2017/11/27

EZ DAGO JUSTIZIARIK LEGEAK BETETZEN EZ BADIRA




Gaiari buruz irakurri ostean, gogoeta hau etorri zait burura: legeetan badauka hezkidetzak lekua, berdintasunak ere, baina lege horiek diotena paperean geratzen da. Justiziak eta orokorrean gizarteak dituen baliabide guztiak erabiltzen ez dituenaren sentsazioa geratu zait. Badakit aldaketa prozesu guztiak geldoak izaten direla, baina lege hauetako batzuek hamarkada bat baino gehiago dituztela jakiteak, eta oraindik panorama zelan dagoen ikusteak… inpotentzia pixkat sorrarazi didate. “Iragarki sexistak debekatuta egongo dira”; “debeku da pertsonen sexuan oinarritzen den bereizkeria oro, zuzenekoa zein zeharkakoa, edozein delarik ere hartarako erabilitako era”. Oraindik emakumeok gizonek baino %25 gutxiago batezbeste kobratzen dugu… non geratzen da lege horien aplikazioa?



2000.urtean onartu zen Euskadin berdintasunaren legearen lege proiektua, eta 2005.urtean legea, bideo honetan ikus daitekeen bezala. Diskurtsoa asko aldatu al da?



2014.urtean Espainiako estatuan genero biolentziari buruzko legean egin ziren hobekuntzei buruz Irantzu Varela-ren bideo kritiko hau. Aldaketa txikiak eta funts gutxikoak.






Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/las-leyes-son-como-las-mujeres-estan_27.html  kargu publiko batzuek egindako astakeriak aipatzen dituelako, eta bere hausnarketa gustatu zaidalako.


Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005ko otsailaren 18a) dio: 

29. artikulua.– Curriculuma.

1.– Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatuko ditu, eta jarraian aipatzen diren hezkidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila ezberdinetako jakintza-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta garapenean:
a) Emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritzi, estereotipo eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.
b) Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratzea; horretarako, eta irakasten diren edukiak berrikusiko dira eta, hala dagokionean, zuzendu.
c) Beharrezko ezagutzak sartzea, neska-mutil ikasleek, etxeko lanak eta pertsonak zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizan eta erantzukizunen ardura har dezaten.
d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
e) Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea; horretarako, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak erakutsiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeek eta gizonek eskubide eta aukeren aldetik duten berdintasunaren errespetuan oinarritzen diren bizikidetza-ereduak ere.

2.– Era berean, Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du hezkuntza-maila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, eta eguneroko bizitzari buruzko eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila guztietan. Eduki eta aldiotan, honakoekin zerikusia duten alderdi eta edukiak integratuko dira: etxearekin, pertsonen zainketarekin, harreman pertsonalen funtzionamendua ezagutzearekin, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta sexuen berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuan oinarritzen diren bizikidetza-ereduak ikastearekin.

Artikulu hau hautatu dut, hasieran esan dudan bezala, hemen idatzita dauden egiteko horiek ezin egokiagoak direlako, baina errealitatean ez dela nahikoa egiten uste dudalako. Emakumeen ekarpenak ageri al dira gaur egungo ikasleen liburuetan? Lehen baino gehiago suposatzen dut baietz, baina nahikoa? Eta zentro guztietan? Nire ustez esku hartzea askoz handiagoa izan beharko litzateke… legea eskuan hartuta gainera.

Hezkidetzari buruzko legediari esker lehen existitzen ez zena azaleratzea lortu da, eta errealitate hori aldatzeko tresna bat izatea. Pikara Magazine-ko artikulu honetan http://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=eu&let=e&ter=emakumeen-giza-eskubideak irakurri daiteke tresna horietako bati buruz. 1979ko Emakumearen Aurkako Bereizkeria Mota Guztiak Ezabatzeko Hitzarmena-ri buruz (CEDAW), Emakumeen Giza Eskubideei dagokienez, nazioarteko zuzenbide tresnarik lotesleena, hain zuzen ere.

Berdintasun errealaren bidean dauden bi erronka nagusiak, eskura ditugun tresnak (legeak) ezagutzea da eta, horrekin lotuta, horri buruzko formakuntza jasotzea. Zer dagoen jakiteko eta aplikatu daitezen lortzeko.

Bukatzeko, 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina