2017/02/04

Orientazioa eta aukerei buruz hausnartzen

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak gai hau tutore eta orientatzaileei bereziki zuzenduta egon behar zuela. Haiengan utzi ohi dugu gehienetan ikasle taldea orientatzearen lana.

Orain konturatu naiz irakasle talde osoak egiten dugun lana dela orientatzearena; egunerokotasunean zuzenki ala zeharka orientatzen ditugula ikasleak, ereduen bidez besteak beste.


Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, Orientazio Hezkidetzailea Gida Planean planteatzen den erronka azpimarratuko nuke: 

“Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna errespetatuz eta genero‐baldintzapenik gabe”

Iazko ikastarokideek egindako post-etatik Marivi Fernández-ek idatzitako Orientazioa eta aukera akademikoak irakurtzea gomendatu nahiko nuke. Baliabide ugari aipatzen ditu bertan, eta oso erabilgarria suertatu zait.



Astean zehar baliabide eta datu interesgarri ugari agertu dira. Bereziki, lan merkatuarekin lotutako datuak interesgarriak iruditu zaizkit:

  • Euskadiko Erkidego Autonomoan, 2016eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa izan da, emakumeen portzentajea %52,3koa, hots, 9,4 puntu gutxiago. Iturria Eustat.
  • Enplegu-kolokazioari (prekarietateari) dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka gizonen %6aren aurrean.
  • Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste. “Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen batez besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko”.
  • Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen dugu: España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.
  • Saioa Alkaiza Guallarrek artikulu honetan esaten duen moduan, “gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”. Lanaren banaketa sexualak oraindik indarrean jarraitzen du: batetik, emakumeen enplegu gehiengoa zerbitzu-sektorean 12 dagoelako eta, bestetik, lan erreproduktibo guztiaren pisu handiena (lan produktiboa ahalbidetzen duena) emakumeek eramaten dutelako.

Bestetik, bereziki gustatu zait Tribial Feminista aplikazioa. Jolasteko eta zabaltzeko erraza, erabat engantxaturik nauka.


Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak ugari dira oraindik:

  1. Ikastetxeetan diagnostikoak ganoraz egitea, irakasgaiz irakasgai eta orientazioari dagokionean.
  2. Errealitatearen hausnarketa egiterakoan zorrotzak izatea. Maiz, idealean erortzen baikara, eta asko kostatzen zaigu  (zaio irakas taldeari) orientazioa genero estereotipoetan oinarritzen dugula onartzea.
  3. Eredu eta errepresentazioari dagokion garrantzia eta pisua ematea.
Zorionez, gaur egun badaude Orientazio Hezkidetzailerako Gida Planak, eta pausu ugari eman dira hausnarketari dagokionez. Ondo egindakoak ahaztu gabe, jarrai dezagun hezkuntza HEZKIDETZARANTZ eralatzen!

2017/02/03

Orientazioa eta aukera akademikoak

Hausnarketa:

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak gaia jorratzerakoan, erabat kontzientziatua nengoela eta genero ikuspegitik begiratzen nituela gai honen inguruko aspektu guztiak.

Orain konturatu naiz, gai honetan ez nuela benetan erreparatu. Desberdintasunak ikusten banituen ere, ez nintzen konturatu hainbestekoak zirenik ez eta hain txikitatik zetozenik ere. Desberdintasunak, ikasle eta hezitzaile bezala ikusi nituen, eta kontziente nintzen, baina ez nuen uste irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina izango zutenik, besteak beste.

Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke hezkuntza eragileok genero- ikuspegiaren betaurrekoak kendu gabe aztertu behar dugula zer gertatzen den, zergatik, zer egin behar den eta nola. Begirada hori orientazio eta tutoretza arloetan uneoro mantentzea oso garrantzitsua da, zeregin hauetan sexismoaren eragina aspektu desberdin guztietan kontuan hartu behar baita eta horrek dakarren bazterkeriaren desagerpena sustatu.

Iazko ikastarokideek egindako post bat:

Aukeratu dudan post-a, Maitane Ortiz de Martioda-rena da: Orientazioa


Esanguratsuak diren datuak edo baliabide interesgarriak aipatu:

Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da. Jendarte bakoitzak neska izatea eta mutil izatea zer den modu ezberdinean interpretatzen du, baina, aldi berean, kultura ezberdinetan ezaugarri asko errepikatzen dira eta horiek eragin handia dute pertsonak duen auto- ezagutzan, aukeretan eta auto- balorazioan. Gehienetan maskulinoa denaren eta femeninoa denaren interpretazioek sexu bakoitzaren bizipenak murriztutako gune eta roletara mugatzen dituzte. Horregatik, emakume zein gizon izateari esanahi librea eman ahal izateko, batzuen eta besteen ekarpenak, sentimenduak eta interpretazioak onartzea beharrezkoa da eta, hortik abiatuta, bizitzarako, ikasketetarako eta lanerako orientabideak ematea ere.

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza- komunitate osoaren inplikazioa duena.


Hala ere, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen du: emakumeek garaturiko konpetentziak (autozaintza eta pertsonen zaintza, elkar ardura, emozio eta sentimenduen mundua...) kanpo geratzen dira eta egindako ekarpenak ezagutza- eremu guztietan isilarazita daude; ezkutuko curriculum sexista (harreman formal eta ez- formaletan) era inkontzientean transmititzen da: komunikaziorako hizkera sexista, neska eta mutilekiko itxaropen bereiziak, neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio desberdinak, lana eta arduren banaketa ez parekidea, espazio eta denboraren erabilera, jokoak, jaien antolaketa, antolakuntza, partaidetza eta botere espazioak, hezitzaileok modelatze lanean eskaintzen ditugun eredu baldintzatuak…

Guzti honi lotuta, neska edo mutilengan jartzen diren itxaropen bereziei edo espektatibei dagokienez, neska batek senti ditzakeen mugen inguruko bideotxo bat:




Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak, besteak beste:

-Emakumeek historian zehar egindako lanak eta ekarpenak curriculum esplizituaren ardatza izatea lortzea.
-Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea.
-Parte hartze parekidea sustatzea.
-Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
-Elkarrekiko ardura eta zaintza tutoretzetan sartzea.
-Hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa lortzea, hartzen diren erabakiak aztertzerako bidean.

2017/02/02

Nork bere iparra aurkituz

Aste honetan, orientazioa eta aukera akademikoak izan ditugu eztabaidagai. Dudarik gabe, gai mamitsua, gazteen etorkizunari begira zeresan handia duena. Izan ere, tutoretza eta orientazioen bitartez, proiektu pertsonal eta profesionala eraikitzen goaz.

Aitortu beharra daukat, hasieran, gaian sakon murgildu aurretik, orientazioa eta aukera akademikoen inguruko hausnarketa gutxi eginak nituela hezkidetza gaia hizpide izanik. Gizarteko presio kulturaletatik zein sozio ekonomikoetatik urruti zegoen hautua zelakoa nengoen; hautu pertsonala zela alegia. Eta neurri handi batean hala da. Zergatik? Oharkabean eragiten digulako gizarte patriarkalak, sinestaraziz berak inposaturiko nahi eta helmugak gureak direla. Orain konturatu naiz bai, hautu guztiz manipulatuak. Kulturalki ikasitako estereotipoek baldintzatu dituzte guzti guztion bizitza-itxaropenak, erabakiak eta ametsei jarritako mugak.

Beraz egia da bai, tutoretza eta orientazio arloa oso garrantzitsuak direla, dituzten funtzio eta baliabideengatik, baina kontuan izan behar dugu alorrak ez  direla isolatuak. Hau da, gainontzeko arloen eta orokorrean eskola komunitate osoaren partaidetza eta inplikazioa funtsezkoa da. Aspektu asko daude aldatzeko (identitate eta bizitza eredu anitzak eskaintzea, parte hartze parekidea bultzatzea, errepresentazioa orekatuak etab) eta horretarako eragileen arteko harremana, batasuna funtsezkoa da.



Iazko urteko ikastaro kideen ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/orientazioa-eta-aukera-akademikoak_31.html .  Bertan, material eta web orri didaktiko ezberdinak proposatzen dituelako,  oso interesgarriak eta gomendagarriak.  


Astean zehar landutako baliabideen artean ondorengo artikulua aipatuko nuke: “bizitzaren aurrean, betaurreko moreak. Nerabeak eta hezkidetza: nola jarri zaintza erdigunean”.  http://www.hikhasi.eus/artikulua/2244

 Bertako bi ekarpen hauek partekatu nahiko nituzke niretzat esanguratsuak direnak: 

“Pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea izango delako. Egungo exijentziak eta kontrolak zenbaitetan pertsonaren dimentsio osoa galtzea dakar, eta egoera horretan pertsona ondo sentitzen ez bada, emaitzak ere okerragoak izango dira”.

“Askotan entzun izan dugu ‘nik denak berdin tratatzen ditut’ edo ‘nire ahalegina da ikasle guztiekin modu bertsuan jokatzea’ etab. Baina, begira diezaiegun benetan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak  eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte … Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko. Azken batean, bizitzaren aurrean betaurreko moreak eta betaurreko gozagarriak janzteko urratsak egitea da gakoa”.



Azkenik, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak, nagusia ikasleen banakotasunaren aitortza da. Hau da, ikasleen banakako desberdintasunetatik abiaturik eta genero ezarpenak izan duen eragina kontuan izanik, ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasunak garatzeko laguntzea.  Horretarako ondorengoak ezinbestekoak dira:

  •  Hezkuntza komunitate osoaren eragina aitortzea eta guztien inplikazioa sustatzea.
  •  Elkar – ardura eta etxeko lana berdintasunean partekatzea gizon eta emakumeen artean
  •   Lana ( enplegua) izatearen beharra sustatzea emakume eta gizonentzat.
  •  Estereotipoen kritika, bazterkeriak aldentzera eramango dituztenak.
  •   Errepresentazio eta eredu orekatuak eta anitzak eskaintzea.
  •    Parte hartze parekidea, hizkuntza hezkidetzailea aintzat izanik.


Hitz gutxitan genero bazterketa elikatzen ez jarraitzea;beraz, arreta jartzea curriculum esplizitu androzentrikoari eta ezkutuko curriculum sexistari. Arreta jarri, hausnartu eta esku hartze posibleak aurrera eraman.







Betaurreko moreen beharra

Aste hasieran uste nuen orientazio eta aukera akademikoak baldintzatuta zeudela generoaren arabera, baina orain konturatu naiz, nerabeek kontrakoa pentsatzen dutela, ezberdintasunik ez dagoela ikasketak hautatzerako orduan. Oso interesgarria irusitu zait datu hau, ikasle hauek batxillerrekoak baitziren eta gutxienez 12 urte zeramatzatelako eskoletan eta argi ikusten da, genero ikuspegirik garatu ez dutela, betaurreko moreak zer diren ez dakitela.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, Elena Simon Rodriguezen hitzak azpirratuko nituz: “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”.
Argi dago eskolaren helburua ez delako bi sexuen arteko bereizketa egitea, baina gizartean horren errotua dugun zerbait izanda,                 eskolak ezberdintasun horiek erreproduzitzen jarraitzen du.
Bestetik, emakumeek hasitako mugimendua dela ondorio, iruditzen zait askotan emakumeen presentzia, curriculum androzentrista, emakume izateko erak… asko azpimarratzen ditugula baina ahaztu egiten zaigula oraindik ere maskulinitate eredu berrien inguruan hitz egin eta hausnartzea, ez baita nahikoa izango soilik emakumeak ahalduntzearekin.
Emakumeak ahalduntzea lortzen badugu ere baina ez badugu lortzen mutilek ikuspegi hau garatzea eta patriarkatuak beraiei ere eragiten diela ulertzea, hainbat pauso eman gabe geldituko zaizkigu.
Hortaz gianera, aipagarriak iruditzen zaizkit aste honetan zehar erabili ditugun dokumentu batzuk. Hona hemen emakunderen Zifrak txostena, non esparru bakoitzean nola geunden eta nola gauden ikus daitekeen arlo ezberdinetan:
Bideo hau ere ¿Por qué? oso ona iruditu zait, gurasoen baloreek haurrengan zein eragin duten erakusten duelako, gurasoek zein beldur edo esperantza dituzten islatzen duelako eta azken batean, inkontzienteki esaten diren gauzak direlako.
https://www.youtube.com/watch?v=K9DBUJFV3H8
Egoera hau ikusita, erronka nagusia ikusten horren zaila den alderdi hau gizarteari erakustea eta honen inguruan sentsibilizazio bat sortzea dela deritzot. Ohartzen bagara esaten ditugun gauzak gure pentsamoldea nola baldintzatzen duten  eta aldi berean, hizkuntzak zein eragin duen gure pentsaeran, gauzak aldatzeko bide ona izango zela uste dut.
https://www.youtube.com/watch?v=lNq9oFagSDI
Hemen uzten dizuet lehengo urteko kide baten posta, bideoak ikustea gomendatzen dizuet!
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/nor-eta-zer-izan-aukera.html




NONDIK NORA

Ikasturte honetan buru belarri murgilduta nago tutore lanetan, beraz orientazioa eta aukera akademikoei buruz arituko garela ohartu bezain laster etorri zait asteroko tutoritza ordua burura,bertan, ikasleei entzun,  beraien intereseko diren gaiak landu,  aukera desberdinak mahai gainean jarri, beraien bidea egiteko estrategiak ematen saiatu… lan interesgarri eta garrantzitsua.

Konturatu naiz tutoritzako ordu hauek genero ikuspegitik planifikatzea ezinbestekoa dela, ez hezkidetza lantzen dugunean bakarrik, baizik eta edozein gai lantzen dugunean.  Gure helburua ikasleen garapen integrala lortzea da, beraien bizitza pertsonal, familiar, sozial zein profesionalean orienta daitezen.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke lan honetarako ezinbestekoa dela emakume zein gizon izateari esanahi librea ematea, batzuen eta besteen ekarpenak, sentimenduak eta interpretazioak onartuz.


Astean zehar agertu diren datu guztiak dira esanguratsuak, hala ere nabarmendu nahiko nuke, neska-mutilak beraien ikasketak aukeratzerakoan ez direla aske, ingenieritza edo informatika askoz mutil gehiagok hautatzen dute, neskek aldiz osasun zientzietara jotzen dute, gainera emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste.

Post hau aukeratu dut, bertan baliabide interesgarriak aurkezten direlako


Orientazioa guztion ardura


Nire esperientzian gutxitan egokitu zait tutoretza lana egitea, oso interesgarria iruditzen zait eta txosten honetan aipatzen diren hainbat puntu tutore bileretan lantzea eta tutoretzetan erabiltzea beharrezkoa iruditzen zait. Hala ere, irakasle eta hezitzaile modura arlo hauek guztion ardura direla uste dut. 

Oso garrantzitsua da, guztiok esku-hartzen dugun esparruetan emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea, generoarekin erlazionoaturiko aurriritzien kritika egitea, berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea, elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea, parte-hartze parekidea sustatzea, lanbidea izatearen garrantzia indartzea eta bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
Askotan ez dira kontuan hartzen aipatutako puntu guzti horiek eta gero, gai gara esateko aukera berdinak dituztela eta aske erabakitzen dutela ikasleek etorkizunean egingo dutena. 

Zer eta nola ikasi eta zertan lan egin erabakitzeko, eredu berriak sortu behar dira eta aurretik aipatutako balore guztiak landu. Gaia jorratu ondoren, nire lanean, aipatutako puntuak egunerokoan lantzen saiatuko naiz, baita nire lankideak lan horretara animatu ere.

Bestalde, Amparo Tome Gonzalezek baloreen gainean esandakoa ere oso interesgarria iruditu zait. Eta horiek klaseratu egingo ditut. Adjektiboak elkarrekin, taldeka, definitu eta baloratuko ditugu.
Iazko ikaslearen post-a. Esperientzia pertsonal batetik abiatzen da eta oso interesgarria egin zait. 

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/orientazioa-eta-aukera-akademikoak_28.html

Erronka garrantzitsu bat izan daiteke, ikasleek haien ikasketen gainean hartzen dituzten erabakiak aztertu eta zergatik hartzen diren erabaki horiek hausnartu. Erabaki horiek oso bideratuta daudela ikusarazi ikasle zein irakasleei eta eredu berriak aurkeztea oso beharrezkoa da. 12 urterekin dagoeneko, ikasle askok nahiko mugatuta izaten dute haien etorkizuneko ikuspegia. Hezitzaileon ardura da ikasleei beste aukera batzuk bistaraztea eta eredu berriak sortzea.

2017/01/30

Baliabideak gure egiteari buruz




--> Astean zehar landutakoari buruzko gogoeta eta 3 ideiarik emankorrenak azaldu nahi duzun formatua erabiliz. 


Curriculum-edukia ikasten eta irakasten denak osatzen duen elementu multzoa dela esango genuke. Kontuan hartu behar dugu baina, sistema patriarkal eta androzentriko batean gauden heinean, jakintzak ere halako kutsua izango duela, eta beraz, orain indarrean den Curriculumak, Heziberri 2020k, ere bai. Horregatik, aste hontan, Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontuan hartu behar ditugun iturburuak aztertu ditugu. 


Iturburu soziologikoa

            Iturburu hau kontutan hartuta eta genero-azterketaren arabera, gizarte antolamendua banatuta dagoela ikusiko dugu. 

        -Maskulinoa eta femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira.
    -Genero hierarkizazioaren ondorioz, gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko.
        -Esparru publikoa hierarkizatu egiten da, esparru pribatu-etxekoarekiko.

Iturburu psikologikoa

      Sistema patriarkalean, hainbat teoria psikologiko legitimatu dira, guztiek hezkuntzan eragina handia izan dutela. Maskulinoa dena, gehiegi baloratzen da eta femeninoa aldiz,oso gutxi.

        Horrela,mutikoak eta gizonek makronostasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen dituzte, eta neskatoak eta emakumeak, ordea, genero nortasuna garatzerakoan, “emakumezkoak” izateagatik bere buruak gutxietsi egiten dituzte, honi subestimazioa deritzo.

Iturbur pedagogikoa

            Historian zehar garatu diren hezkuntza ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren  hierarkizazioan oinarritu izan dira. Baina, hezkuntza interbentzioen helburu nagusia, ikasleek ikaskuntza esanguratsua egitea izan behar du.

            Hezkuntzaren helburua berriz, pertsonak gizartera egokitzea, hau da, bakoitzak zer den jakin dezan eta errealitatea nola behatu, epaitu eta aztertu behar duen ikus dezan.


Iturburu epistemologikoa

            Jakintza akademikoa izan da, hain zuzen, gizarte-sistemak baliozkotzat hartu izan duten bakarra.

            Inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak onartu. Horretaz, historia partziala eta desitxuratua da, gizarteriaren erdia baztertuta geratu bada eta gizonezkoen ikuspuntu hutsetik interpretatu baita.
  

--> Zergatik da zure ustez hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea?

Hezkuntza eredua ezberdinak, gainontzeko esparruetan gertatzen den bezalaxe, sistema patriarkalaren gainean eraiki eta garatu dira, genero hierarkizazioa oinarri dutela. Hau da, patriarkatua, pentsamenduan ez ezik, sistema osoaren egituran dago, eta beraz, curriculuma sistema sostengatzen duen beste elementu bat gehiago bihurtzen da, honen kontra ezer egin ezean, behintzat. Horregatik da hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea.

Era berean, mendeetan zehar, eta gaur egun ere, Lehen Hezkuntzako esparruko irakasleen gehiengoa emakumezkoa izan da. Honek, baina, ez du bermatzen ikuspegi feminista txertatuko zaionik curriculumari edo gelan erabiltzen diren baliabideei. Batzuetan gertatzen da zapaldua denak ez dituela sistema zapaltzailearen kateak sentitzen, hau da, bakoitza bere 'konfort zonatik' mugiaraziko duen formakuntzarik jaso ezean, sistema erreproduzitzera mugatuko garela, eskola bezalako instituzio batean.

Aldi berea, 'betaurreko moreak' jartzeko formakuntza hori bakoitzak bere kabuz, bere diruarekin eta beren denbora librean egitea, militantzia hutsean geratzen da, eta esan bezala, horrelako 'askapen keinuak' eskertzekoak dira, baina eraginkorrena halako formakuntza bat formalki eta Lehen Hezkuntzako lehentasun gisa ikusi behar genuke.

Izan ere, curriculumak izaera hezkidetzailea izango balu ere (demagun), batzuetan teoriatik praktikarako saltoan galtzen da izaera hezkidetzaile hori. Hau da, bakoitzaren curriculumaren interpretazioan geratzen bada irakaspena, eta irakasleak ez badauka formakuntza hezkidetzailerik, nekez praktikatuko dugu irakas prozesu feminista bat. Beraz, uste dut garrantzitsuena, curriculumaren irakurketa hezkidetzailea dela orain dugun lehentasuna, eta hala, gutxinaka, aste hontan ikusi dugun moduan, joango garela eskolako eragile ezberdinak erabiltzen ditugun baliabideak hezkidetzaile bihurtzen. Aldaketa lehendabizi pentsamenduan dagoela esango nuke.

Adibidez, Curriculumean errespetua irakurtzen dugunean. Zer da errespetua? Bakoitzak errespetuaren bere definizioa eraiki du...
  


--> Iazko ikastarokideek egindako post ba:
 
--> Zein dira zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean dagoeneko lortu duguna? 

Eremu hezitzailean orain arte sortu diren zenbait material didaktiko zein ipuin hezkidetzaile ditugu jarraiann kontzientzia feministari esker orain arte aldatutakoaren isla direnak:



 Urtxintxaren materiala: ipuinak ez sexistak izateko gida: 


   Hainbait ipuin hezkidetzaile: 


 

































Hezkuntza Afektibo Sexuala lantzen duten hainbat material didaktiko:
























'Goazen?' telesailak ematen dituen eredu urriei kritika:
Miren Amurizak dioen moduan: 

Amalia Barquínek bere blogean dioen moduan: 
'Irrikitan nago bollerak noiz aterako diren' 


--> Erronkak

  • Curriculum geure egin, hau da, hezkidetzaile egin, ikuspuntu androzentrikoa baztertzeko, diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landuz
  •  Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia sustatu eta hezkidetzailea ez dela ikusten bada, erabakiak hartu. Moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortu eta partekatu, saretu.
  • Curriculum-edukietan ahaztua den 'Hezkuntza Afektibo-Sexualari' buruzko edukiak curriculumean txertatzea.
 


Curriculma eta baliabide didaktikoak

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK

         Aste honetako gaia oso interesgarria baliagarria iruditu zait, batez ere nire lanarekin zerikusi eta lotura zuzena duelako.
        
      Irakurgaiaren hasieran Heziberri 2020 dokumentuan “hezkidetza” behin baino ez dela aipatzen ikustea etsigarria iruditu zait: “Alderdi indibidualetan oinarritutako prestakuntza-eredu baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza-ereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntza-planak, esku-hartze  globaleko proiektuak, hezkidetza-proiektua…”. Hezkidetzari buruzko aipamenak oso gutxi direla ikusita , nahikoa izango da hori euskal curriculum hezkidetzaile bat osatzeko edo eskola mistotik eskola hezkidetzaile batera joateko bideak ezartzeko?

Nire ustez, eskolako Curriculuma zehaztean eta Dekretuak eta legediak gainazaletik aipatzen dituenak abiapuntutzat hartu eta hezkidetzari tarte zabalago bat eskaini behar zaio,  dauden eredu hezitzaileak gizarte patriarkalaren baitan garatuta bait daude eta pertsona guztien parekidetasuna lortzeko bidea luzea dugu eta  garbi dago gizarte parekide bat sortzeko eskola parekidea sortu behar da. Eskola benetan hezitzailea izango da hezkuntza lege eta marko guztietan hezkidetza txertatuta dagoenean eta curriculuma eta baliabide didaktikoak ere hezitzaileak direnean.

         Emakundek 1997.urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkuntza-eredua egiteko Gidan, curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik kontuan hartu beharreko iturburuei erreparatuz, honako hauek aurkitzen ditugu: 

*   Soziologikoa: gizartearen  antolamendua nola dagoen banatuta (estereotipoen eraikitzea, generoen hierarkizazioa eta bere ondorioak, publiko-pribatuaren  hierarkizazioa … )
·         Psikologikoa: ikasleen garapen ebolutiboak eta ikaskuntza garapenak nolako prozesuak jasaten dituzten eta pertsona bakoitzak ezagutzak nola hartzen eta lantzen dituen
·         Pedagogikoa: oinarri teorikoa, hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak
·         Epistemologikoa: diziplina akademikoetatik abiatuta legitimatutako jakintzei buruzko informazioa eta ezagutzen metodologia, barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten curriculum arloak.

Hau guztia kontuan izanik, oso garrantzitsua iruditzen zait Marian Morenok  proposatzen duen lehen pauso hori ematea, hau da , diagnostiko on bat egitea testuingurua ezagutu eta dauden gabezi eta alderdi indartsuak ezagutzeko, eta horren ondoren hausnarketa egin eta eman behar diren pausoak ondo definitu; beti ere genero ikuspegia txertatuz.

Curriculum hezkidetzailea bermatzeko ezinbestekoa da aldaketa integrala ematea, curriculuma pertsonen garapenerako bitartekari askatzailea izan behar da, pertsona aske eta integralak heziko dituena eta horretarako ezinbestekoa da sexuen arteko parekidetasuna.  Baliabideak garapen hori aurrera eramateko  materialak dira ,beraz, berauei errepaso bat egitea ezinbestekoa da oinarrizko ardura eskubide zein aukeren berdintasuna bermatzen duen ziurtatzeko eta aldaketak egin behar badira aldaketak gauzatzeko, izan ere, gizartea aldatzen doan heinean irakaskuntza eta materialak ere aldatu behar direlako.





Iazko post-a aukeratzerako orduan honako hau aukeratu dut, aste hontako gaia oso ondo laburbildu eta kontzeptuak argi azaltzen dituelako:

Eremu hezitzailean dagoeneko lortuta dagoena hezkidetza lantzeko sortu diren gida eta baliabide didaktikoak eta pixkanaka ezagutarazten eta praktikan jartzen hasi dira. Eta oraindik ditugun erronkak:
-     +  Eskolan diagnosia  on bat egin eta horren inguruko hausnarketa egitea.
-      Eskola komunitate guztia hezkidetzan sentsibilizatzea eta ,batez ere, irakasleak hezkidetzaile diren materialen inguruan prestatzea.

        * Eskolan erabiltzen den materialak ikuspegi hezkidetzailea duen aztertzea eta behar izanez gero moldatu, ordezkatu edota berria sortu.





CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK



Curriculuma eta baliabide didaktikoak sistema patriarkalean oinarritzen dira. Izan ere, hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa aztertzerakoan Hezkidetza hitza behin baino ez da aipatzen.

Curriculum hezkidetzailea sortzeko, nola antzemango dugu sistema patriarkalaren eragina curriculumean eta baliabide didaktikoetan? Nola eraikiko dugu curriculum hezkidetzailea?

Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko, lehen pausua diagnostiko on bat egitea da, horrek ahalbidetuko baitigu, batetik, gure testuingurua ezagutzea, eta, bestetik, zeregin horretan ditugun gabeziak eta indarguneak hezkuntza-komunitatean ezagutaraztea.

Diagnostiko hau egiteko baliagarriak izan daitezkeen gidak eta liburuak:


Eta diagnostikoa egin ondoren zer? Hezkidetzailea denarekin zalantzarik ez, baina zer egin sarritan hezkidetzaile EZ direnekin?

Moldatu, osatu, ordezkatu edo sortu.


Baina, curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea zaila da.  Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia izan du hezkuntzan.

Adibidez, hezkidetza aldarrikapenak egiten dituzten nire lankideei familiaren unitate didaktikoa zaharkitua dagoela eta gure jendarteko aniztasunarekin bat ez datorrela kontuan hartuta, berria sortzeko nire burua eskaintzen dudala esatean, ea zergatik zegoen zaharkituta galdetu zidaten. Nik familia aniztasuna azaldu ostean, funtsean denok ama batenak eta aita batenak garela erantzun zidaten. Behin eta berriro argumentu desberdinen bidez aniztasuna defendatu ostean, familiaren unitate berria prestatzeko aukera eman zidaten eta berria aurkeztean txalokatu ere egin naute.

Beraz, hezkuntza zentroetan hezkidetza sustatzeko hainbat plan, baliabide didaktiko, gida eta liburu argitaratu eta sortu badira ere, hezkuntza komunitate osoaren formakuntza eta sentsibilizazioa ezinbestekoak dira. Honen ondoren, prozesu parte hartzaile baten bidez hezkuntza komunitare osoak baliabideen diagnosia egin dezake eta behar den kasuetan baliabide hauek osatu, moldatu, ordezkatu edo sortu.

Bukatzeko iazko ikastarokideen artean, Ane Zurutuzak publikatutako "Curriculuma eta baliabide hezkidetzaileak" posta aukeratu dut, curriculum eta baliabide hezkidetzaileen bideak diagnosiak eta erabiak hartzean duten garrantzia azpimarratzen duelako. Honez gain, aurten Ane Lenizek publikatutako "Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen" posta ere goraipatu nahiko nuke. Batez ere, berak publikatutako komiki eta bideo hauengatik: