2018/02/04

Neskak aurrera!

Oraindik bada
Rarua alaba mekanikoa,
Izan nahi duela entzutea,
Ez horrela semea.
Nahi dutena izan daitezela
Ta izan daitezen zoriontsuak
Aukera berdinak
Zalantzarik gabe
Izan ditzatela.
Orduan bai neskak eta bai mutilak
Aurrera bidean egonen dira

Aste honetako txostena irakurtzerakoan, hainbat gogoeta etorri zaizkit burura. Hasteko, nik orain dela 20 urte, nire diplomaz beteriko maleta eta nire atzerriko eskarmentuarekin nentorrela, lana topatzeko izan nuen zailtasuna gogoratu dut. Askotan, honako hau entzun behar izan nuen: “Un curriculum estupendo, pero para este puesto ... ya sabe... es mejor un hombre”. Azkenean eskaintza publikora jo nuen emakume askok bezala: Azterketa berdina denontzako; bai emakumeak bai gizonak, aukera berdinak. Orain ez naiz damutzen, baina azken finean, hor islatzen dena hau da: nire erabakia ez zela librea izan.

Bigarrenez, orain dela gutxi, egunkarian agertu zen idatzia: “Berdintasuna berritasun da oraindik ere”, (GARA, 2018/1/11 iritzia atalean, Ane Urkiri kazetariak idatzia). Idatzia horrela hasten zen: “Islandia izan da lehenengoa. Munduko aurrena soldata berdintasunaren aferan. Promesa izatetik errealitate bihurtzera, parekotasuna derrigortzen duen legedi eta guztiz”.


Aitortuko dizuet, Islandarekiko horrelako miresmen antzeko bat dudala: 2.008-ko krisialdia dela-eta, Islandiarren jarrera eredugarria izan zen niretzako: modu baketsuan, islandiarrek Gobernuaren krisaldiaren kudeaketa desegokiaren aurrean planto egin zuten: Gobernuan zeuden hainbat politikari auzipetu zituzten, eta herrialdearen egoera hobetu arte, kanpo erakundeekiko (Europako bankuak adb.) zuten zorra ez ordaintzea erabaki zuten. Baita ere, Europar Batasunak ezarri nahi zizkien (eta guk, zoritxarrez, oso ongi ezagutu ditugun) austeritate politika eta neurriei ezetz borobila esan zieten.


Aurrerapausoak ematen ari dira, hemen eta han... poliki poliki...

Bestalde, aste honetan bideo hau jaso dut:



Irunerriko Mugimendu Feministak, emakumeen greba orokorrerako deialdia luzatu du martxoaren 8rako.

Eta horrela ba, hurrengo gogoeta, hau litzateke: Euskal Herriko emakume guztiek (edo munduko), greba eginen bagenu, zer gertatuko litzateke?



Aste honetako gaian agertzen diren datuak negargarriak badira ere, ez ditut sorpresaz hartu.

PISA txostenak, irakasle eta familiei dagokienez, ematen dituen datuak aipatuko ditut:

● Irakasleen aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute. Errendimendu berdineko neska-mutilen frogen balorazioak desberdinak izaten dira: irakurmen frogetan neskei nota handiagoa jartzen zaie eta matematiketan mutilei.
● Arreta jartzeko ere familien espektatibek islatzen duten genero eragina. Errendimendu berdineko seme-alaben kasuan, mutilek ingeniaritza, matematika edo zientzietako karrerak egitea espero dute eta ez neskek.

Eta ekonomiako eta enpresako irakaslea naizen aldetik, lan merkatuaren inguruko datu hauek azpimarratuko ditut:
● Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste.
● Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen dugu: España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.

Hau da gure errealitatea eta ezagutzen dugu. Kontua da nola eman honi buelta eta zer egin dezakegun datu hauek positiboagoak bihurtzeko. Eta hau da nire beste gogoeta: irakasleak garen aldetik, dugun aukera eta erantzukizuna hau dena aldatzen saiatzeko.


Giden artean, asko gustatzen zait irakurketan proposatzen duzuen Marian Morenoren “Queremos Coeducar” eta bertan agertzen diren jarraibideak: liburu testuak eta material hezkidetzaileak aukeratu, lengoia inklusiboa erabili, emakumeen ekarpenak agerian jarri, lanbide inguruan dauden estereotipoak aldendu, tutoritzaren papera zaindu ... Hortaz, garrantzi handien duena honako hau dela esanen nuke: GURE JARRERA.

Nik, ere bi pausoko proposamena egiten dizuet:




Beste batzuetan bezala, oraingoan ere maite A.S.-ren lana aukeratu dut:

Gustatu zaizkit berak egindako hausnarketa eta proposatzen dituen bideoak


Hurrengo arte lagunak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina