2017/11/28

Legediaren inguruan hausnartzen



Nire gogoeta pertsonala prezi bidez egin dut:




Horrez gain, pasa den ostuiraleak egin genuen ekitaldiaren inguruko bideoa konpartitu nahiko nuke zuekin


Aurreko ediziotako posten artean, Maite A. S. -rena hautatu dut, eta bertan bereziki berak partekatutakoa argiako artikulua aipatu nahiko nuke.


lege edo xehedapena esanguratsuen artean asko daude, baina bat hautatzearren 2004. Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea  hautatu dut, eta Lege horren barruan 6. artikulua izugarri gustatu zait:
“Hezkuntza-administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute”



Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatu ditu, eta horren adierazle dira plazaratu diren lege andanak. Ezinbesteko da hezkidetza egungo hezkuntzaren erdian ipintzea horrela soilik lortuko baitugu eskola mistoa eskola hezkidetzaile izatea; horrela ahalbidetuko gaita egungo jendartea ere hezkitzetzaile izatea. Eta horretarako hona hemen niri eta hezitzaile guztiei ipintzen dizkiedan erronkak:



  • Irakaskuntzako materialak hezkidetza ikuspuntutik aztertu behar ditugu, eta sexismoa bultzaten duten horiek bazterrean utzi edo eraldatu.
  • Irakasle guztien prestakuntza ezinbestekoa da, ez nahikoa klaustroko bizpahiru irakasle formatzearekin. Bi unibertsitatez kanpoko ikastetxe zein unibertsitatkoa irakasleak formakuntza jaso behar dute. Hezkidetza esku hartzen ikastaroa edo antzekoak guztiok egitea oso ezinbesteko da eskola hezkidetzailea lortu nahi badugu, mota honetako ikastarek betaurreko moreak ipintzera bultzatzen gaituzte-eta. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina