2018/02/05

Hitz gutxiago eta ekintza gehiago!!!

Marina Subiratsen hitzetan, "eskola mistotik haratago joan behar da, lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten balio eta praktikak neska eta mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken jarrera eta praktikak birbaloitu eta oreka lortzeko mutilengan garatu, alderantzizkoa neurri handi batean jadanik gertatu baita. Horrela, pertsona bakoitzak, emakume edo gizon, bere intereseko, bere gustoko bizitzaren esparruak aukeratu ahal izango ditu inolako kanpoko muga eta esklusio barik".
Hori dela eta, orientazioak garrantzi handia dauka. Zer da, ba, orientazioa? neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da. Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatu behar da. Esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan, curriculumean integraturik egon behar dena eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa behar duena.


Zein da gaur egungo egoera gure gazteen artean?
2015ean argitaraturiko PISA txostenean agerian jartzen da genero-arraila mantentzen dela. Arrazoi batzuk hauek liratekeen:
* 15 urterekin neskak mutilek baino errendimendu hobeagoa dute irakurketan, matematiketan eta zientzietan. Mutilek, aldiz, 16-29urteren artean irakurketan nesken antzeko emaitzak lortzen dituzte.
* Mutilek errendimendu baxuagoa dute, arrazoiak: mutilek neskak baino denbora gutxiago ematen dute irakurtzen, ordenagailu jokoetan aritzen bait dira.
* Mutilek ingenieritza edo informatika gradua aukeratzen dute. Osasun zientziak, aldiz, neskek aukeratzen dute.
* Irakasleen aurreritziek kalifikazioetan eragina dute. Familien espektatibek, ere.
Baina, nola amaitu daiteke genero-arraila honekin? Hezitzaileon ardura da:
- Irakasleen eta familien aurreritziak berrikusi eta sexismoa baztertuz.
- Nesken konfiantza sendotuz.
- Mutilen jarrera hobetuz.


Izan ere, PISAren ikerketen ondorioek argi uzten dute genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin.
Euskal Autonomi Erkidegoko lan merkatuari zo eginez, genero-arrailaren aztarnak ere soma ditzakegu:
* Gizonen aktibotasun-tasa %62.7koa da, emakumeena,aldiz,%52.3koa.
*Enplegu kolokazioari dagokionez, emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka.
*Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24gutxiago irabazten dute.
*Espainiako estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60a emakumeak dira baina zuzendaritza postuetan %13a besterik ez dago.




Elena Simonen hitzetan “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezu eta inertziaz erreproduzitzen du veste norabiderantz ez jokatzeagatik”. Nola da ba, hori posible? Alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duelako eta bestetik, ezkutuko curriculum sexista era inkonszientean transmititzen delako.
Beraz, oso garrantzitsua da tutoretza lana. Honen helburua ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala da, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista sentida dadila da helburua.
Gauza da diskurtso ofizialean hezkidetza txertatzeko bidea topatu dezakegula baina errealitatean zenbait kontraesan bizi ditugula. Horien artean:
  • Emakumeak eta gizonak berdinak direla esaten dugu, baina curriculuma oraindik androzentrikoa da.
  • Itxuraz diskurtso ez-diskriminatzailea egiten dugu baina hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugu.
  • Espazioetan eta baliabideetan oraindik ere mutilak nagusitu egiten dira.
  • Partaidetza ez dugu kontuan hartzen. Neskek esandakoari balio gutxiago ematen diogu.
  • Oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu.

Zer egin dezakegu orduan egoera hau aldatzeko? Hona hemen Marian Morenok, “Queremos coeducar” bere liburuan orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako proposaturiko gakoak:
+ Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzeko. Emakumeak historian zehar bizitza mantentzeko garatu dituzten gaitasunak balioan jarri eta pertsona guztiei eskaini.
+ Generoarekin erlazionaturiko aurreritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zen espazioetan txertatzea.
+ Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
+ Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
+ Parte hartze parekidea sustatzea.
+ Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
+ Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.




Nire ikastarokideen postak irakurriz, Marivi Fernandezen hau aukeratu dut. Asko gustatu zait berak elkarbanandutako informazioa, pilo bat link gure ezagutza zabaltzeko. 



Beste alde batetik, txertatu ditudan irudietan argi eta garbi ikusi ditzakegu ikerketek botatzen dituzten datuak. Aldaketa behar dugu!
Azkenik, nire ustez hauek liratekeen orientazioa akademiko hezkidetzailea lantzeko erronketako batzuk:
  • Emakumeen presentzia areagotu organismo publiko zein pribatuetan.
  • Emakumeen ahalduntzea sustatu.
  • Hezkuntza komunitate osoa hezkidetzan formatu.
  • Emakumeen ekarpenak eta emakumeak garatutako konpetentziak baloratu.
  • Heziketa afektiboaren programa ikastola guztietan, curriculumaren barne.
  • Gazteekin neska eta mutilen estereotipoak landu eta apurtu.
  • Parte hartze parekidea sustatu

"Emakumeek historian zehar burutu dituzten lanak era askotakoak izan dira, ez da berez lan "femeninorik" eta "maskulinorik", alderantziz baizik, baldintza sozioekonomikoak eta kulturalak dire lan munduan emakumeen eta gizonen egoera finkatzen dutenak".
Aurora Guerrero Diazen esaldiarekin guztiz ados nagoen arren esan beharra daukat, tamalez, errealitatean ez dela horrela. Alda dezagun!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina