Marko legala, egon badago… Baina, martxan jartzeko dirua
behar da, agintarien konpromisoa, Berdintasunean formakuntza, Hezkidetzaren
aldeko apustua ,… Urte gutxi batzuetatik hona, nire ustez iruditegi sinbolikoa
aldatzen joan da, gutxika bada ere, azken urteotako aurrerapausua, zentzu
honetan handia izan delakoan nago.
Bestalde, patriarkatuak beste era batera ere mugitzen da, ez
da geldirik so geratzen… eta batzutan berdintasuna aintzat hartuta, emakumearen
kalterako neurriak, edo patriarkatuaren bide berriak gauzatu egin dira, hala
nola, alokairuzko sabelak, zaintza partekatua… Beraz, berdintasunaren izenean… hainbat
oztopo berriak jarri dizkigute bidean…
Irudi hauek, nire hausnarketarekin bat egiten dute. Atzerapausurik,
ez suertatzeko, BERDINTASUNA helburu izan behar dugu… Eta benetan sinisten
dugularen seinale, aurrekontuetan ikusten da…
Aurreko ikasturteetako posten artean, oraingoan Leirerena
aukeratzen dut. Hezkidetzaren marko legalean sakontzen baitu.
Hezkuntzari
Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a), beste batzuen artean printzipio
hau dauka jarraibide (1.art), l) Eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren
garapena, eta
gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena”.
Beraz, ildo
honetatik jarraituta, lortu nahi den helburua, “Emakumeen eta gizonen arteko
eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasuneraginkorra sustatzea, dauden
desberdintasunak kritikoki aztertzea eta balioestea” da.
Helburu
bezala, argi dago ondo dagoela… baina jendartean eta empresa munduan aldaketak
ere eman behar dira… Nire garaiko neska mekaniko bat ezagutzen dut… eta mekanika
munduan ez du inoiz lanik egin… Beraz, helburua gauzatzeko, hezkuntza munduan
egin daitekeenaz gain, zeozer gehiago ere beharrezkoa da…
Gaur egun dagoen legediarekin gutxienez, babesa lortu dela uste
dut. Egungo legediagatik ez balitz izango, “La Manada” kalean egongo litzateke
dudarik gabe. Hortaz aurrerapausua nabarmena da. Bestalde, eman behar diren bi
erronkak, orain arte garbi utzi dudan lez, batetik konpromiso politikoa,
legedia aurrera eramateko dirua behar da, eta aurrekontuetan ikusten da benetan
“Berdintasuna” helburua den ala ez. Bestetik, Hezkuntza… Eta horretarako ere
dirua behar da eta, noski, formakuntza. Berdintasuna, hezkuntzaren etorkizuneko
erronka da… Curriculumean, ildo horretatik doazen aldaketak eman behar dira,
neurri batzuk hartu behar dira, DBH edota batxilerren irakasgairen bat,…
Bukatzeko, kanta bat…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina