2017/11/27

HAMAIKA ARAU, HAMAIKA MEZU, HAMAIKA JOERA

Hamaika aldiz entzun izan dugu hezkuntzari dagokionez berdintasunera bidean  ia guztia egina dagoela. Eskolak parekideak direla, eta irakasleek berdintasunean oinarrituz hezten dituztela ikasleak.  Hori horrela dela uste dute hainbatek, bai gurasoek, bai irakasleek, bai herritarrek.  Mezu horretan sinesten badugu, nola egingo dugu bada aurrera?
Oraindik asko dugu egiteko. Eta lehendabiziko lana aurrez aipaturiko sinesmena dutenei begiak zabaltzea da. Egin dugu bidea bai, baina oraindik ere gauza asko ditugu egiteko, bai haurren onurarako, bai gurasoen onurarako eta bai herriaren onurarako.
Naiz eta hezkuntza informalean nabilen lanean, hezkuntza formalerako ikasketak ditut eginak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkunztako ikasketak ditut eta nire formakuntza osoan zehar ez didate gai honi buruzko araudirik irakurriarazi. Irakurri dudana nire kasa irakurri dut.  Nire aburuz,  hainbat unibertsitateko irakaslek zein hainbat haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako irakaslek ez dute araudi hauen berririk. Zehatzako esanda, esistentziaren berri badute bai, baina barneko edukiak ez dituzte barneratuta, ez dute interes berezirik jarri horretan. Arazoa hemen dago: uste dut herritar askok uste dugula hezkidetzan hezten ditugula haurrak, berdintasunean hezten digutula, baina ez gara jabetzen inguruan ditugun hamaika pintzeladatxo matxistek eta mikromatxismo horiek ezjakintasunean bizi eta transmititzen jarraitzen dugu. Hori horrela,  ez goaz bide oberenetik. Betaurreko moreak jantzi eta berriro ekin beharko genioke araudia birpasatu eta haurrak hezteari.


Dena den araudiak sortzen duan arazoa bere interpretazioarena da. Arauak dioena modu batera edo bestera ulertu nezake, edo eta esaten duena modu batean edo bestean aurrera eraman genezake. Eta horrek ikaragarri baldintzaten du arauak dioena, eta ondoren egiten duguna. Nortasunarekin zerikusia du honek ere, pertsonak gara, eta gure izateko eratik abiatuta sortzen digugu honelako ekintzak.  Feministak bagara, errazagoa izango da ekintza hezkidetzaileak burutzea. Beraz eskola hezkide bat nahi badugu, langile feministak beharko ditugu, eta horrela berdintasunean hezitako herria sortuko dugu. Baina lan zaila da, batasun handia behar da. Dena den ekinez eta gogoz lor daiteke.

Aurreko ikasturteetako post bat aukeratzen hasita, Maiteren posta aukeratuko nuke. Post osoa izateaz gain, Mari Jose Urruzolaren  “reflexiones para profesionales de la enseƱanza” bideoa oso esanguratsua iruditu zaidalako.

Honako proiektua uzten dizuet interesgune bezala, nik ikasi nuen ikastola gaur egun ikastolen elkartean hain ezaguna egin den “konfiantzaren pedagogian” aurreratuena dihoanen artean dago, eta hemen ikus daiteke Haur Hezkuntzako “kimu” proiektuaren azalpena. Beste hainbat proiektu ere ikusgai daude, kimurekin batera hizkuntza proiektua etab. martxan baitaude. Dena den harrigarria egin zait, inon ez da hezkidetzari edo berdintasunari  buruz ezer aipatzen, eta oso adierazgarria iruditu zait ezaugarri hori. Aurrera bagoaz..zertan goaz bada aurrera? http://azpeitikoikastola.eus/eu/node/68

Oraindik ere zer egiteko asko dago, baina orain arte egin den guztia hezkidetzari esker egin dela esango nuke. Legean eman diren aurrerapenei esker heldu gara gauden tokira. Esan bezala, oraindik ere badira hamaika erronka gure bidean, tartean honako hauek:

-Hezkidetza plana ebaluatu, egoerak aztertu, aldaketak neurtu, eta hobetzen jarraitzeko proposamenak egin.
-Hezkuntza komunitatearen (guraso, irakasle,etab.) formakuntza, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta konpromisoa. Norbanako oro heztean baitago gakoa. Banan banako mezutik eraikiko dugu bidea. Geuk izan behar dugu geure buruaren jabe lehendabizi, geuk sailkatu behar ditugu gizarteak ematen dizkigun mezuak, eta ondoren horietatik zein zabaldu nahi ditugun hautatu.
Ikusi jarraian kalean aurki ditzakegun mezuen ereduak: Eskaparate berean ikus ditzakegun ereduak dira honakoak:





Oso mezu borrosoak dira. Haurrak neska eta mutil direla ongi markatuak daude, neskatoak lazoarekin eta arrosaz jantzita eta mutilak urdinez eta lazorik gabe. Agertzen diren ia bikote guztiak heterosexualak dira, baina tartean ageri zaigu bikote homosexual bat ere. Oso mezu nahasgarriak topatu ditut aste honetan okindegi honetan; eta horrelako egoerak zuzendu beharra ikusten dut egungo gizartean. Hauek dira ohiko akatsak, oharkabeak pasatzen ditugun egoera matxistak. Eta horiek behatzen ikastea da erronka nagusia. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina