2017/03/27

TRATU ONAK ELKARBIZITZAREN OINARRIA


Aste honetan, tratu onak eta hauen garrantzia  norberaren ongizatea pertsonala eta kolektiboa lortzeko oinarri direla ikusi dugu eta baita , hauek hezkuntza komunitatean harremanetarako ardatza direla.

 "Harreman" hitza entzutean, gehienetan kanpoaldera begiratzen ohi dugu baina azpimarratu behar dugu pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua dela pertsonaren  barrukoa. Bata zein bestearen kalitateak pertsona guztien ongizate mailaren zein elkarbizitzaren kalitatean eragin zuzena du. Beraz, hezkuntza sisteman eskola hezkidetzailea lortzeko ikasleek harremanak era parekidean eraikitzea ardatza izango da .





Aipagarria iruditzen zait, Amaia Portugalek  Zientzia Kaieran idatzitako artikulua. Azken ikerketek garun maskulino edo femeninorik ez dagoela ondoriotatzen dute, hau da, "Garunek ez daukate generorik". Beraz, berriro ere ikusi dezakegu faktore-soziokulturalek duten eragina gure bizitzaren dimentsio guztietan.


 

Gaur egun, hezkuntza sistema hezkidetzailearen ardatz nagusienetariko bat harremanak era parekidean eraikitzeko eta ikasleek elkarbizitza positibo bat garatu ahal izateko konpetentziak eskuratu ditzaten laguntzea da, eta horretarako ezinbestekoa da:
  • Eskolako kide guztiak bere identitatearekin gustora egotea eta ongizateraen kulturan oinarritzea eta zentroan zabaltzea.
  • Maila guztietan dominazio-mendekotasun ereduak gainditzea: sexu-genero, kultura, maila sozio-ekonomikoa, aukera sexuala, ezugarri fisiko-psikikoak.... Aniztasuna balore positibotzat onartu eta garatu.
  • Norkbere buruarekin eta ingurunearekin harreman positiboak izatea.
  • Bake eta indarkeri-ezaren kultura ezartzea. 
Maitasunezko harremanetan errespetua eta  tratu onetan oinarritu  behar dira, maitasun erromantikoa gainditu
eta bestelako maitasun eredu osasuntsu baten alde egiten dute, maitasun  eredu berria sortuz. Jarraian maitasun erromantikoaren  inguruan Coral Herreraren hitz hauek  gogora ekarri nahi ditut " maitasuna fenomeno oso konplexua da, eta asko aldatzen da leku geografikoaren eta garaiaren arabera. Gainera, faktore sozial, kultural, ekonomiko, erlijioso, sexual eta emozionalak ere kontutan hartu behar dira. Maitasun erromantikoa ideologia jakin batek eraiki du, patriarkala eta kapitalista denak" .  Jarraian "lo romántico es político "bideoa ikusgai jartzen dizuet















Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko erantzunkidetasuna ezinbestekoa da eta baita elkarren arteko zaintza. Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea ezinbestekoa da eta duen balore positiboa berreskuratzea. Azken urte hauetan, zaintza "zama"rekin lotu da eta honek duen balio positiboa berreskuratu beharko genuke eta eskolako curriculumean jorratu, norberaren zaintzatik hasi eta besteen zaitzarekin partekatuz. Nola jarri zaintza bizitzaren erdigunean? http://www.hikhasi.eus/artikulua/2244.

Ikasleekin lantzeko maitasun zintzoen gida aproposa iruditzen zait /www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f


  Iazko lankide baten post honetan gaian landutako ideiak ongi jasotzen dituela iruditzen zait http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/03/tratu-onen-gainean-hausnartzen.html

Eta gure eremu hezitzailean ditugun erronkak:
  • Gure eskoletan kalitatezko elkarbizitza sustatu eta horretarako kide guztien ongizatea bermatu behar da.
  • Tratu onak sustatu eta baita erantzunkidetasuna.
  • Autoezagutza eta autoestimua landu.
  • Zaintza curriculumean txertatu behar dugu eta duen balore positiboa berreskuratu.
  • Maitasunezko tratu onak bultzatu.

Maitatzen sehaskatik erakutsiz



Tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa: 


Mari Luz Estebanen hitzetan, zeharkatzen gaituen 'maitasun-pentsamendua' 'gizakia ikusteko modu bat da, baina horretaz gain, orden ekonomiko, politiko eta sozial bat ere bada, gizartea antolatzeko modu bat: elkarbizitza, taldeak, gizon eta emakumeen arteko harremanak, helduen eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa... Hau da, bizitzeko modu bat da, eta hor erdian daude emozioak eta maitasuna. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea, hori baina gehiago da'. 

Aste hontan ikusi dugun bezala, harremanak ez dira gure ingurukoekin ditugun elkarrekintzak bakarrik: gure buruarekin duguna ere harremana da. Harreman hauek etengabe eragiten dute gure izaeran, egoteko moduan, harremantzeko eran... 

Hildo beretik, gizarte kapitalista eta patriarkalean proposatzen, ematen zaigun, maitasun eredua gu 'kondenatzeko' beste modu bat da. Maitasuna (heteroa, monogamoa, erromantikoa...) beste edozerren gainetik kokatzen duena eta emakumeok, maitasunaren izenean, lan erreproduktibora - etxeko lanak, zaintza...- behartzen gaituena. 

Ikus dezagun gehiago gai honen inguruan, maitasun era osasuntsuagoak eta tratu onak praktikatzeko hartu behar diren neurrien inguruan... 



 

Astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin AKROSTIKOA osatu:


eran
t
zunkidetasuna
e
r
rekonozimendua
Zaintza → b
a
besa
au
t
onomia
barr
u
a



amodi
o
osasuntsuak
ka
n
poa
Lan erreproduktiboan ban
a
Keta parekidea
berrerai
k
i
Iazko ikastarokideek egindako postetatik Blancarenak deitu dit atentzioa.  

Bertan, tratu onetarako hain ezinbestekoa den, etxeko lanak eta zaintza era parekidean banatzeko baliabide batzuk proposatzen ditu:

Etxeko lanak eta zaintza, parekidetasuna neurtzeko termometroa

Ekofeminismoa 


Baliabide hauek osatzeko hurrengoak gehituko ditut


Ikasleekin lantzeko aproposak izan daitekeen baliabide batzuk hauek dira:

Ondo maite zaitut artikulua

Sentir(se) ridícula  

Por cuatro esquinitas de nada




El tornillo – El amor - Irantzu Varela



Analogía entre abuso sexual y taza de té


Amaia Pérez Orozco, El decrecionismo ecofeminista: una alternativa política desde el feminismo




Zein dira zure ustez hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak? 


  • Maitasun erromantikoaren mitoari aurre egingo dioten erreferentziak erabiltzea eta ikustaraztea. Maitasun erromantikoak bultzatzen dituen ideiak deuseztu eta bestelako maitasun eta laguntasun ereduak eraikitzeko.

  • Neskekikin feminitate eredu anitzak eta libreak landu, autodefentsa feministaren bitartez. Mutilekin, maskulinitate hegemonikoaz aratago, maskulinitate eredu berriak eraikitzeko hezkuntza bat eskaini. Maitasunaren eta indarkeriaren arteko lotura hausteko harreman ereduak ikustarazi eta bultzatu.

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura. Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu. 
      
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak. 

  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
     
  • Bake eta indarkeria-eza kulturaren sustapena. 
 

Tratu onak hezkuntza komunitatean

TRATU ONAK HEZKUNTZA KOMUNITATEAN

         Aste honetan tratu onetan murgildu gara . Tratu onez ari bagara, ezinbestekoa da harremanetara jotzea eta esan behar da pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua dela pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu eta horiek pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute.

   
                                          maiTatu
                                           zoRiontsu
                                          elkAr-ardura
                                         zainTza
                                             hUrbilekoa


                                             pOsitiboa
                                             oNgizatea
                                             hArremanak
         Kalitatezkoa 


         Hezkuntzan tratu onak garatzeko, hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
·         Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
·         Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
        

Bestalde, hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa eta kalitatezko elkarbizitza sustatu behar da. Baina guzti hau lortzeko ikusi dugu gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak direla tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko : nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin. Arremanitz taldeko kideek dioten bezala : “begira diezaiegun benetan ditugun aurreiritzi horiei guztiei, nola tratatzen ditugun mutilak eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte … Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko.”  Honekin batera oso interesgarriak iruditu zaizkit Mari Jose Urruzola-ren ekarpenak abiapuntutzat hartzea zentro ezberdinetan : nor bere buruarekin, besteekin (orokorrean), hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean) eta bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin.


Bestalde, maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi eta horren ordez, maitasun osasuntsua sustatzen duten harremanen alde egin behar dela ere ikusi dugu, begirunea, askatasuna, independentzia, autonomia, erantzunkidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea eta asertzioan oinarrituak.




     Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura edo erantzunkidetasun gaiari heldu beharra dago. Erantzunkidetsuna edo elkar-ardurak norberak talde batean ardurak konpartitzeko hartzen duen erabakia da eta beraien kalitatearekin zerikusia du, denboraren erabilera parekideak, etxeko-lanak eta zaintza-lanak era parekidean konpartitzeak eragin handia izango luke emakume eta gizonen berdintasunean. Zaintza-lanik gabe ezin izango genuke bizi-kalitaterik mantendu.

     Iazko ikastarokideetatik honako post hau aukeratu dut gaia ondo laburtzen duelako eta baliabide interesgarriak eskaintzen dituelako:


         Ikasleekin lantzeko Nafarroako Gazte Kontseiluak kaleratutako  “"Maitasun zintzoen gida" oso interesgarria iruditzen zait , tratu onak bultzatzeko eta genero-indarkeriari aurre egiteko gida bat da.








         Eta azkenik, guzti hau hezkuntzan lantzeko erronkak hauek izango lirateke nire ustez:

·        Hezkuntza komunitate osoarentzat tratu onen formakuntza antolatu.
·       Zaintza hezkuntzaren erdigunean kokatu.
·        Hizkuntza hezkidetzailea sustatu.
·         Maitasunezko tratu onak nolakoa izan behar duen irakatsi.

·         Norberaren autoezagutza eta autoestimua sustatu.

Emozioen munduara bidaiatzeak harreman osasuntsuak oparituko dizkizu


Emozioen mundua, uffaa! nagia ematen du batzuetan, gehienetan, oso maiz.  Baina, ezin bizi barrura begiratu gabe, droga on batek baino efektu hobea du bidaia horrek. Benetan gorpuzten delako harreman osasuntsuagoak izateko aukera
Gure burua sakon ezagutzerako orduan eta gure zirrikitu mingarriak distantziarekin baina, maitasun osasuntsuz ezagutu ostean, ez dago atzera bueltarik. Gurekiko harremana orekatu egiten da, autoezagutzak indarra eta haizea ematen digulako, barnean dugun neskatoa onartzen dugulako. 

Modu interdependiente batean, besteekiko harremanetan eragin zuzena du, kalitatezko harremanei balioa ematen, eta mingarriak baztertzen hasten gara. Ondorioz, tratu txarrek edo bizipenek emandako motxila horren zama arindu egiten da. Gainera, ditugun aurreiritziak  aurrez aurre begiratu eta kudeatzen ikasten dugu, batzutan deseraikiz eta besteetan ez azaleratuz (beti ez baita asmatzen). Eta horrek inguruko elkarbizitza ikaragarri aberasten du, norberaren zilborra ezagutuz eta ondokoaren aniztasuna aukera moduan ikusiz.


Bidaia honetan hauskorrak garela konturatu nintzenetik, norberaren zaintza eta elkar zaintza gero eta presenteago daude. Izaki sozialak gara, beraz tratu onak, berdinkideak, empatiadunak, osasuntsuak, askeak... izan ditzagun gure artean.  





Tratu onak hezkuntzan eman ahal izateko erronketako batzuk dituzue jarraian: 

1) Hezkuntza emozionala irakasgaia moduan sartu ikastetxeetan. Honela, ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatuko dituzte. 

2) Ikastetxeetan kalitatezko elkarbizitza positiborako hezkuntza lortzeko plan estrategikoak garatu eta praktikara eraman, denboran ebaluatuz. 

3) Hezkuntzaren erdigunean zaintza txertatu; horrela gure ikasleak osotasunean lagunduko ditugu eta zaintzari balio positiboa  txertatuko diogu. 




TRATU ONEN KULTURA




Tratu onen inguruan, garrantzitsua iruditu zait egiten den bi dimentsioen banaketa. Pertsonen arteko dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena. Norberak bere buruarekin lortzen duen ongizateak, onarpenak, maitasunak… bideratuko du aldi berean besteekiko harremana. Harreman onen bitartez, zaintza pertsonala eta kolektiboa da bilatu behar dena, elkar maitatze eta errespetuaren kultura sustatuz,

Hezkidetzaileok, tratu onen kulturaren bitartez,  gure ikasleen arteko harremanak parekideak izan daitezen lan egin behar dugu.  Parekidetasunak soilik berma dezake berdinen arteko harremanen eraikuntza. Badagoelako modu indibidual zein kolektiboan gure sentimendu eta emozioak  bideratzeko eta   bizitzeko beste modu bat, eta hori da gure haur eta nerabeei transmititu eta erakutsi behar dieguna.

Garrantzitsua da gure ikasleekin txikitatik erantzunkidetasuna lantzea, baina hau zaintzaren ikuspuntutik haratago babesaren arlotik bideratzea. Norberaren eta ingurukoen babesa.

Iazko ekarpenen artean, Nerearena aukeratu dut.  Mari  Jose Lerak emandako hitzaldi batean egoteko aukera izan dut gaur arratsaldean eta berak Golden 5 programaren inguruan aipaturiko hainbat alorrek tratu onen kulturarekin duten harremana aipatzen ditu bertan.



Eremu hezitzailearen ERRONKAK:

  • -          Gure eskoletan lortu nahi dugun elkarbizitza osasuntsua lortu ahal izateko, ezinbestekoa da tratu onen inguruko kultura gure eguneroko jardunean barneratzea.
  • -          Erantzunkidetasuna, haur hezkuntzatik bertatik landu behar den esparrua da, baldin eta harreman parekideak lortu nahi badira.
  • -          Norberaren eta ingurukoen zaintza eta babesa landu.
  • -          Elkarri maitatzeko modu askeak eta desberdinak daudela erakustea, maitasun erromantikoak sortzen dituen harreman ezkorrak  gaindituz. 


Tratu onak harremanetarako ardatz

1.-Hausnarketa





2.-Akrostikoa:


                                                         zainTza
                                                        elkaRbizitza
                                                   Ardurak
                                                          auToezagutza
                                                   maitasUna


                                                  Ongizatea
                                                  Neurozientzia
                                                           hArremanak
                                                     pareKidetasuna



3.-Iazko ikastarokideen artetik, Begoña I. E. aukeratu dut, erabili dituen esaldi grafikoak, komikiak eta argazkiak oso-oso garbiak eta zuzenak direlako, lan grafiko bikaina egin duela iruditzen zait.


 


4.-Ikasleekin lantzeko baliabideak:

-Nafarroako Gazte Kontseiluak kaleratutako “Maitasun zintzoen gida.”

-Goldenfive programa. Egitasmo horrek bost eremu jorratzen ditu:

1.-Ikastaldearen kudeaketa
2.-Harremanak eraikitzen
3.-Giro soziala.
4.-Ikaste prozesu doitua
5.-Familia-eskola harremanak


-Marcos Castro irakaslearen hitzaldiak, maitasun erromantikoaren ereduak deseraikitzeko.

-BeldurBarik: Jóvenes, igualdad y amor romántico, Radio Bilbao (La Ser).





5.-Hezkuntzan lantzeko erronkak:

-Eskola komunitate osoa sentsibilizatu Tratu Onen inguruan, eta gaiaren inguruan lankidetza sustatu.
-Autoezagutza lantzeko dinamikak sustatu, norbanakoaren alderdi on guztiak identifikatuz.
-Maitasun erromantikoaren ideologia deseraiki, eta maitasun osasuntsuaren aldeko lanketa egin.
-Hitz goxoak erabiltzen eta tonu egokian hitz egiten erakutsi.
-Erantzunkidetasuna landu txiki-txikitatik.
-Zaintzaren kutsu negatiboa deseraiki, eta balio positibo moduan landu.
-Indarkeriari aurre egiteko mekanismoak diseinatu, eta behar izanez gero, martxan jarri.