Marina
Subiratsen hitzetan, "eskola
mistotik haratago joan behar da, lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten
balio eta praktikak neska eta mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken
jarrera eta praktikak birbaloitu eta oreka lortzeko mutilengan garatu,
alderantzizkoa neurri handi batean jadanik gertatu baita. Horrela, pertsona
bakoitzak, emakume edo gizon, bere intereseko, bere gustoko bizitzaren
esparruak aukeratu ahal izango ditu inolako kanpoko muga eta esklusio
barik".
Hori dela eta, orientazioak garrantzi handia dauka. Zer da,
ba, orientazioa? neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea
suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta
aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da. Orientazioan genero ikuspegitik
ikertu, pentsatu eta planifikatu behar da. Esku hartze kontzientea eta
etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan,
curriculumean integraturik egon behar dena eta hezkuntza-komunitate osoaren
inplikazioa behar duena.
Zein da gaur egungo egoera gure gazteen artean?
2015ean argitaraturiko PISA txostenean
agerian jartzen da genero-arraila mantentzen dela. Arrazoi batzuk hauek
liratekeen:
* 15 urterekin neskak mutilek baino errendimendu hobeagoa
dute irakurketan, matematiketan eta zientzietan. Mutilek, aldiz, 16-29urteren
artean irakurketan nesken antzeko emaitzak lortzen dituzte.
* Mutilek errendimendu baxuagoa dute, arrazoiak: mutilek
neskak baino denbora gutxiago ematen dute irakurtzen, ordenagailu jokoetan
aritzen bait dira.
* Mutilek ingenieritza edo informatika gradua aukeratzen
dute. Osasun zientziak, aldiz, neskek aukeratzen dute.
* Irakasleen aurreritziek kalifikazioetan eragina dute.
Familien espektatibek, ere.
Baina, nola amaitu daiteke genero-arraila honekin?
Hezitzaileon ardura da:
- Irakasleen eta familien aurreritziak berrikusi eta
sexismoa baztertuz.
- Nesken konfiantza sendotuz.
- Mutilen jarrera hobetuz.
Izan ere, PISAren
ikerketen ondorioek argi uzten dute genero-arrailak ez duela zerikusirik
emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako
baldintzapenekin.
Euskal Autonomi Erkidegoko lan merkatuari zo eginez,
genero-arrailaren aztarnak ere soma ditzakegu:
* Gizonen aktibotasun-tasa %62.7koa da,
emakumeena,aldiz,%52.3koa.
*Enplegu kolokazioari dagokionez, emakumeen %33ak lanaldi
partziala dauka.
*Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24gutxiago irabazten
dute.
*Espainiako estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak
dituzten pertsonen %60a emakumeak dira baina zuzendaritza postuetan %13a
besterik ez dago.
Elena Simonen hitzetan “eskolak
ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezu eta inertziaz
erreproduzitzen du veste norabiderantz ez jokatzeagatik”. Nola da ba, hori
posible? Alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen
duelako eta bestetik, ezkutuko curriculum sexista era inkonszientean
transmititzen delako.
Beraz, oso
garrantzitsua da tutoretza lana. Honen helburua ikasleak bere burua ezagut
dezala eta onar dezala da, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta
ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren
protagonista sentida dadila da helburua.
Gauza da diskurtso ofizialean hezkidetza txertatzeko bidea
topatu dezakegula baina errealitatean zenbait kontraesan bizi ditugula. Horien
artean:
- Emakumeak eta gizonak berdinak direla esaten dugu, baina curriculuma oraindik androzentrikoa da.
- Itxuraz diskurtso ez-diskriminatzailea egiten dugu baina hizkuntzaren erabilera sexista egiten dugu.
- Espazioetan eta baliabideetan oraindik ere mutilak nagusitu egiten dira.
- Partaidetza ez dugu kontuan hartzen. Neskek esandakoari balio gutxiago ematen diogu.
- Oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu.
Zer egin dezakegu orduan egoera hau aldatzeko? Hona hemen
Marian Morenok, “Queremos coeducar” bere liburuan
orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako proposaturiko gakoak:
+ Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzeko.
Emakumeak historian zehar bizitza mantentzeko garatu dituzten gaitasunak
balioan jarri eta pertsona guztiei eskaini.
+ Generoarekin erlazionaturiko aurreritzien kritika
tutoretza eta orientazio jarduera zen espazioetan txertatzea.
+ Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
+ Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
+ Parte hartze parekidea sustatzea.
+ Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
+ Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak
aurkeztea.
Nire ikastarokideen postak irakurriz, Marivi Fernandezen hau
aukeratu dut. Asko gustatu zait berak elkarbanandutako informazioa, pilo bat
link gure ezagutza zabaltzeko.
Beste alde batetik, txertatu ditudan irudietan argi eta
garbi ikusi ditzakegu ikerketek botatzen dituzten datuak. Aldaketa behar dugu!
Azkenik, nire ustez hauek liratekeen orientazioa akademiko
hezkidetzailea lantzeko erronketako batzuk:
- Emakumeen presentzia areagotu organismo publiko zein pribatuetan.
- Emakumeen ahalduntzea sustatu.
- Hezkuntza komunitate osoa hezkidetzan formatu.
- Emakumeen ekarpenak eta emakumeak garatutako konpetentziak baloratu.
- Heziketa afektiboaren programa ikastola guztietan, curriculumaren barne.
- Gazteekin neska eta mutilen estereotipoak landu eta apurtu.
- Parte hartze parekidea sustatu
"Emakumeek historian zehar burutu dituzten lanak era
askotakoak izan dira, ez da berez lan "femeninorik" eta
"maskulinorik", alderantziz baizik, baldintza sozioekonomikoak eta
kulturalak dire lan munduan emakumeen eta gizonen egoera finkatzen
dutenak".
Aurora Guerrero Diazen esaldiarekin guztiz ados nagoen arren
esan beharra daukat, tamalez, errealitatean ez dela horrela. Alda dezagun!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina