Zer
da parte hartzea? Zergatik aurkitzen ditugu batzuetan hainbeste zailtasun
partaidetza sustatzeko? Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du
partaidetza “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua
da". Parte hartzea gara daitekeen ahalmena da eta parte hartzeko
baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen proposamena erreferentziaren
arabera parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu
nahi izatea dira. Norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria
baldin bada eta jendarte eraldaketarako zein herri bat eraikitzeko oinarrizko
tresna, non dago emakumeen partaidetza? Jakina da badirela gainditzeko
partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak.
Hezkuntza-esparruetan neskek partaidetzarako izan ditzaketen arazo,
zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta neurri
handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin,
barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin. Argi
dago partaidetza parekidea lortzeko bide luzea daukagula. Hala ere, partaidetza
da ikas eta hobe daitekeen gaitasuna esparru guztietan landu ahal izateko. Horretarako,
parte hartzen irakatsi, parte hartzeko aukerak eman eta parte hartzera motibatu
egin behar gaituzte emakumeok.
Hala, emakumeen partaidetza sozio-politikoa lortzeko Laura
Gómez-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun saileko Zuzendariak, Emakumeen
partaidetza sozio-politikoa bideoan dioenez, "Beharrezkoa
da instituzioak herritarrei irekitzea arlo publikoko erabaki guneetatik urrun
baztertuak izan baikara". Emakumeon parte hartze politikoa bultzatzea
oso garrantzitsua da Mireia Espiazuk, EUDELeko berdintasun teknikariak, dioen
bezala: "Partaidetza bultzatzeak ahalduntze prozesuen oinarriak
sustatzen baititu". Gainera, berdintasunerako politiketan eragina
eduki ahalko dugu, Cristina Almeida-k, abokatu feminstak, Participar
es decidir bideoan dioen lez, "politikak emakumea aldatzen du baina
emakume askok parte hartuz gero, politika aldatuko dugu".
Nire errealitatean antzekoa gertatzen da bai arlo pribatuan zein
publikoan. Hori dela eta, interesgarria litzateke zenbait neurri hartzea, esate
baterako:
- Ikasleak parte hartzen
irakastea.
- Ikasleei parte hartzeko
aukerak ematea beren interesetatik abiatuz.
- Parte ahal izateko
bitartekoak eta baliabideak lantze.
- Komunikazioan estilo “femeninoak”
ere erabiltzea, nesken iritziak ezagutzea, denok hitz egiteko aukera
izanik.
- Ikasleak parte hartzera
motibatzea.
- Parte hartzeko espazioa eta
denbora era egokian kudeatzea.
- Rol banaketan genero eta
sexu-estereotipoak apurtzea.
- Gatazkak era integralagoan
tratatzea.
- Ordezkarien hautaketarako,
elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura
“femeninoenak” zein “maskulinoenak” izatea.
- Bestelako lidergoa
bultzatzea: lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea
baino askoz gehiago da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen
jakitea; besteak zer egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den
bakarra … taldekide bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea,
proiektua bizitzea.
- Batzordeak, taldeak osatzerakoan,
kuotak erabiltzea.
- Eremu ezberdinetako
emakumeen erreferentzia eta ereduak izatez.
- Adina, sexua, generoa,
etnia … dela eta talde segregatuak erabiltzea beharrezkoak direnean.
- Batzarretan eta bileretan
arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko (emakumeak
gutxiestea, estereotipo femeninoak indartzen dituzten txisteak,
komentarioak, emakumeak ikusezin bihurtzea...) eta aktak jasotzea.
- Partaidetza ez dela egoera
estatikoa, prozesua baizik kontuan hartzea.
- Taldearen pertenentzia
sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea.
- Helburuak eta interesak
partekatzea, hau da, proiektua da taldekideak batzen dituena.
- Egon daitezkeen inplikazio
eta konpromiso maila ezberdinak zehaztez eta agerian uztea.
- Aske eta gune seguruan
sentiarazteko baldintzak jartzea.
- Emakumeek ere
errentagarritasunaren pertzepzioa izan behar dute.
- Zereginetarako prestakuntza
izatea.
Aurreko lanei
dagokionez, oso interesgarria Olatz C-ek burututako infografia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina