2017/12/12

ZER DA ZURE USTEZ SEXISTA? HIZKUNTZA ALA ERABILERA?

      Ikastaroa hasi genuenetik, gure gizartearen barne diren hainbat alderdi aztertzen jardun gara, bertan dagoen sexismoa bistaratu eta horri aurre egin ahal izateko gomendioak geureganatuz. Sexismoa hainbat arlotan soma daitekeela ikusi dugu, bai, baina… kontziente al gara egunerokotasunean erabiltzen dugun hizkuntzaren bidez sexismo hori agerian uzten dugula?

    Hizkuntza da komunikatzeko erabiltzen dugun tresna nagusia, berari esker ditugun pentsamendu, nahi, sentsazio… ezberdinak helaraztea ahalbidetzen digularik. Askoren ustez, hizkuntza gizarte sexista honen lekuko da, baina, beste hainbat autorek kontrako iritzia dute honen inguruan.

      Zer da sexista, hizkuntza ala erabilera?” galderari erantzuna emateko asmoz, Amaia Alvarez Uriak aditu batzuen hitzak eskaintzen dizkigu erabili.eus web orrialdean aurki daitekeen elkarrizketa honetan:

Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du.” (Agurtzane Juanena)
·         
        “Euskara kultura sexista batean murgildutako hizkuntza ez-sexista da.” (Linda White)
·        
     “Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira.” (BegoƱa Muruaga)


  “Ezin dugu hitz egin hizkuntza sexistari buruz, baizik eta hizkuntzaren erabilera sexistari buruz. Hizkuntzak aukera ugari ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko.” (Emakunderen proposamenetan)

Ildo honetan, garrantzitsua iruditzen zait hizkuntzari eta diskurtsoari begirada feminista bat botatzea, hots, hizkuntza hezkidetzailea (ez sexista eta inklusiboa) erabiltzea. Honako hau pertsona guztiak aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hitzkuntza da, talde guztiak integratzen dituena. Izan ere, jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren erabileran islatzen da.

Hementxe uzten dizuet aste honetako gaia den hizkuntza hezkidetzailearen inguruko nire sorkuntza, gaiaren laburpen gisa:
7

x            Gai honen inguruan aurreko edizioetako ikastarokideek sorturiko lanei begiradatxo bat bota ostean, Alasneren hau gomendatuko nizueke. Oso diskurtso koherentea eskaintzeaz gain, beste sarrera batetik hartutako bideo hau asko gustatu zait:


          Horretaz gain, Ibon Sarasola idazle eta hiztegigile ohiak esandako esaldia hau ere interesgarria iruditu zaidala esango nuke: “gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da”. Honen harira, idazle horren honako bideo hau aurkitu eta zuekin partekatzea pentsatu dut, interesgarria suertatuko zaizuelakoan:

                                       

      Bestalde, proposaturiko hezkuntza ez sexista giden artean bat aukeratzea lan nekeza suertatu zait, guztiei alderdi onak aurkitu baitizkiet. Hala ere, bat aipatzekotan, Emakunderen “Euskararen erabilera ez sexista” aukeratuko nuke. Bertan, euskaran aurki daiteken generoaren azterketa oso sakona egiten duela iruditu zait eta honi esker, egunerokotasunean konturatu gabe erabiltzen ditugun espresio sexista horiek identifikatzeko eta ezabatzeko erabilgarria suerta dakiguke.


Amaitzeko, hau guztia ikastetxean edota jendartean lantzeko erronken inguruan mintzatzekotan, erabilera ez-sexistarako arau orokorrak aipatzea beharrezkoa iruditzen zait:

- Genero kutsadura saihestea.

- Maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea.

-Euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.

Bestalde, honako erronka hauek ere aipatuko nituzke:

        - Erabiltzen dugun hizkuntza sexistaren inguruan hausnartu eta duen androzentrismoa ikusarazi, berau ezabatzeko ahaleginak egin ahal izateko.

             - Hizkuntzaren erabilera hezkidetzaile egokia erabiltzen dela ziurtatu.

             - Txisteekin, bromekin, umorearekin, piropoarekin… eta antzerakoekin kontuz ibili.

             - Hizkuntza ez sexista lantzeko gidak erabili hizkuntza hezkidetzailea lortzeko asmoz.

        - Euskarak generoa gramatikalak ez duen arren, espresio sexistak erabil daitezkeenaren ideia  barneratu eta hauek baztertu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina