Bukaerara iritsi garen honetan, ikastaroa azkar pasa dela pentsatzen jarri
naiz, oraindik askoz gehiago sakondu nahi nuela eta gai gehiago landu zein
partekatu nahi nituela zuekin; baina aldi berean, izan dira aste luzeak, lanetik
atera eta liburutegira arratsaldeak pasatzera joandakoak… Dena den, polita izan
da norberak hausnartu ahal izatea eta ikastaro kide guztien ekarpenak
irakurtzea. Benetan aberasgarriak izan dira blogeko sarrerak, foroetako
eztabaidak… Errazagoa da horrela bidea!
Uste dut, bai maila pertsonalean eta baita profesionalean ere baliagarria
izango zaidala aste hauetan zehar ikasitakoa. Pertsonalki, aberasgarria izan da
ezagutu dudan guztia eta gainera, nire burua kokatu eta bere lekuan jartzeko
modu bat izan dela ere esango nuke; profesionalki, arazo zein esku hartzeak beste
pertzepzio batekin lantzeko aukera eman dit eta honakoa lan eremuan transmititu
dudala iruditzen zait (edo horretan saiatu naiz behintzat).
Hemendik aurrera, bai lan eremuan eta baita nire bizimoduan ere beste era
batera aurrera egiteko aukera emango didala uste dut eta itxaropen honi eutsi
nahi diot, nire ingurukoak ere kutsatuko ditudalakoan; lanean, familian,
lagunartean…
Aurkezpenean Anariren kantu bat aukeratu nuen eta agurrerako beste bat
aukeratu dut. Denok gugan aingurak izan ditzakegun arren, amets berriei helduz
gorantz erortzen garelako.
Plazer bat, bidean
topatu izana. Milesker eta laster arte!
Ainho.