Ikusten ez dena ez omen da existitzen; Ez
badaukagu errepresentaziorik ez daukagula ahotsik; Nor naizen ez dakit jendarte
mailan emakume legez ez badut presentziarik. Hortaz, zer naiz?
Ziur norbanako askok ez duela pentsatu
ere egin egunero gurutzatzen duen kalearen
izena gizonezkoarena dela. Edo bere
herriko kaleen izen bat bera ere ez dela emakume baten izenean jarria.
Nire ingurura begiratuz gero,
norbanakoen izenekin zer ikusia ez duten guneekin topo egiten dut : “Artibai
kalea” “KamiƱazpia”, “Zaldupe”, “Artabide”, “Kanttoipe”, “Kalandi” eta abar.. Hiru lau
kale eta plazak dute pertsonen deiturak, baina hara non guztiak direla gizonezkoenak:
Txomin Agirre kalea, Pedro Mari Unanue plaza eta San Ignazio kalea besteak
beste.
Beste kultura edo herrialde batetik etorriko
banintz ,eta kale eta guneen izenak guztiak edo gehienak behintzat
gizonezkoenak direla ohartuko banintze, ze pentsatuko nuke? Gizon horiek gizon
garrantzitsuak izan direla? Boteretsuak? Pentsatuko ote nuke zer gertatu den
emakumeekin?
Ikusten ez dena ez da existitzen begi
batzuen aurrean. Guk badakigu emakume asko eta asko egon direla, daudela eta
egongo direla erreferenteak izan direnak eta izango direnak- Boteretsuak direnak,
ahaldunduak. Agian ez dago gure eskuetan kale edo plaza baten izena aldatzea,
baina hezitzaile legez haur eta gazteen bizitzari begiratzeko moduan zerbait
aldatu bagenezake, urrats batzuk behintzat emango ditugu. Sexu-genero rolak ez erreproduzitzea
eta honek espazioan eragiten duen egoera bideratzea, hein batean badago gure
eskuetan.
Horiek dira hortaz gure erronkak:
espazioen erabilera berdin eta osasuntsuak sustatzea.
Adibide legez, Ondarroako Zaldupe eskola
publikoak hartutako hautua ikaragarria iruditzen zait. Astean egun batzuetan
baloirik ez dago futbolean ibiltzeko. Espazioa bat batean ez da soilik mutilena
egun horietan.
Pasadan urteko post-en artean hau
aukeratu dut. Eskainitako ikuspegiarekin bat nator eta gainera ikuspuntu
kritiko horrekin, analisi ederra egin duelako nago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina