2018/01/13

OINORDETZA PETRALA



Egun errepresentazioa eta denboraren irakurketa egiten dugunean, urteetako pozoindutako oinordetzaren ondorioa da. Nola izango dugu emakumeek errepresentazioa kaleetan, orain arte ikustezin egin bagaituzte? Nork hartuko gintuen kontuan? Nola aterako zuten denbora iraganeko belaunaldietako emakumeek, ohiko eredua jarraitu behar bazuten? Nola aterako zuten emakumeek denbora gehiagorako, lehentasuna familia kide guztien zaintza bazuen?
 
Ni kirolzalea naiz. Eta ikasketeei berriro eutsi nienetik,ez dut denborarik ateratzen… Egiten nuenean ere, etxeko lanak alde batera uzten nituen… hau da, egunak ez zidan ematen guztia egiteko. Gaur egun Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaro honetan nagoenez, ez dut kirolik egiten… Nire egunak 48 ordu izan beharko zituen… Horregatik txanpiñoiak  uneoro ikusten ditut…
Nik Irantzu Varelaren bideo hau funtsezkoa ikusten dut, gizonak urteetan zergatik lan arrakasta, dirua eta errepresentazioa nola lortu duten ulertzeko.
Bestalde guztiz beharrezkoak dira WIKIEMAKUMEAK bezalako proiektuak. Garai bateko emakumeen ekarpenak gorapaitzeko eta hurrengo belaunaldietakoei informazioa helarazteko.
Horrela gutxienez interneten errepresentazioa izango dugu. Eta errepresentazioa duten gutxi horien lana agerian utzi ahal izango dugu, memoria historikoa berreraikiz…




Aurreko edizioetako posten artean, Maiterena ikaragarri gustatu zait. Batetik bere patio hezkidetzailearen collage proposamenagatik. Bestetik, emakume izenekin, kaleen berizendatzearen defentsarekin bat natorrelako. Eta bukatzeko, planteatzen dituen eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronkekin ere bat natorrelako:
  • Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaini.
  • Desberdinkeriak identifikatu, aldaketetarako bideak irekitzeko.
  • Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera.
  • Kaleen izendegiak ikastetxean aztertu, udaletxean ikerketaren ondorioak azaldu eta  emakumeak bisibilizatzeko plan baten eskaera luzatu.
  • Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak etengabe landu ikastetxeetan, maila guztietan.
  • Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus- entzunezko ekoizpenak bistarat
Hezkuntza beharrezkoa da, patriarkatua deseraikitzeko eta jendarte parekide bat eraikitzeko. Maskulinitate eredu berriak behar beharrezkoak direla azpimarratzen dut. Haien pribilegioei muzin egin ezean, nekez aurreratzerik dago. Denboraren banaketa egokia funtsezkoa da, ondorengoak eman ahal izateko (emakumeen lan bizitza, aisialdia…) Aspaldi entzuna zen bezala “emakumeak etxeetatik atera gara, baina gizonak ez dira sartu”.
Gasteizen, besteak beste, horretan dihardun gizon baten elkarrizketa bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina