“...erre
zenituzten sorginen, oinordeak gara gu...”
Feminismoa,
emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak
garela sinestea bezain gauza sinplea da. Feminismoak,
patriarkatuarekin suntsitzea eta
emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea
izan du helburu. Baina
hori lortzeko izan
duen ibilbidea urteetakoa izan da. Historiari begiratzen badiogu,
ikusi izan dugu Frantziako Iraultzan sortu zela mugimendu hau, eta
orduztik hona
fase ezberdinak
izan
dituela:
-
Feminismo
Ilustratua:
emakumeon hiritartasuna eta hezkuntzaren beharra, formatzen jarraitu
ahal izateko eskubidea, aldarrikatzen zuena.
-
Feminismo
Liberal Sufragista:
emakumeon bozka eskubidearen alde borrokatu zuena.
-
60-70. hamarkadan ezkerreko mugimenduak sortu
zuen “pertsonala
dena, politikoa da”:
lege-aldaketaz gain, ordura arte pribatutzat jotako gaiak arlo
juridikoan sartzea lortu zuen.
Rosario
Carrasco eta Ana Cubilloren hitzetan, “feminismoa
gaur egun oraindik agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua,
salatu eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, ekonomiko eta
kulturala da”.
Bere
bilakaera ez da batere estatikoa izan, gizartean ematen diren
aldaketekin bilakatuz joan
da. Izan
ere, planetako kokapenaren arabera, feminismoak egin duen ibilbidea
desberdina izan baita. Adibidez,
ez da berdina izan hemengoa eta latino ameriketakoa.
Gaur
egun, feminismoaren beste bilakaera bat aurki daiteke.
Intersekzionalitatea,
feminismotik haratago doa eta Transfeminismoa indarra hartzen ari
dela
dela
Josebe
Iturriozek. R. Lucas Platerok honela dio: “Intersekzionalitatea
feminismoaren emaitza da. Ideia feminista bat da, feminismoa ohartu
delako emakume guztiak ez direla berdinak”. Feminismo
berriak,
gaur egun dagoen aniztasunaren isla dira eta aniztasun honetan, 3
faktorek nolabaiteko eragina izan dutela azpimarratu beharra dago:
-
Belaunaldi-aldaketak.
Ziberfeminismoa.
-
Emakume
etorkinak.
Kultur-aniztasuna.
-
Trans-errealitatea.
Heteronormatibetatik haratago dauden existentziak.
Hori
dela eta, FEMINISMOAK
hitzak bera ere anitza dela ikusarazi beharra dago. Akrostika
honen bidez, feminismo hitzarekin lotzen ditudan hitzen zerrenda
aipatu nahiko nuke:
Feminismoa
entzuten dudanean, sorginekin lotzen dut maiz: feminismoa=sorginak.
Izan ere, niri sorginak taldeak. erakutsi zidan zer zen feminismoa
eta berari esker dakit nik gaur egun dakidana. Sorginek bere garaian
izan zuten indarra, kemena eta ausardia brutala izan zela ez dago
aipatu beharrik. Niretzat abesti honek dioen moduan... ”erre
zenituzten sorginen, oinordeak gara gu” (Xabier
Solanoren abestia).
Aurreko
urtetako postetan saltzeatzen aritu naiz, eta Ane Leniz asko
gustatu zait. Feminismoaz hausnartzeaz gain, eraldaketarako erabili
duela azaltzen du eta hori da guk geuk hezkuntzan egin nahi duguna.
Feminismoaren inguruan hausnartzeaz gain, praktikara eramatea.
Horretarako, guztiok batera betaurreko moreak janzteaz gain, honako
hezkuntza esparru hauek berrikusi, eraldatu eta konkistatu behar
ditugu, hezkidetza feministako lehenengo topaketan aipatu zen moduan:
-
Ikastetxeetan hizkuntza inklusiboa eta ez sexista erabiltzea, bai
ahoz baita idatziz ere.
-
Gelan interakzio orekatua lortzea neska eta mutilei ahots bera
emateko.
-
Sororitatea ikastetxe barruan dauden pertsona guztien artean
zabaltzea.
-
Ez dadila ezer gelditu bitan pentsatu gabe: parte hartzeko
metodologiak erabiltzea ikasle guztiak, neskak eta mutilak,
indartuko dituztenak.
-
Ikastetxeetako gune klasikoak, patioa gehienbat, diseinatzeko eta
kudeatzeko begirada kritikoa eta irudimenez beteriko bestelako
aukerak edukitzea, neskek eta mutilek baldintza berberak izan
ditzaten.
-
Emozioei eta gorputzei arreta berezia eskaintzea, oso ahaztuak
baitaude biak hezkuntza formalean.