Historiaren eraikuntzan eta gizarteen garapenean emakumeek funtzio garrantzitsua bete izan dute, nahiz eta patriarkatua indarrean dagoen kultura guztietan emakumeen protagonismoa eta ekarpenak ikusezin bihurtu.
Zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria babestu izan dute urte luzez. Naturalismoaren izenean hasi, androzentrismoaz lagunduta, sexismoa iraunkortuz, zein ezagutzaren jabetza kenduz, emakumeak baztertu eta bere presentzia gutxiesteko mekanismoak erabili dira.
Horregatik, historiaren berrirakurketa egitea ezinbestekoa dugu, izan ere, genero ikuspegiak beste historia bat idaztea eskatzen du. Garai bateko emakumeen protagonismoa berreskuratzeaz gain, eremu pribatuaren garrantzia eta horretan emakumeen lana ikertu eta azalaraztea premiazkoa baita.
Carmen Rodriguez-ek "Memoriaren ablazioaz" hitzegiten du eta horregatik da hain garrantzitsua emakumeen protagonismoa. Protagonista izateak, identitatea, autoritatea eta boterea garatuko dituelako, alegia, ahalduntzea erraztu eta posible egingo duelako. Aurreko edizioetako post honetan ere, ideia honen garrantziaz mintzo da "Maisazoe" eta horregatik gogora ekarri nahi izan dut.
Artemisia Gentileschi ezagutzera eman nahiko nuke gaur. Emakume artista hau, Florentziako Arte Ederren Akademian sartzen lehena izan zen. Erroman jaioa 1593.urtean, lau neba-arrebetako nagusiena eta emakume bakarra izan zen. Bere aitaren eskutik hasi zen sortzaile lanetan eta Caravaggioren, naturalismo, dramatismo eta kontraste kromatikoen eragina izan zuen.
XVII. mende hasieran, Erroman, hobekuntza eta berrestrukturazio proiektu ugari martxan jarri ziren eta horregatik artista aunitz bertara joan ziren lan bila. Horietako bat, Agostino Tassi izan zen. Artemisiaren aitarekin batera margolan batzuk egiteko kontratatua izan zen eta aitaren laguntasuna probestuz, etxean sartu eta Artemisia bortxatu egin zuen. 18 urte zituen Artemisiak bortxatua izan zenean. Urte bete beranduago, nahikoa indarra bilduta, bortxaketa salatu zuen. Hala ere, garaiko iritzi publikoak, errezeloz hartu zuen eta bortxaketa hori jasan ez zuela epaitzeaz gain, baimendutako harremana izan zela argudiatu zuen. Parentesi bat egin nahiko nuke, egun denon ahotan dagoen Iruñeko San Ferminetako bortxaketa gogora ekartzeko eta paralelismo bat burutzeko. Deitoragarria erabat, egun oraindik ere horrelako argudioak erabiltzen direla ikustea.
Emakume artista honen obrara bueltatuz, Gentileschi-k, bere erasotzaile izandakoak espetxe kondena jaso ez zuela pairatzeaz gain, garaiko mundu artistikoaren indiferentzia eta arbuioa ere jaso zuen emakume izate hutsagatik. Bere artelan ugari beste gizon artistei egotzi zitzaizkien, bere aita kasu, eta mendeetan zehar artearen historian merezi duen lekua ez zaio egin.
Baina jakina da, Artemisiak bere artelanetan emakume indartsu eta sufrituak isladatu zituela. Heroiak, gerlariak, biktimak... finean, mitologiako pertsonaia femeninoak, emakume berriaren prespektiba zutenak. Bere lanaren indarra, tradiziozko paperak iraultzean datza. Jarraian bere obraren parte diren adibideak agertzen dira.
1670.urtean, 17 urte zituelarik "Susana eta agureak" margotu zituen. artelan honek emakume gazte batek bainua hartzen zuen bitartean, gizon zahar biren sexu harremanetarako "proposamena" irudikatzen du. Gazteak uko egin zuen eta zaharrek salatu zuten lapidaziora kondenatuz.
Emakume artistekin jarraituz, gogora ekarri nahiko nuke ere, Guerrilla Girls-en mugimendu ekintzailea. 1985ean AEBetan sortu zen Guerrilla Girls mugimendua, New Yorkeko Moma Arte Modernoko Museoak antolatutako erakusketa batean, hain zuzen. Hango atarian tximino mozorroa jantzita bildutako ehunka emakumeek salaketa garbia zuten museoari eta munduari azaltzeko: emakumeen lekua aldarrikatzea. 163 sortzaile bildu zituen nazioarteko erakusketa hartan, emakumezkoak 13 besterik ez baitziren.

1612-1613.urte bitartean "Judith Holofernesi burua mozten" margotu zuen. Bere artelanik ospetsuena da. Judithek, bere mirabearen laguntzaz burua mozten dio. Holofernes jeneral etsaia, Judithen atzetik ibilitakoa zen. Mozkor zegoela probestuz hiltzen du. Errenazimenduko artista ugarik irudi hau margotu bazuten ere, Artemisiaren eskuetan, gizonen gaineko emakumeen garaipenaren kutsua hartu zuen artelan honek.
XX.mendearen erdialdean Artemisia Gentileschi-ren artea kritikoen artean estimatu eta balioesten hasi zen, eta horrekin batera bere izena eta izana preziatzen. Baina batez ere, 70. hamarkadan, mugimendu feministak, indarkeria matxistaren sinbolo bilakatu zuenean berpiztu egin zen bere lana. Bere bizitzaren inguruan filme bat osatu delarik.
Emakume artistekin jarraituz, gogora ekarri nahiko nuke ere, Guerrilla Girls-en mugimendu ekintzailea. 1985ean AEBetan sortu zen Guerrilla Girls mugimendua, New Yorkeko Moma Arte Modernoko Museoak antolatutako erakusketa batean, hain zuzen. Hango atarian tximino mozorroa jantzita bildutako ehunka emakumeek salaketa garbia zuten museoari eta munduari azaltzeko: emakumeen lekua aldarrikatzea. 163 sortzaile bildu zituen nazioarteko erakusketa hartan, emakumezkoak 13 besterik ez baitziren.
Guerrilla Girls mugimenduak Artean ohikoa den egia deseroso bat erakusten du. Tximino maskarak eraman ohi dituen gerrilla feministak estetika eta politika elkarri loturik joan daitezkeela erakusten du, Argia-ren artikulo honetan azaltzen denez. Emakume sortzaileek osatutako taldea da, eta aurpegia estaltzen dute, euren ekintza estetikoak eraginkorragoak izango direlakoan. Salatzeko modu asko dago, eta emakumeona Artean kokatzen da. Sortzaileak izanik soberan dute irudimena. Ekintza politikoak eta ekintza estetikoak bat datozela edo etorri daitezkeela erakustea dute helburu. Hona hemen, beraien ekintzailetzaren inguruko dokumentala.
Gauzak honela, eremu hezitzaileetan eta jendartean emakumeen protagonismoa lantzeko hezkidetza dugu baliabiderik eraginkorrena. Hortaz, premiazkoak dira honako erronkak burutzea:
- Erreferentziazko emakume esanguratsuak gogora ekartzea eta beraien lanari merezi duen errekonozimendua eta lekua ematea.
- Curriculumean eta testu liburuetan emakumeen presentzia gizonezkoenarekin alderatzea.
- Egungo eta etorkizuneko emakumeak ahalduntzea, protagonistak izan daitezen identitatea, autoritatea eta boterea garatuz.
Bukatzeko, Virginia Woolf idazlearen hitz hauek gogora ekarri nahiko nituzke.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina