Ikastetxe ilegalak baztertu eta  ikastetxe hezkidetzaileak izan ditzagun. Ikastetxe mailako erabaki diren heinean, bertako ikas komunitate osoari, hau betetzearen eta gure ikasle, seme- alabak parekidetasunean hezteak duen garrantziaz ohartarazi behar ditugu.

  • Horretarako bigarren erronkari heltzea garrantzitsua da, irakasle zein ikas komunitatean lanean dihardugun heldu orok gai hauen gaineko formakuntza jaso beharko lukete, ez aukerazkoa, derrigorrezko bilakatuz. Eta formakuntzatik, praktikarako saltoa eman behar genuke. Beste legeak betetzen ditugun gisara, berdintasun legeak ere bete ditzagun.

Amaitzeko, Marian Morenori lapurtuko dizkiot hitzak lo que tenemos es un barniz de igualdad, un espejismo. esaten du, hau da, legeak betearazten ez diren bitartean helmugara ezin gara heldu.


Jarrai dezagun bidea egiten!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina