2018/01/14

ESKOLAK EZ DIRA MUNDUTIK APARTEKOAK

Ikusi makusi, zer ikusi? Gizon bati omenaldia egiteko bere izenean jarritako kalea, eskoletako patioetan futbolera jolasteko porteriak, historian zehar ekarpenak egin dituzten gizonen aipuak, … eta emakumeak? Izkutakerata jolasten al dabiz? Ez, emakumeak izkutatuak izan dira. Nola izkutatuak? Non izkutatuak? Ba hirian eta eskolan izkutatuak. Izan ere, aipatzen ez dena ez da existitzen. 



Euskadi Irratiko saio batean Miren Vives eta Patxi Galarraga arkitektoek diotenez, gure inguruko hiri gehienak maskulinoak dira. Hau da, bere egiturak betidanik gizonari egotzi zaizkion lan produktiboetan du oinarri. Horretagatik, hirien erdigunetan errepideak eta bulegoak kokatzen dira. Aldiz, historikoki emakumeen beharra izan den lan erreproduktiboa bigarren maila batean geratu da, esaterako parkeen eraikuntza. Hori moldatze aldera daude hainbat hiri, plangintza berriak sortuz. 

Bi arkitekto hauek eskoletako jolastokien egitura ere aztertu dute, eta beraien aburuz, mutilen jolasek dute presentzia handiagoa. Ikastetxeetan, futbolera jolasteko marrak ikus ditzakeguz lurrean, eta hori hala dela, lehentasuna ematen zaio jolas horri. Beraz, beste denbora-pasen indarra galdu egiten da. Mutilek futbolean jokatzeko jolastokiaren zatirik handiena betetzen duten heinean, neskak izkina batean egoten dira mugimendu errepikakorrak dituzten jolasak burutzen, besteak beste, soka saltoka. 

Baina nola izan daiteke hau eskolan Hezkidetza proiektuan sakonki barneraturik bagaude? Sarritan, Curriculumean aldaketa txiki batzuk egitearekin nahiko dela uste dugu. Ikasgelan, umeek zuzena eta okerra zer den ikasten dute. Baina txirrinak jo eta korrika jolaslekura irteten direnean, errealitateak berdin jarraitzen duela ikusten dute. Hori, gizarteko egunerokotasunaren islada da. Izan ere, lege berdinak ditugulako, berdintasuna emantzat hartzen dugu. Beraz, gizartean bezala, eskolan ere, arlo guztiak aztertu eta identifikatutako arazoak errotik eraldatu behar ditugu.

Afera honi konponbidea emateko idea bikainak izan dituzten bi adibide daude, sentsibilizaziorako interesgarria izan daitezkeenak:
  • Zaldupe eskolan fultbolik gabeko jolasorduak proposatu ziren.
  • Rosan Bosch arkitektura estudioak Aarhur daniar hiriko Skade Eskolan jarduera  fisikoan oinarritutako jolastokia diseinatu zuen.

Aurreko edizioetako postak irakurri ondoren, Edurnerena aipatu nahiko nuke, espazio fisiko eta birtual ezberdinetan jasotzen diren sexismoak azaltzen dituelako. 

Azkenik, eremu hezkidetzailean landu beharreko erronkak azaltzea ezinbestekoa da. 
Lehenik eta behin, emakumeari munduan bere espazioa eman behar zaiola uste dut. Beraz, hirietako puntu ilunak identifikatu eta desagertarazi behar dira. Gainera, plazen zein kaleen izendegietan gizonei egiten zaizkien beste omenaldi egin behar zaizkie emakumeei ere. 


Beste alde batetik, umeei “politikoki zuzenak” izatera bultzatu beharrean, benetan gizarte aldaketa baten beharra dugula azaldu behar zaie. Horretarako, ikasgaien curriculumak aldatzeaz gain, arlo guztietako eraldaketa egitea garrantzitsua da. Era berean, jolasorduetako jolas sexistak desagertu eta aukera anitzak daudela erakustea da bidea


               Amaitzeko, Maddalen Arzallus eta Miren Amurizak haien amei eginiko omenaldi txiki bat gogorarazi nahiko nuke, askotan amen lan eta beharrak ere izkutuan geratzen baitira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina